Mainilako istilua
Mainilako istilua | |
---|---|
Mota | Bandera faltsuko operazio |
Data | 1939ko azaroaren 26a |
Kokaleku | Maynilo (en) |
Gatazka | Neguko Gerra |
Mainilako istilua (finlandieraz: Mainilan laukaukset), 1939ko azaroak 26an gertatu zen, sobietar artilleriak San Petersburgotik iparraldera zegoen Mainila herri sobietarraren aurka tiro egin zuenean. Sobietar buruzagiek Finlandiari egotzi zioten erasoa eragin izanaren errua, zibilez gain, militarrak izan zirela argudiatuz. Sobietar Batasunak, gertakari hau, Finlandia inbaditzeko aitzakia bezala erabili zuen, lau egun beranduago.[1][2]
Finlandiarrek erabat ukatu zuten herriaren aurka tiro egin zutenik; beren artilleria mugatik kendu zutela esaten zuten, hain zuzen ere, ustekabeko eraso bat saihesteko helburuarekin, eta, beraz, Mainila erabat irismenetik kanpo geratu zela. Hala ere, honek ez zuen Sobietar Batasuna baretu, Finlandiarekin sinatutako ez erasotzeko itunari uko egin ziona eta 1939ko azaroak 30ean Neguko Gerra hasi zuena.
1998an, ia 60 urte beranduago, Boris Jeltsin Errusiako presidenteak ofizialki onartu zuen Finlandiarekiko gerra ez zela defentsiboa izan, eraso bat baizik.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Edwards, Robert. (2006). White Death: Russia's War With Finland 1939-40. Phoenix, 105 or. ISBN 9780753822470..
- ↑ Turtola, Martti. (1999). Leskinen, Jari; Juutilainen, Antti eds. Talvisodan pikkujättiläinen. , 44–45 or..
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |