Edukira joan

Maria Arriaga

Wikipedia, Entziklopedia askea
Maria Arriaga
Bizitza
JaiotzaBerriz1922ko martxoaren 20a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaOndarroa2014ko martxoaren 11 (91 urte)
Familia
Haurrideak
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakpilotaria

Maria "Maritxu" Arriaga Olalde (Berriz, Bizkaia, 1922ko martxoaren 20aOndarroa, Bizkaia, 2014ko martxoaren 11) erraketista profesionala izan zen. Salamanca, Bartzelona, Madril, Valentziako eta Mexikoko frontoietan jokatu zuen.

Erraketistak

Maritxu Arriaga Berrizen jaio zen, Zallobente auzoko Atxa (etxeko eran) edo Aretxaga baserrian. Aita Placido Arriaga izan zen eta ama Severiana Olalde. Eibarko frontoian ikasi zuen pilotan eta Salamancako Tormes frontoian egin zuen debuta. Estatuko hainbat frontoitan jokatu ondoren Mexikora joateko aukera izan zuen hango frontoian jokatzera.

Martin Barinaga-Rementeriarekin ezkondu zen Mexikon eta alaba bat izan zuten, Maribi. Alaba jaio ondoren ere Maritxuk jokatzen jarraitu zuen, 7 bat urtez. Partidak irauten zuen bitartean alaba lagun erraketistek zaintzen zuten. 1961-1962 urtean itzuli zen Euskal Herrira eta erraketari agur esan zion.

Purita Arriaga ahizpa gazteagoa ere erraketista profesionala izan zen; Bartzelona Madril, Valentzia eta Mexikon jokatu zuen.

Emakume kirolari antzindariak izan ziren erraketistak. Arrakastaz beteriko hiru edo lau hamarkada bizi izan zituzten. 1940ko eta 1950eko hamarkadak izan ziren erraketisten urrezko aroa. Bartzelonan eta Madrilen zazpina frontoi zeuden orduan. Erraketisten historia, orain arte nahiko isilik egon bada ere, esanguratsua izan zen oso. Hego Euskal Herriko 47 herritako 237 erraketista profesional daude zenbatuta. Zenbaki garrantzitsua da eta gainera, 1940. hamarkadako estatistiken arabera, emakume lizentzia gehiago zeuden gizonenak baino. Garaiko emakume aurreratuak izan ziren, familia eta herria utzi eta lanera alde egin zutenak. Beren ibilbidearen berri, aitzitik, inork gutxik izan du oraintsu arte.[1]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Garmendia, Lander Muñagorri. «Ahaztutako erraketistak» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-03-01).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]