Mäntyniemi
Mäntyniemi | |
---|---|
Mäntyniemi | |
Meilahti Villa Area | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Finlandia |
Regional State Administrative Agency | Southern Finland Regional State Administrative Agency |
Finlandiako eskualdeak | Nilandia |
Finlandiako udalerriak | Helsinki |
Koordenatuak | 60°11′04″N 24°53′50″E / 60.18455°N 24.89715°E |
Altitudea | 8 m, itsas mailaren gainetik |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1993 |
Jabea | Government of Finland (en) |
Komisarioa | Finlandia |
Erabilera | egoitza ofiziala |
Erabiltzailea | Finlandiako presidentea |
Arkitektura | |
Arkitektoa | Reima Pietilä (en) Raili Pietilä |
Eraikitzailea | National Board of Public Building (en) |
Webgune ofiziala | |
Mäntyniemi (suedieraz: Talludden) Finlandiako presidentearen egoitza ofiziala da, Helsinkiko Meilahti auzoan kokatua. Egoitza, zegokion lehiaketa irabazi ondoren, Raili Pietiläk eta Reima Pietiläk diseinatu zuten. 1993an amaitu zen eraikitzen.[1]
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1993ko azaroan Mauno Koivisto egoitzara aldatu zenetik, Finlandiako presidente guztiak Mäntyniemin bizi izan dira.
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hiru eraikin daude multzoan. Etxe nagusiak 2,000 m²-ko azalera hartzen du, gutxi gorabehera. Etxe nagusiak presidentearen logela pribatuak eta bulego pertsonalen suiteak ditu, baita harrera-gelak ere. Barnealdeen diseinua, ehunak, altzariak, baxera eta beste gai batzuk Mäntyniemi-rako diseinatu ziren. Harria (granitoa) eta zura (urkia) barnealdean erabili ohi diren materialen artean daude. Itsasoaren ondoan dago. Eskailerek harrera-gela nagusitik itsasoaren aurreko terraza batera eramaten dute.
Eraikinen inguruko paisaia Maj-Lis Rosenbröjer arkitektoak diseinatu zuen. Bere helburua eraikinen eta begetazioaren arteko harmonia lortzea zen.[2]
Bertan bizi izan diren presidenteak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Mauno Koivisto (1993–1994)
- Martti Ahtisaari (1994–2000)
- Tarja Halonen (2000–2012)
- Sauli Niinistö (2012–gaur egun)
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Mäntyniemik oso diseinu berezia du.
-
Barrualdea 2018an.
-
Barrualdea.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez):Eraikina Presidentearen webgune ofizialean.