Marie-Jo Bonnet
Marie-Jo Bonnet | |
---|---|
(2013) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Deauville, 1949 (74/75 urte) |
Herrialdea | Frantzia |
Hezkuntza | |
Heziketa | Parisko Unibertsitatea I - Panthéon-Sorbonne Université Paris-Diderot 1979) |
Hezkuntza-maila | doktoretza |
Tesi zuzendaria | Michelle Perrot |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | arte-historialaria, gender historian (en) , historialaria eta idazlea |
Enplegatzailea(k) | Columbia Unibertsitatea Carleton University (en) |
Kidetza | Gouines rouges (en) |
mariejobon.net |
Marie-Josèphe Bonnet, Marie-Jo Bonnet izenaz ezaguna (Deauville, Calvados, 1949), Frantziako historiagile bat da, emakumeen, artearen eta lesbianismoaren historian aditua. Frantziako Erresistentziaren eta Okupazioaren historiari buruzko lanak ere argitaratu ditu.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Unibertsitateko ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Marie-Jo Bonnet 1949an jaio zen Deauvillen (Calvados). Aita elektrikaria zuen, eta ama, piano irakaslea.[1] Normandian egin zituen lehen ikasketak, Orbec-eko Notre-Dame barnetegian.[2] Gero, Ivryko Romain-Rolland lizeoan ikasi zuen eta Parisko Claude Monet lizeoan literatur prestakuntza-klaseak. Historiako lizentziatura Paris-1 Panthéon-Sorbonne unibertsitatean lortu ondoren[3], Paris VII - Diderot unibertsitatean maisutza eta doktoretza tituluak eskuratu zituen. 1979an, Bonnet izan zen emakumeen arteko maitasunari buruzko historia tesi bat defendatu zuen lehena.[3] Tesia Michelle Perroten gidaritzapean prestatu zuen eta 1979an aurkeztu.[3] 1981ean argitaratu zuen lehen aldiz, eta 1995ean, Les Relations amoureuses entre les femmes du XVIe au XXe siècle izenburuarekin berrargitaratu zuten.[1]
Marie-Jo Bonnet doktorea da historian, eta artearen historia irakatsi du Columbiako Unibertsitatean eta Parisko Carleton Collegen. Bere ikastaroetan “Emakume artistak Parisen XX. mendean” eta “Maitasuna eta artea XX. mendean” gaiak azaltzen zituen.[4]
Marie-Jo Bonnet zenbait erakusketaren komisario izan da: “Créatrices : l'émancipation par l'art”, Renneseko Arte Ederren Museoan (2019ko ekainaren 28tik irailaren 28ra)[5]; “La vraie vie est ailleurs, femmes artistes autour de Marta Pan: Simone Boisecq, Charlotte Calmis, Juana Muller, Vera Pagava, Judit Reig», Brest-eko Arte Ederren Museoan (2019ko ekainaren 27tik 2020ko urtarrilaren 5era)[6]; eta «Lutetia 1945, Le retour des déportés», Parisko Fondation pour la mémoire de la déportation elkarteak antolatua (2024ko martxoaren 9tik apirilaren 6ra)[3][7].
Ekimen asoziatiboak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1971n, Frantziako Mouvement de libèration des femmes mugimendu feminista autonomo eta ez-mistoan parte hartu zuen.[8] Front homosexuel d'action révolutionnaire mugimenduaren —Parisko mugimendu autonomoa,, lesbiana feministen eta gay aktibisten hurbilpenaren ondoriozsortua 1971n— eta Gouines rouges lesbiana feministen mugimendu erradikalaren sortzaileetako bat izan zen.[8][9][10] Bonnet MLFren bost abesti —haien artean l'Hymne des femmes— grabatu zituen musika taldeko gitarra-jotzailea izan zen.[11]
1974an, Charlotte Calmis margolari eta poeta feministak sorturiko La Spirale elkartearekin bat egin zuen. 1984an, Charlotte Calmis elkartearen sortzaileetako bat izan zen. Elkarteak, urte berean, 1982an hildako margolariaren omenez erakusketa bat antolatu zuen Emakumearen Eskubideen Ministerioan.[12]
1975etik 1981era, Paris-Diderot Unibertsitateko Groupe d'études féministes taldean parte hartu zuen[13], eta, 1977ko ekainaren 25ean, harrotasunaren lehen martxan.[14] Simone de Beauvoir-ek bildutako historialarien taldekide ere izan zen.[15]
2004an, Souffles d 'Elles elkartea sortu zuen, eta bertako presidente izan zen. Elkarte horretan, Annie Richard aktore suitzarrarekin batera, La Coupole-ko Café des femmes ekitaldia antolatu eta aurkeztu zuen. Bost urtez, ehun bat emakume artista, idazle, filosofo, aktore, zinemagile eta poeta gonbidatu zituzten Montparnasseko La Coupole jatetxe ospetsuan hilean behin egiten ziren topaketa horietara.[16] Horrez gain, hainbat elkartetako partaide izan da: Emakumeek sortutako komikiak sustatzea helburu duen Artemisia elkarteko kidea[17]; Société des gens de lettres elkarteko bazkidea[8]; Normandiako Egileen Elkarteko (SADN) kide titularra[18]; 2013tik 2015era, Amis de la Fondation pour la mémoire de la déportation (AFMD) elkarteko Parisko (DT 75) lurralde ordezkaritzako presidente[19]; eta 2015eko uztailetik, Lire à Pont-l'Évêque elkarteko presidente[20].
Zenbait jarrera hartze
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Haurdunaldi subrogatuari buruz
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Marie-Jo Bonnet Collectif du respect de la personne (CoRP9 elkarteko kidea da, haurdunaldi subrogatuaren aurkakoa.[21]
Ugalketa lagunduari buruz
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2014an, Marie-Jo Bonnet-ek Le Figaro egunkarian egindako elkarrizketa batean adierazi zuen lesbianentzako laguntza bidezko ugalketaren aurka zegoela, bere ustez “amatasuna bultzatzen” eta “umearen aitaren jatorria ezkutatzen” duelako.[22] “Etxeko” intseminazioaren alde dago, eta feminismo unibertsalistaren aldean kokatzen da.
Erresistentziari buruz
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Frantziako Erresistentziaren memoria gordetzeko lan egin du, eta bere ikerketetan Parisen eta Normandian jasandako Okupazioa eta deportazioak aztertu ditu, eta baita emakumeek erresistentzian izan zuten parte hartzea ere.[23]
Argitalpenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Un choix sans équivoque, Paris, Denoël-Gonthier, 1981
- Les Relations amoureuses entre les femmes du XVIe siècle au XXe siècle; Odile Jacob, 1995. Poltsiko-edizioa: Odile Jacob, 2001 eta 2022.
- Les Deux Amies: Essai sur le couple de femmes dans l'art, Paris, éditions Blanche, 2000 ISBN 2-911621-94-8
- Qu'est-ce qu'une femme désire quand elle désire une femme?, Odile Jacob, 2004, 2022an berrargitaratua ISBN 978-2738114457
- Les Femmes dans l'art, éditions de La Martinière, 2004 ISBN 978-2-732-43087-4
- Les Femmes artistes dans les avant-gardes, Odile Jacob, 2006 ISBN 978-2-7381-1732-8
- Les Voix de la Normandie combattante: été 1944, éd. Ouest-France, 2010 ISBN 978-2-7373-5079-5
- Violette Morris: Histoire d'une scandaleuse, Perrin, 2011 ISBN 978-2-2620-3557-0
- Histoire de l'émancipation des femmes, Éditions Ouest-France, 2012 ISBN 978-2-7373-5364-2
- Liberté égalité exclusion: Femmes peintres en révolution, 1770-1804, éd. Vendémiaire, 2012 ISBN 978-2-36358-041-2
- Tortionnaires, truands et collabos : La Bande de la rue de la Pompe, 1944, éd. Ouest-France, 2013 ISBN 978-2737360428
- Adieu les rebelles!, éditions Flammarion-Café Voltaire, 2014 ISBN 978-2081312630
- Plus forte que la mort: L'Amitié féminine dans les camps, éd. Ouest-France, 2015 ISBN 978-2-7373-6649-9[24]
- Simone de Beauvoir et les femmes, Albin Michel ISBN 9-782226-3167-14
- Un réseau normand sacrifié, éd. Ouest-France, 2016 ISBN 978-2-737-37006-9
- Mon MLF, éd. Albin Michel, 2018 ISBN 978-2-226-40203-5
- Desiderio e libertà, Margherita Giacobinok italierara itzulitako artikulu-bilduma, Edition Il Dito e la Luna, 2018
- Créatrices: l'émancipation par l’art, Rennes-eko Arte Ederren museoko erakusketaren katalogoa, éd. Ouest-France, 2019
- La Maternité symbolique: Être mère autrement, Albin Michel, 2020 ISBN 9782226448996
- Pont-L'Évêque sous l'Occupation, Orep édition, 2023.
Edizioak eta txostenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (zuz.), Les Femmes et la Création, 3. zk., 1980ko udazkena, Paris-Diderot Unibertsitateko Ikasketa feministen taldeak eta Gizarte-zientzietako Goi-mailako Eskolako Ikerketa historikoen zentroak argitaratua.
- Souffles d'Elles aldizkaria.
- Jean Cocteau, Je t'aime jusqu'à la mort, (Jean Desbordes-ekin izandako gutun-trukaketa, 1925-1938), Marie-Jo Bonnet-en edizioa, Albin Michel, 2023 ISBN 978-2-226-48785-8.
Elkarlanean
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Javi Rey, Kris eta Bertrand Galic-ekin, Violette Morris : À abattre par tous moyens (bande dessinée), Futuropolis, 2018 ISBN 9782754821650
- L'Étonnante Histoire des belles-mères, Yannick Riparen zuzendaritzapena, Belin, 2015, « Ruth “mère-porteuse” de sa belle-mère Noémi » kapitulau.
- Les Marchés de la maternité, Martine Segalen-en eta Nicole Athea-ren zuzendaritzapean, Nathalie Heinich-en hitzaurrea, Éliette Abecassis, Sylviane Agacinski, Marie Balmary, Marie-Jo Bonnet, Frédérique Kuttenn, Ana-Luan Stoicea-Dearm, Sandra Travers de Faultrier, Monette Vacquin, Éd. Odile Jacob, 2021, ISBN 978-2-4150-0033-2
- Nicole Ahea-rekin batera, Quand les filles deviennent des garçons, Éd. Odile Jacob, 2023. EAN13 : 9782415005665.
- Daniel Salvatore Schiffer (zuz.), « Les intellectuelles et la vie », in Repenser le rôle des intellectuels, Éd. De L’Aube, 2023.
- Éros portraitiste dans Carol de Todd Haynes d’après Patricia Highsmith et Portrait de la jeune fille en feu de Céline Sciamma, Actes du colloque « Les désirs au féminin dans la littérature et les arts de l’Antiquité à nos jours », université Bordeaux-Montaigne, 2024
- Daniel Salvatore Schiffer, L'humain au centre du monde: Pour un humanisme des temps présents et à venir, « L'espérance humaniste » artikulua, Éditions du Cerf, 2024.
Beste batzuk
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- André Letac, Souvenirs de guerre 1914-1918, Marie-Josèphe Bonneten aurkezpena eta oharrak, éd. Corlet, 2010 ISBN 978-2-847-06346-2.
- Jean Desbordes, Les Forcenés, Interstices Édition, 2022 (réédition de Gallimard, 1937) Marie-Jo Bonneten hitzaurrea, « "Messieurs, laissez-moi, vous allez me tuer !" La mort de Jean Desbordes, alias Duroc » ISBN 9 782956 756958.
- Anne Comtour, La Proposition, Marie-Jo Bonneten hitzaurrea, CRÉER édition, 2024.
Filmak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Femmes artiste, À la force du pinceau, Manuelle Blanc (zuz.), M.J. Bonnet (egilekide eta historia-aholkularia), Arte, 8 mars 2015.
- Histoire d’amours féminines, Elsa Bloch-en filma, 2012, Le Miroir-ek eta Galactica taldeak banaturik.
- Carole Roussopoulos-ekin batera zuzendua, Point d'émergence (Charlotte Calmis, Véra Pagava, Aline Gagnaire)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b (Frantsesez) Idels, Michèle. (2013). Dictionnaire universel des créatrices. Éditions Des femmes, 589 or..
- ↑ (Frantsesez) Dhellemmes, Gaspard. (2022ko abuztuaren 13a). «Le gai activisme des Gouines rouges» Le monde.. (artxiboa)
- ↑ a b c d (Frantsesez) Bonnet, Marie-Jo. (2017-02-28). «Petite Biographie féministe de Marie-Jo Bonnet» La page de Marie-Jo Bonnet (Noiz kontsultatua: 2024-07-10).
- ↑ «Marie-Jo Bonnet, historienne» sisyphe.org (Noiz kontsultatua: 2024-07-10).
- ↑ (Frantsesez) «Créatrices, l’émancipation par l’art. La collection en prét en France» Institut d'Art Contemporain Villeurbanne/Rhône-Alpes (Noiz kontsultatua: 2024-07-10).
- ↑ (Frantsesez) «La vraie vie est ailleurs !» Brest Culture 2019-09-16 (Noiz kontsultatua: 2024-07-10).
- ↑ (Frantsesez) Lutetia, 1945 – Le retour des déportés | Une exposition de la Délégation de Paris des Amis de la Fondation pour la Mémoire de la Déportation. (Noiz kontsultatua: 2024-07-10).
- ↑ a b c (Frantsesez) «Marie-Jo Bonnet : biographie, bibliographie | Éditions Albin Michel» www.albin-michel.fr (Noiz kontsultatua: 2024-07-10).
- ↑ (Frantsesez) «Marie-Jo Bonnet, historienne et militante féministe» France Inter 2020ko martxoaren 6a.. (artxiboa)
- ↑ (Frantsesez) Ripa, Yannick. (2018ko martxoaren 7a). «Mon MLF», sœurs d’armes. (Noiz kontsultatua: 2024-07-10).. (artxiboa)
- ↑ (Frantsesez) Bonnet, Marie-Jo. (2017ko otsailaren 28a). «Petite Biographie féministe de Marie-Jo Bonnet» La page de Marie-Jo Bonnet (Noiz kontsultatua: 2024-07-09).
- ↑ Marie-Jo Bonnet, Les Femmes artistes dans les avant-gardes, Odile Jacob, 2006, p. 246.
- ↑ (Frantsesez) «"Les noces entre la pensée et la vie", in Vingt-cinq ans d’études féministes, L’expérience Jussieu» Cahiers du CEDREF, Université Paris 7_Denis Diderot. 2001..
- ↑ (Frantsesez) Bourrier, Marine. (2022-06-25). «" Quelques draps transformés en banderoles, pas de sono. C’était très simple comme manif. Et c’est devenu historique " : aux origines de la Marche des fiertés» Le Monde (Noiz kontsultatua: 2024-07-10)..(artxiboa)
- ↑ (Frantsesez) Ringart, Nadja. (janvier-mars 2008ko urtarrila-martxoa). «Scénario pour un film condamné. La transmission Beauvoir» Les Temps modernes: 88-116...
- ↑ (Frantsesez) «Les cafés des femmes de l'association Souffles d'Elles.» Centre Simone de Beauvoir 2022-07-27 (Noiz kontsultatua: 2024-07-10).
- ↑ (Frantsesez) «Marie-Josèphe Bonnet» Babelio (Noiz kontsultatua: 2024-07-09).
- ↑ (Frantsesez) «Marie-Josèphe Bonnet» Société des Auteurs de Normandie (Noiz kontsultatua: 2024-07-09).
- ↑ (Frantsesez) FMD. (2015-02-18). «Plus forte que la mort – Survivre grâce à l’amitié dans les camps de concentration» Fondation pour la mémoire de la déportation (Noiz kontsultatua: 2024-07-10)..
- ↑ (Frantsesez) «Le premier Salon du livre aura lieu le 24 septembre» Ouest France 2016-02-03 (Noiz kontsultatua: 2024-07-10).
- ↑ Julia Pascual. (2016-02-03). «Les opposants de gauche à la GPA tentent de se mobiliser» Le Monde..
- ↑ Eugénie Bastié. (2014-07-18). «Marie-Jo Bonnet, lesbienne, féministe, de gauche et opposée à la PMA et à la GPA» Le Figaro..
- ↑ Marie-Jo Bonnet. (2021-11-11). «Hommage à Renée Lévy, résistante française de la première heure» Le Figaro..
- ↑ Bonnet, Marie-Josèphe. (2015). Plus forte que la mort: l'amitié féminine dans les camps. Éditions Ouest-France ISBN 978-2-7373-6649-9. (Noiz kontsultatua: 2024-07-09).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Marie-Jo Bonnet, frantsesezko Wikiquote proiektuan
- La page de Marie-Jo Bonnet (artxiboa), webgune ofiziala
- Marie-Jo Bonnet, CAIRN. Matières à réflexion
- Bonnet, Marie-Jo (1949-), Persée. Parcourir les collections
- Marie-Jo Bonnet. Historienne, Radio France
- Bonnet, Marie-Jo, BD Gest
- Marie-Josèphe BONNET (dite Marie-Jo BONNET), Dictionnaire universel des créatrices (artxiboa)