Maria Ana Austriakoa (1738-1789)
Maria Ana Austriakoa (Viena, Austria, 1738ko urriaren 6a - Klagenfurt, Austria, 1789ko urriaren 18a) Austriako artxidukesa eta Maria Teresa I.a Austriakoa eta Frantzisko I.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoaren alaba izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Maria Ana 1738ko urriaren 6an jaio zen, Hofburg jauregian, Vienan, Habsburgotarren monarkia indartsuaren barnean. Bigarrena zen oinordekoen zerrendan eta beretzat izango ziren familiaren lurrak bere anaia Josef jaio zen arte, azkenean hura izango baitzen Josef II.a Habsburgokoa, Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperadorea. Mariana deitzen zioten.
Emakume argia, baina osasun pattalekoa, bizkarrezurreko arazoak zituen eta hazita izan ohi zuen hura. 1757n, neumoniak harrapatu zuen eta arnasteko arazoak izango zituen betirako. Koadro horrekin, zaila izango zen ondo ezkontzea, garaiko ohituretan, ezinbestekoa baitzen ondorengotza ziurtatzea.
Maria Ana oso ondo eramaten zen aitarekin, Frantzisko enperadorearekin, alegia. Zientzian zaletuak ziren biak eta alabak aitaren txanpon bilduma osatzen lagundu zuen. Horrez gain, liburua idatzi zuen amaren politika azalduz, kimika eta fisikan eginiko esperimentuak deskribatuz, arkeologia, artea eta zientzia orokorrean tratatuz, Ignaz von Born mentore izan zuelarik.
Maria Teresa erreginak bazituen seme-alaba gehiago bere helburu politikoetan erabiltzeko eta oso erlijiozalea zen. Horregatik, harrera onez hartu zuen bai Maria Ana eta baita bere senide ziren Maria Isabel eta Maximiliano Frantzisko ere eliza hezkuntzan sartzea. Bi ahizpak abadesa bihurtu ziren konbentuan, nobleziako kideen artean ohikoa zen lez.
Maria Ana Pragako Abadesa Nagusia izan zen eta geroago Klagenfurtekoa.
51 urte zituenean, 1789ko urriaren 18an hil zen Klagenfurten.
Arbasoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Maria Ana | Aita Frantzisko I.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa |
Aitona1 Leopoldo I.a Lorenakoa |
Berraitona1 Karlos V.a Lorenakoa |
Berramona1 Leonor Maria Josefa Habsburgokoa | |||
Amona1 Isabel Karlota Borboi-Orleanskoa |
Berraitona1 Filipe I.a Orleanskoa | ||
Berramona1 Isabel Karlota Bavariakoa | |||
Ama Maria Teresa I.a Austriakoa |
Aitona2 Karlos VI.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa |
Berraitona2 Leopoldo I.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa | |
Berramona2 Leonor Magdalena Palatinado-Neoburgokoa | |||
Amona2 Isabel Kristina Brunswick-Wolfenbüttelkoa |
Berraitona2 Luis Rodolfo Brunswick-Lüneburgokoa | ||
Berramona2 Kristina Luisa Oettingen-Oettingenekoa |
Irudiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Maria Ana, senide eta amarekin batera
-
Maria Ana, senide eta aitarekin batera
-
Maria Anaren erretratoa