Margarita Aliger
Artikulu honek erreferentziak behar ditu. Hemen erreferentzia egiaztagarriak gehituz lagun dezakezu. |
Margarita Iosifovna Aliger[1] (errusieraz: Маргарита Иосифовна Алигер;1915eko uztailaren 11 – 1992ko abuztuaren 1a) poeta, liburuzain, kazetari eta itzultzaile sobietarra izan zen. Bere benetako abizena Zeliger (errusieraz: Зейлигер) zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Familia judu batean jaio zen. Maksim Gorki Literatura Institutuan 1934an onartua izan zen eta ikasten zuen bitartean fabrika kimiko batean lan egin zuen. 1938an, Sobietar Idazleen Batasunaren partaide egin zen eta Sobietar Batasuneko Alderdi Komunistarekin bat egin zuen 1942an. Bigarren Mundu Gerran Ekialdeko frontean gerra korrespontsala izan zen Leningradeko Gunean. Stalin saria lortu zuen 1943an.
Nicanor Parrak gaztelaniaz hitz egiten dutenen artean ezagutarazi zuen bere poema batzuk itzuliz, 1965ean argitaratutako Errusiako sobietar poesia antologia batean.
Bizitza pribatua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gaztetako lehen amodioa Jaroslav Smeliakov poeta izan zen. Gainera, bere biografoek Aleksei Ivanovitx Fatianov, Nikolai Semionovitx Tikhonov eta Arseni Tarkovskirekin ere lotzen dute.
1937an ezkondu zen lehen aldiz Konstantin Makarov-Rakitin konpositorearekin (1912-1941). Harekin, frontean hil aurretik, seme bat izan zuen, Dimitri (oso txikitan hil zen) eta alaba bat, Tatiana (1940-1974), leuzemiaz hil zena.
Alaba gazteena, Maria Aliger-Enzensberger, 1943ko ekainaren 28an jaio zen Aleksandr Fadeiev idazlearekin zuen harremanetik. Maria gero Hans Magnus Enzensberger poeta alemanarekin ezkondu zen, eta Londresen bizi izan zen itzultzaile gisa lan eginez.
Bere azken senarra Igor Tchernooutsan (1918-1990) literatoa eta alderdi komunistako kidea izan zen. Bere seme eta senar guztiak bizirik atera zituen eta zanga sakon batean erorita hil zen.[2]
Obra
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Год рождения, 1938
- Зоя, 1942
- Сказки о правде, 1945
- Ленинские горы, 1953
- Из записной книжки, 1957
- Несколько шагов, 1962
- Стихотворения и поэмы. В 2-х тт., 1970
- Зоя. Поэмы и стихи, 1971
- Стихи и проза. В 2-х тт., 1975
- Тропинки во ржи. Статьи, 1980
- Четверть века, 1981
- Собр. соч. В 3-х тт., 1984
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ 156. Alfabeto zirilikoz idatzitako izenak euskarara aldatzeko transkripzio-sistema. Gasteiz: Euskaltzaindia (argitaratze data: 2009-02-27) (Noiz kontsultatua: 2023-09-14).
- ↑ Московские могилы. Черноуцан И.С