Edukira joan

Manolo Blahnik

Wikipedia, Entziklopedia askea
Manolo Blahnik

(2017)
Bizitza
JaiotzaSanta Cruz de La Palma1942ko azaroaren 27a (81 urte) (81 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
HeziketaArte Ederren Goi Eskola Nazionala
Genevako Unibertsitatea
École du Louvre
Hizkuntzakgaztelania
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakjostuna, enpresaburua, artista eta shoe designer (en) Itzuli
Lantokia(k)Londres
Jasotako sariak
manoloblahnik.com

Manolo Blahnik (Santa Cruz de La Palma, 1942ko azaroaren 27a, -) ospe handiko zapata diseinatzale kanariarra da eta bere izena eman die sortu dituen zapatei.

Manolo Blahnik zapatak erakusgai.

Manoloren aita txekiarra da eta ama, berriz, La Palma uhartekoa. Arkitektura eta literatura ikasi zituen Genevan, baina dena bertan behera utzi zuen Parisera joan zenean arte ikasteko asmoz.

1970ean Londonen jarri zen bizitzen eta argazkilari lanak egin zituen Sunday Timesentzako. Pixkanaka modan sartu zen eta Eric Boman edo Paloma Picasso zituen bere lagunen artean. 1971n Diana Vreeland ezagutu zuen, Vogue USAren editorea eta honek bultzatu zuen egungo diseinatzaile lanetara.

1973an Londonen, Old Church Street Chelsean, bere lehen zapata denda ireki zuen, Zapata.

Gaur egun, bere zapatak 500$ eta 2900$-en artean ordaintzen dira.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Manolo Blahnik Aldatu lotura Wikidatan