Edukira joan

Madrasa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sher-Dor-Madrasa, Samarkanda, Uzbekistan

Madrasa (arabieraz: مدرسة‎, madrasah) herri islamdarretako goi-mailako irakaskuntzarako gunea, goi-eskola. Madrasa eskolek Koranean oinarritutako teologia- eta zuzenbide-eskola gisa iraun dute gaur egun arte. Islamaren teologiaz eta legeez eta arabieraren gramatikaz gainera, literatura, matematika eta beste zientzia batzuk ere lantzen dira. Madrasako ikasketak dohainik izaten dira, baita ikasketak amaitu bitartean han bizitzea ere. Ikasketen oinarria testuak eta irakurgaiak aztertzea eta buruz ikastea da.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]