Edukira joan

Marka zuri

Wikipedia, Entziklopedia askea

Marka zuria edo banatzailearen marka produktuak eta zerbitzuak banatzailearen markaz soilik eskaintzen direnak dira, banatzaileak zehaztapen eta kalitate maila jakinekin beste fabrikatzaileei egindako enkarguz ekoiztu direnak. Gehienetan, ezaugarri bereko beste produktuak baino prezio merkeagoan saltzen dira.

Marka zurien helburuetako bat saltokiarekiko erosleen fideltasuna eskuratzea da. Marka zuriak maiz erosten diren elikagaien erosketekin hasi ziren esaterako, esnea, pasta, arroza, lekaleak...etab. Honen ostean, etxean erabilitako beste produktu motekin lan egiten jarraitu zuten, adibidez, etxeko zein gorputzeko garbiketarako.

Kasu batzuetan enpresa handiak edo oso ezagunak direnak bigarren edo hirugarren marka bat sortzen dute, erosleari prezio ekonomikoago batean salduz. Horrela, esandako markek, merkatuaren sektore ekonomiko guztietara zabaltzea lortzen dute eta aldi berean, haien lehenengo marka, prezio baxuago edo kalitate gutxiagoko produktuekin ez dute kaltetzen. Gainera, marka zuriko ekoizleei ez zaie interesatzen haien markak ekoizleen markekin erlazionatzea. Ez dute nahi prezio baxuko produktuak saltzen dituzten enpresa bezala ezagunak izatea.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.