Edukira joan

Mahalanobisen distantzia

Wikipedia, Entziklopedia askea

Estatistikan, Mahalanobisen distantzia elementu biren arteko distantzia-mota bat da, euklidestar distantziak ez bezala aldagai estatistikoen arteko korrelazioa aintzat hartzen duena. Aldagai anitzeko analisian maiz erabiltzen da, multzokatzean bereziki, elementu batetik beste elementu edo multzo batera daogoen distantzia kalkulatzeko. Adibide moduan, A (175 cm eta 75 kg), B(185 cm eta 85 kg) eta C(165 cm eta 85 kg) pertsonen arteko distantziak kalkulatzean, euklidestar distantziaren arabera AB eta AC distantziak berdinak izango dira, baina pisuak altuerarekin korrelazio positiboa duenez, intuitiboki garbi dago A antzekoagoa dela Brekin Crekin baino, A eta B pertsonek gorpuzkera normala duten bitartean, C pertsona gizena baita; Mahalanobisen distantziak hori kontuan hartu eta A eta B arteko distantzia txikiagoa emango du.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.