Edukira joan

Marie-Josée Ta Lou

Wikipedia, Entziklopedia askea
Marie-Josée Ta Lou

(2017)
Bizitza
JaiotzaBoli Kosta1988ko azaroaren 18a (35 urte)
Herrialdea Boli Kosta
Hezkuntza
HeziketaShanghai University (en) Itzuli
University of Abobo-Adjamé (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakabiadura-lasterkaria eta atleta
Atletismoa
Kirol diziplinak 100 metroko lasterketa
200 metroko lasterketa
4 × 100 errelebutako lasterketa
Errekorrak
Berezitasuna Irizpidea Data M
list of African records in athletics (en) Itzuli2022ko abuztuaren 10a10,72
Marka pertsonalak
Berezitasuna Lekua Data M
100 metroko lasterketaMonako10,72
100 metroko lasterketa2019ko Munduko Atletismo Txapelketa10,85
100 metroko lasterketaTokio10,78
 
Pisua50 kilogramo
Altuera159 zentimetro

Facebook: taloumariejosee Twitter: majo10s70 Instagram: majotalou LinkedIn: marie-josée-ta-lou-759051114 Youtube: UCSYWppezQWs9J4-GzwNJ8ng IAAF: 14415994 Olympic.org: marie-josee-ta-lou Edit the value on Wikidata

Marie-Josée Ta Lou (Bouaflé,1988ko azaroaren 18a)[1] Boli Kostako atleta bat da, abiadura-lasterketetan espazializatua dagoena. 100 eta 200 metrotako txapelduna izan da Afrikan baina Olinpiar Jokoetan 100 eta 200 metrotan laugarren egitea egokitu zaio.

Futbolean jokatzen hasi zen baina anaia zaharrenak atletismoan aritzera animatu zuen. 2007an Boli Kostako 4x100 taldeko kidea zen eta Afrika mendebaldeko txapelketan brontzea eskuratu zuten. Urte berean bere herrialdeko txapeldun bihurtu zen 100 metrotako lasterketan. 2012an Afrikako txapelketan bi brontzezko domina eskuratu zituen, 200m eta 4x100 metrotan eta 2014ean zilarrezkoak izan ziren.

2015ean Brazzavillen jokaturiko Afrikako Jokoetan 100 eta 200 metrotako lasterketetan urrezko domina kolkoratu eta jauzi kualitatibo nabarmena egin zuen. 2016an Afrikako txapelduna izan zen 200 metrotan eta Rioko 2016ko Olinpiar Jokoetan parte hartu zuen. Laugarren postuak eskuratu zituen 100 eta 200 metrotako lasterketetan. 100 metrotako brontzezko domina 0,007 segundutara izan zuen[2]. 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan ere maila bikaina erakutsi du baina berriz laugarrena izan da 100 metrotako finalean, hiru jamaikarren atzetik[3].

Udako Olinpiar Jokoak
Txapelketa Domina Kategoria
Brasil Rio 2016 4.a 100 metro
4.a 200 metro
Japonia Tokio 2020 4.a 100 metro
5.a 200 metro
Munduko txapelketak
Txapelketa Domina Kategoria
Erresuma Batua Londres 2017 2. lekua, zilarrezko domina 100 metro
2. lekua, zilarrezko domina 200 metro
Erresuma Batua Birmingham 2018 (Indoor) 2. lekua, zilarrezko domina 60 metro
Qatar Doha 2019 3. postua, brontzezko domina 100 metro
Afrikako txapelketak
Txapelketa Domina Kategoria
Benin Porto Novo 2012 3. postua, brontzezko domina 200 metro
3. postua, brontzezko domina 4x100 metro
Maroko Marrakech 2014 3. postua, brontzezko domina 100 metro
2. lekua, zilarrezko domina 200 metro
2. lekua, zilarrezko domina 4x100 metro
Kongoko Errepublika Brazzaville 2015
(Afrikako Jokoak)
1. postua, urrezko domina 100 metro
1. postua, urrezko domina 200 metro
3. postua, brontzezko domina 4x100 metro
Hegoafrika Durban 2016 3. postua, brontzezko domina 100 metro
1. postua, urrezko domina 200 metro
3. postua, brontzezko domina 4x100 metro
Nigeria Asaba 2018 1. postua, urrezko domina 100 metro
1. postua, urrezko domina 200 metro
2. lekua, zilarrezko domina 4x100 metro
Maroko Rabat 2019
(Afrikako Jokoak)
1. postua, urrezko domina 100 metro
3. postua, brontzezko domina 200 metro
  • 60 metro: 7.02 (2019)
  • 100 metro: 10.78 (2018)
  • 200 metro: 22.08 (2017)

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Bio - TA LOU Marie-Josee | NBC Olympics» web.archive.org 2016-08-19 (Noiz kontsultatua: 2021-08-02).
  2. «Hard work pays off in London for globe-trotting Ta Lou | FEATURE | World Athletics» www.worldathletics.org (Noiz kontsultatua: 2021-08-02).
  3. (Ingelesez) «Ivory Coast's Ta Lou misses Olympic medal on day eight» BBC Sport (Noiz kontsultatua: 2021-08-02).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]