Maria Teresa Egaña
Maria Teresa Egaña | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Deba, 1925eko abenduaren 18a (98 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Familia | |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | pilotaria |
Izengoitia(k) | Maite |
Maria Teresa Egaña Urquiri (Deba, Gipuzkoa, 1925eko abenduaren 18a) erraketista profesional izan zen. Maite izengoitiaz kantxaratu zen. Aurrelari postuan jokatu zuen Donostian, Katalunian, Kanarietan, Acapulcon eta Mexikon.[1]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erraketistak mundu guztian zehar maila profesionalean pilotan aritu ziren emakumeak izan ziren, 1917 eta 1980 artean. Emakume horien artean aurkitzen da Maria Teresa Egaña.
Maria Teresa, bere ahizpa Josefa bezala, erraketista profesionala izan zen. Urte luzez jardun zuen frontoietan jokatzen; Donostiako Grosen, Bartzelonako Sol y Sombra eta Deportivo Barcelona frontoietan, Santa Cruz Tenerifeko Tenerife frontoian, Las Palmas Kanaria Handiko Las Palmas frontoian, Acapulcoko Jai-Alain eta Mexikoko Colón frontoian
Egaña ahizpez gain, beste hainbat erraketista sortu ziren Deban, hala nola: Nieves Cabanillas "Deva", Marcelina Zabala Aizpurua, Pilar Zabala Aizpurua eta Mercedes Zubikaray Subinas "Mercedes" / "Merche".
2017ko abenduan "Raketistak lehen eta orain" erakusketa antolatu zuen Debako Udalak herriko erraketistak bistaratzeko eta haien ibilbidearen berri emateko asmoz.[2]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «María Teresa Egaña Urquiri Maite | Raketistak» datubasea.raketistak.eus (Noiz kontsultatua: 2023-01-04).
- ↑ «Erakusketa: Raketistak» www.deba.eus (Noiz kontsultatua: 2023-01-04).