Edukira joan

Marinel zaharraren balada

Wikipedia, Entziklopedia askea
Marinel zaharraren balada
Gustave Dorék egindako liburuaren ilustrazioa.
Datuak
IdazleaSamuel Taylor Coleridge (1995)
Argitaratze-data1995
GeneroaPoesia
Jatorrizko izenburuaThe rime of the ancient mariner
Herrialdea Erresuma Batua
BildumaBilargi
Orrialdeak141
Euskaraz
IzenburuaMarinel zaharraren balada
ItzultzaileaJoseba Sarrionandia

Marinel zaharraren balada, ingelesez The rime of the ancient mariner, Samuel Taylor Coleridge (1772-1834) idazle erromantiko ingelesak 1798an idatzitako poema luzea da, Joseba Sarrionandiak euskaratuta. Gustave Dorék libururako prestatu zituen marrazkiak jaso dira baita ere euskarazko edizioan. Poema zazpi partetan dago antolatuta.

Poema marinel madarikatuaren gaia lantzen du: marinelak gezi batez albatrosa (itsas hegaztia) hiltzeagatik untzia madarikatua da eta, ondorioz, itsaso ezezagunetan galdu egingo da, zigorrak eta atsekabeak pairatuz. Bidean heriotza ezagutuko dute eta tripulazio guztia hil egingo da. Marinelak, hori ikusita, damutu egingo da eta izaki guztiei errespetatzeko beharra aldarrikatuko du. Horri esker maldizioaz libratuko da eta ermitau batek barkatuko du, hori bai, penitentzia bat jarriz: joaten den toki guztietan gertatutakoa kontatu beharko du.

Colerigeren poema luze hau William Wordsworthekin batera idatzitako Lyrical Ballads liburuan agertu zen. Denboraz, poemak lortu zuen arrakastaren ondorioz, aparte argitaratu izan da sarritan. Batzuen iritziz poema hau "Erromantizismo ingelesaren manifestu nagusia" eta "gailurra", "benetako maisu lana" da.[1]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Iñaki Aldekoa eta Mari Jose Olaziregi: Literatura Unibertsala. Eizie-Erein, 2014, 120 or.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]