Maria Perez Larrinaga
Maria Perez Larrinaga | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | ezezaguna |
Heriotza | ezezaguna ( urte) |
Jarduerak | |
Jarduerak | merkataria |
Maria Perez Larrinaga (Lekeitio) XV. mendeko merkataria izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Martin Martinez Atxa merkatari eta ontzigilearekin egon zen ezkonduta, eta, harekin batera, bi etxe, bi karabela, lursail ugari eta diru kopuru handiak zituen; horrez gain, etxean erabiltzeko objektuak ere bai, hala nola zilarrezko koilarak eta katiluak, zilarrezko xingolak, “botonaduras e sortijas” eta beste bitxi batzuk. Zeukan botere soziala agerian jartzeko erabili zituen horiek.[1]
Andra Mariaren Jasokundearen elizan bere irudi eta bustoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1506an Elvira Larrinagak, bere izeko, ondare handi bat eman zuen Santa Maria parrokian beirateak eta koruak eraikitzeko: “las vidrieras e choros”. Trukean, eskatu zuen obra horren oinean Maria Perezen irudia eta bustoa jar zitezela, ahalik eta debozio handienarekin irudikatuta, errosarioa eskuan hartuta:
“Lan horren oinean Maria Perezen irudi eta busto pertsonala jartzea, ahal den elizkoien, eskuan ustezko kontuak dituela." (“al pie de la dicha obra sea puesta la figura y busto personal de la dicha Maria Perez, lo mas devotamente que se pueda, con sus cuentas figuradas en la mano”). [1]
Hori guztia errotulu batekin batera:
“Idaz bedi, Maria Perez andreak berak, memorian ogasun eta ondasun, lan horixe egin eragin zuela." (“se escrybiese en commo la dicha donna Maria Perez, con su azienda e vienes por memorya, abia fecho fazer la dicha obra”).[1]
Proiekzio publikoa eta Maria Perezen memoria zituen helburu, eta horretarako, botere ekonomikoaren sinbolo argia zen lengoaia plastikoa erabili zuen. [1]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c d Castrillo, Janire. (2020). Emakumezko merkatari euskaldunak: profila erakusteko hiru kasu. .
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Enríquez, J.; Hidalgo de Cisneros, C.; Llorente, A. y Martínez, A. (1992): Colección Documental del Archivo Municipal de Lequeitio (1514-1520), t. III. San Sebastián, Eusko Ikaskuntza, doc. 199, pp. 643-652.