Edukira joan

Marguerite Perey

Wikipedia, Entziklopedia askea
Marguerite Perey

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMarguerite Catherine Perey
JaiotzaChicago1909ko urriaren 19a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaLouveciennes1975eko maiatzaren 13a (65 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: hezurretako minbizia
Familia
AitaÉmile Louis Perey
AmaAnne Jeanne Ruissel
Ezkontidea(k)ezkongabea
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaParisko Unibertsitatea
Tesi zuzendariaMarie Curie
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakfisikaria, kimikaria eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Estrasburgoko Unibertsitatea
Jasotako sariak
InfluentziakMarie Curie
KidetzaFrantziako Zientzien Akademia

Marguerite Catherine Perey (1909ko urriaren 19a - 1975eko maiatzaren 13a) fisikari frantses bat izan zen. 1939an, Pereyk frantzio elementua aurkitu zuen, aktinioa zeukaten lantano laginak purifikatzerakoan. 1962an, Frantziako Zientzien Akademiako kide aukeratu zuten, hori lortu zuen lehenengo emakumea izanik. 1975ean minbizia zela eta hil zen.

Marguerite Perey 1909ko urriaren 19an jaio zen Villemomblen, Parisen. Bere aita lehen mundu gerraren hasieran hil zen eta baliabide faltak zirela eta “Emakumezkoen Eskola Teknikoa”-n ikasi behar izan zuen, non 1929. urtean kimikako diploma jaso zuen. Marie Curieren zuzendaritzapean Curieren Radio institutuan lan egiten hasi zen.

Hasiera batean lan postu xumeetan lanean hasi zen, esaterako, Marie Curieren laborategiko laguntzaile eta idazkari izan zen.

1946an, Marguerite Perey “ikerkuntzaren irakasle” bezala izendatu zuten eta hiru urte beranduago Estrasburgoko Unibertsitatean Kimika Nuklearreko katedra lortu zuen. Bertan, Kimika Nuklearreko laborategi bat sortu zuen. 1949ko azaroaren 8an, Estrasburgoko Unibertsitateko kimikako institutuko auditorioaren inaugurazioan bere elementuari, Frantzioari, buruz hitz egin zuen. Horrela, bere garaiko egunkarietan agertu zen.

1960an, 51 urte zituela, sustantzia erradioaktiboen erabilpenarengatik, minbiziaren lehenengo sintomak agertu zitzaizkion. Bi urte beranduago, 1962ko martxoaren 12an, Frantziako Zientzien Akademiako partaide aukeratu zuten, hori lortu zuen lehenengo emakumea izanik.

Bere gaixotasuna zela eta, Nizara joan zen, baina laborategiarekin kontaktuan jarraitu zuen. 1969an Estrasburgora itzuli zen Frantzio elementuaren 30. urteurrena ospatzeko. Minbiziaren ondorioz, Parisko Curie ospitalera eraman zuten eta beranduago, Louveciennesen hil zen 1975ko maiatzaren 13an.[1]

Laborategian egokitu zitzaion lehenengo lana aktinioaren purifikazioa izan zen. Zenbait hilabete beranduago, 10 milicurieko aktinio iturria lortu zuen zeinarekin elementuaren igorpen-espektroa neurtu ahal izan zuen.

1934ko uztailaren 4an Marie Curie hil egin zen, proiektua geldiaraziz. Hala ere, André Debierne eta Irene Joliot Curie proiektuaren zuzendari berri bihurtu ziren.

1938ko udazkenean, Pereyk aktinio lagin bateko beta igorpenean anomalia bat ikusi zuen, nahiz eta ez litzatekeen ikusi beharko. Hala eta guztiz ere, beste aktinio lagin batek beta erradiazio bat igortzen zuen. Lehenengo bi orduetan intentsitatea handituz joan zen, gero konstante mantenduz. Hurrengo egunetan, aktibitatea handituz joan zen Thorioa eta Radioaren eraginez. Bi elementu hauek banandu arren, erreaktibitateak bertan jarraitzen zuen. Hasieran aktibitate hau aktinio X kopuru txikiei esleitu zien, lantano aktinifero gatzean gelditu ahal izan litekeenak.

1939ko urtarrilean, 21 minutuko periodoa zuen beta igorle elementu berri baten sorreraren bitartez, erradiazio hori justifikatu zuen. Beta elementu honek elementu alkalino baten propietateak zituen. Modu horretan, Pereyk, 30 urte baino gutxiagorekin, aktinioaren alfa emisioa aurkitu zuen. Honela, 87 zenbaki atomikoa zuen X elementu bat aurkitu zuen, Aktinio K izendatu zuena.


Margueriteren aurkikuntzak Debierne eta Irene Jolioten jeloskortasuna eragin zuen, ez baitziren aurkikuntzaren egilekide bezala izendatuak izan. Frantziako Zientzien Akademian Jean Perrinek aurkeztu behar izan zuen lan hau.

Bigarren Mundu Gerra bukatzean, 1946ko martxoaren 2an, Pereyk 87. elementuaren tesia aurkeztu zuen Sorbonnen. Tesiaren azkeneko lerroan, elementuarentzat Frantzio izena proposatu zuen. Urte batzuk beranduago, izen hori hartu zuen, Fr ikurrarekin batera. Hala ere, Debiernek proposatu bezala, tesiaren aurkezpenean zehar catium izena proposatu zuen, Cm ikurrarekin.

Aktinioaren ikerkuntzarekin jarraituz, bere purifikazioa burutzeo analisi berri bat aurkitu zuen eta aktinio X sortu arteko desintegrazioa ere.

Sur l’intensité des groupes de structure fine des spectres magnétiques alfa du radio actinium et ses descendants” Guillot eta Rosemblumekin batera burututako lanaren argitaratzetik aurrera, Lecoinekin batera mesotorioarioaren beta erradiazioa ikertu zuen. 1948 urte arte 27 lan zientifiko argitaratu zituen. [1]

  • "Sur un element 87, dérivé de l'actinium," Comptes-rendus hebdomadaires des séances de l'Académie des sciences, 208: 97 (1939).
  • "Francium: élément 87," Bulletin de la Société chimique de France, 18: 779 (1951).
  • "On the Descendants of Actinium K: 87Ac223," Journal de Physique et le Radium, 17: 545 (1956).
  • Frantziako Zientzien Akademia: Wilde Prize (1950).[2]
  • Frantziako Zientzien Akademia: Le Conte Prize (1960).[2]
  • Légion d’Honneur-ko ofiziala (1960).
  • Grand Prix de la Ville de Paris (1960).
  • Frantziako Zientzien Akademiako berriemaile/kide bezala aukeratua izan zen (1962). Akademian aukeratutako lehenengo emakumea izan zen.
  • Zientzien Akademiako Lavoisier saria (1964).
  • Société Chimique de France-ko zilarrezko domina (1964).
  • Ordre National du Mérite-ko komendadore (1974).

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b «Marguerite Perey» www.heurema.com (Noiz kontsultatua: 2019-04-14).
  2. a b (Ingelesez) Marguerite Perey - Biography, Facts and Pictures. (Noiz kontsultatua: 2019-04-14).