Edukira joan

Martin Ødegaard

Wikipedia, Entziklopedia askea
Martin Ødegaard

(2022)
Bizitza
JaiotzaDrammen1998ko abenduaren 17a (25 urte)
Herrialdea Norvegia
Lehen hizkuntzanorvegiera
Familia
AitaHans Erik Ødegaard
Ezkontidea(k)Helene Spilling (mul) Itzuli  (2024 -
Bikotekidea(k)
Hezkuntza
Hizkuntzaknorvegiera
ingelesa
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Norway national under-15 association football team2013 / 201320
Norway national under-16 association football team2013 / 201460
Strømsgodset IF2014 / 2015235
Norway national under-17 association football team2014 / 201440
Norvegiako futbol selekzio nazionala2014 / 351
Norway national under-21 association football team2014 / 2018185
Real Madril2015eko urtarrila / 2021eko abuztuaren 19a110
SC Heerenveen2017 / 2018433
SBV Vitesse Arnhem2018 / 20193911
Real Sociedad2019 / 2020367
Arsenal Football Club2021 / 2021202
Arsenal Football Club2021eko abuztuaren 20a / ezezaguna
 
Posizio edo espezialitateaerdilaria
Kirol zenbakia8
Pisua68 kilogramo
Altuera178 zentimetro
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakristautasuna

IMDB: nm11686908 Instagram: odegaard.98 FIFA: 201256045 UEFA: 250081341 Edit the value on Wikidata

Martin Ødegaard (Drammen, Buskerud, Norvegia, 1998ko abenduaren 17a) puntaerdi gisa jokatzen duen futbol jokalari norvegiarra da, Arsenal taldean Real Madrilek utzita jokatzen duena. Halaber, Norvegiako selekzioan jokatzen du.

2014ko apirilaren 13an, 15 urte zituela, Strømsgodset Toppfotball taldean debutatu zuen, eta horrela bihurtu zen inoizko jokalaririk gazteena Tippeligaen txapelketan debutatzen. Lehen sasoi hartan titular gisa jokatuta eta atzerriko zenbait talderekin probatuta, 2015eko urtarrilean Real Madrilek fitxatu zuen. Lehen mailako taldearekin entrenatzen bazen ere, Castilla taldearekin hasi zen jokatzen, 2. mailan. 2015eko maiatzaren 23an bihurtu zen inoizko jokalaririk gazteena Real Madrilekin debutatzen. 2017ko urtarrilean, Herbeheretara joan zen utzita, SC Heerenveen taldera joan zen utzita, bertan 18 hilabetez jokatzeko. Handik Vitesse taldera joan zen sasoi baterako. Eta 2019ko uztailaren 5ean Real Sociedadek hartu zuen utzita, bi denboralditarako, 2021a arte.

Ødegaardek debutatu zuen Norvegiako selekzioarekin Arabiar Emirerri Batuen kontra 2014ko abuztuaren 27an, eta bihurtu zen inoizko jokalaririk gazteena selekzio absolutuarekin debutatzen, orduan 15 urte eta 253 egun baitzituen. 2014ko urriaren 13an bihurtu zen jokalaririk gazteena UEFAren Europako Txapelketako sailkapen partida batean debutatzen.

Martin Ødegaard hasi zen futbolean jokatzen herriko talde batean, Drammen Strong. Haren aitak, Hans Erik Ødegaard, zeina aurrez futbolaria izan baitzen, sortu zuen atal bat klubean, eta semearen entrenatzaile bihurtu zen.[1] 2005ean, Martinek 6 urte zituela, haren aitak eta beste batzuek 50.000 koroa norvegiar inbertitu zituzten, taldeak estadioa eduki zezan. Izendatu zuten estadioa Kjappen, berau belar artifizialekoa, eta ezinbestekoa izan zen Ødegaarden garapenean, gazteak ordu asko igarotzen zituen-eta han entrenatzen.

2014ko apirilean Statoil enpresak 50.000 koroa norvegiar eman zizkion Ødegaardi, hark futbolerako erakutsitako talentuagatik. Geroago, 2015ean, Real Madrilek fitxatu zuenean, bere herriko taldeak jaso zituen 250.000 koroa norvegiar, 29.000€ hor nonbait, sari gisa.

2009an Ødegaard hasi zen jokatzen Strømsgodset I. F. taldearen maila txikietan, beti bere baino jokalari zaharragoekin. 2011n, 12 urte zituela, zirrara eragin zion Lars Tjærnås entrenatzaileari, 16 urtez azpiko partida batean.

“Herrialdeko 15 urteko jokalaririk onenak elkartu ziren jokatzeko txapelketa bat herrialdeko talderik onenen artean… Ez zen lehen aldia zur eta lur utzi zituela aurkariak eta ikusleak. Besteak baino hiruzpalau urte gazteagoa zen. Ezinezkoa zen ez konturatzea zerbait ohiz kanpokoa ikusten ari ginela”.

Strømsgodset

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2011n, Ødegaard, zeina Strømsgodset I. F. taldearen beheko mailetan zebilen, hasi zen lehen taldearekin entrenatzen, 13 urte zituela. Urte hartan debutatu zuen lehen taldearekin, adiskidantzazko partida batean Mjøndalen I. F. taldearen kontra. Halabar, probak egin zituen Manchester United eta Bayern Munich taldeetan, baina Norvegiara itzuli zen. 2013an, 14 urte zituela, jokatu zuen gazteekin (jeneralean 17 eta 19 urte arteko jokalarien artean) eta hirugarren taldean, Norvegiako futbolaren bosgarren mailan.

2014ko urtarrilean, ofizial egin zen lehen taldean jokatuko zuela, nahiz eta kontraturik ez sinatu, futbolari oso gaztea baitzen. Akordioaren arabera, astean bi iluntzetan Mjøndalen taldearekin entrenatzen zen, Norvegiako 2. mailakoa, non aita zuen entrenatzaile-laguntzaile.

2014ko apirilaren 13an debutatu zuen partida ofizial batean futbol profesionalean Aalesunds F. K. taldearen kontra, Marienlyst estadioan. Artean 15 urte zituen, eta bihurtu zen inoizko jokalaririk gazteena Tippeligaen delakoan jokatzen. Hilabete geroago, bi urterako kontratua sinatu zuen. 2014ko kanpaina amaitutakoan finkatua zegoen titular gisa, 23 partida jokatuta eta 5 gol eginda. Prentsak, liluratuta, nabarmendu zuen zelako trebetasun teknikoa zuen eta zelako joko-ikusmena, lerro artean mugituz paserako aukerak sorttzeko. Hori zela-eta, Europako talde handien arreta erakarri zuen, kontratua egin nahi zioten-eta 16 urte betetzen zituenean, legeak markatutako gutxieneko adina. Entrenatu ere entrenatu zen zenbait klubetan, hala nola Bayern Munich eta Liverpool.

Uztail amaieran, Sandnes Ulf taldearen kontra bisitari moduan jokatutako partidak eztabaida bizia eragin zuen Norvegiako zenbait egunkaritan, VG, Dagbladet eta Aftenposten, mutila prest ote zegoen Norvegiako selekzioarekin jokatzeko. Izan ere, partida hartan Ødergaardek hiru gol egin zituen eta asistentzia bat eman. Orobat, falta bat egin zioten, penalti izango zena, eta bere taldekide batek huts egingo zuena. John Arne Riise, Norvegiarekin partida gehien jokatutako jokalariak eskatu zuen Ødegaard gazteak jokatzea Europako selekzio handien kontra. Aldiz, Nils Johan Semb Norvegiako hautatzaile ohiak esan zuen Europako 15 urteko jokalaririk onenetakoa izanda ere, oraindik ez lukeela jokatu behar Norvegiako selekzioarekin. Prentsak jokalariari galdetu zionean ea prest egongo litzatekeen Norvegiarekin jokatzeko, hark baietz erantzun zuen.

Abuztuaren 15ean, bisitari moduan I. K. Start taldearen kontra eskuin-hegalean jokatu, eta hiru asistentzia eman zituen, 2-3 irabazita. Urriaren 19an lehen aldiz bi gol sartu zituen partida berean, Lillestrøm S. K. taldearen kontra. Taldeak laugarren egin zuen Ligan, eta lehen aldiz sailkatu zen UEFAren Europako Ligarako. 23 partidatan 5 gol eta 7 asistentzia egin zituen.

Abenduan, denboraldia bukatuta Norvegian, Europan zehar bidaiatu zuen entrenatzeko Liverpool, Bayern Munich, Manchester United edo Manchester City taldeetan. Arsenal ere bisitatu zuen, baina azkenean Real Madrilek fitxatu zuen.

2015eko urtarrilaren 22an publiko egin zen Real Madril futbol taldeak fitxatu zuela Martin Ørdegaard gaztea, 3 milioi € ordainduta.[2] Norvegiako hedabideek, aldiz, kaleratu zuten Real Madrilek ordaindu zituela 35 milioi koroa norvegiar (4 milioi € inguru), eta zenbait baldintza betez gero, kopuru hori igo zitekeela 70-75 milioi koroa norvegiarrera (8-8,5 milioi € inguru).[3] Aurkezpenean, Real Madrilek iragarri zuen Ødegaard entrenatuko zela lehen eta bigarren taldeekin, berau Castilla izenekoa, Bigarren B mailakoa. Bigarrenean jokatuko zuen, Zinedine Zidane entrenatzailearen agindupean. Hain zuzen, Zidaneren aginduetara debutatu zuen otsailaren 8an, Bilbao Athletic taldearen kontra, eta lehen gola 21ean lortu zuen Barakaldo CFren kontra, 4-0 irabazita.

Denboraldi horretan hamaika partida jokatu zituen Castillarekin, baina maiatzaren 23an debutatu zuen Real Madrilen, Cristiano Ronaldo ordezkatu zuenean denboraldiko azken partidaren bigarren zatian, Getafe CFren aurka. 7-3ko garaipen hartan, Ødergaard bihurtu zen Ligan klubaren historian inoiz debutatu zuen jokalaririk gazteena, orduan 16 urte eta 157 egun baitzituen.

Utzita Herbeheretan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2017ko urtarrilean, utzita joan zen Eredivisie herbeheretar ligara, Heerenveen taldera, non jokatuko zuen 2018ko ekainaren 30a arte. Debutatu zuen Alkmaar Zaanstreek taldearen kontra, eta amaitu zuen denboraldi hura 17 partida jokatuta eta gol 1 eta 3 asistentzia eginda. Bigarren denboraldian hobeto aritu zen, gehienetan titular gisa.

2018ko abuztuaren 21ean, Martin Ødergaard beste talde herbeheretarrera joan zen utzita, SBV Vitesse izenekora. Herenveen taldean ondo jokatu bazuen, Vitessen, jauzi bat egin zuen: denboraldia amaitutakoan, hautatu zuten Herbehereetako Ligako talde idealerako, zerrenda batean non zazpi ziren Ajax taldeko jokalariak eta hiru PSV Eindhovenekoak.

Utzita Real Sociedaden

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikusita zein ondo jokatu zuen Ødergaardek Herbeheretan, zenbait taldek eskatu zioten Real Madrili utz ziezaien, baina, antza denez, azken hitza berea izan zen, eta berak Real Sociedad aukeratu, klubak dituen planteamendu eta joko estiloagatik.[4] Horrela, 2019ko uztailaren 5ean, Real Sociedad taldeak publiko egin zuen Martin Ødergaard utzita iritsiko zela bi denboraldirako.

Abuztuaren 25ean bere lehen gola egin zuen Realarentzat Mallorcan, 0-1 irabazita.[5][6] Ordutik, sekulako maila eman du errealean, Mikel Oiartzabalekin reala europako postuetara gidatuz. Aipatzekoak dira, denboraldiaren lehen erdian emandako erakustaldi batzuk, Eibarren eta Osasunaren aurkako derbietan sartutako golak adibidez.

Norvegiako selekzioarekin

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gazte mailetan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sub-17 selekzioan jokatu aurretik, Ødegaardek jokatu zuen Sub-15 eta Sub-16 mailetan. Sub-17an debutatu zuen Islandiaren kontra. Geroago elite mailan jokatu zuen Europa 2014 txapelketako sailkatzeko partidetan, eta bertan hiru partidatik bitan jokatu zuen, nahiz eta bere taldea iritsi ez txapelketaren finalera.

Sub-21 selekzioak deituta, 2017an jokatu zuen Eurokopa sub-21rako sailkapena Ingalaterraren kontra. Partida osoa jokatu zuen, baina galdu egin zuten 1-0. Lehenago debutatu zuen, 2014ko irailaren 4an, Portugalen kontra.

Horiek izan ziren Norvegiako selekzioaren gazte mailetan jokatutako partidak, 15 urterekin salto egin baitzuen talde nagusira.

Selekzio nagusia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ødegaard Norvegiako selekzio nagusiarekin jokatzen.

2014ko abuztuaren 19an Norvegiako selekzioak deitu zion, adiskidantzazko partida bat jokatzeko Arabiar Emirerri Batuen kontra. Debutatu zuenean, bihurtu zen inoizko jokalaririk gazteena bere herrialdeko selekzioarekin jokatzen. Aldiz, debuta lehiaketa ofizialean 2014ko urriaren 13an gertatu zen, Eurokopa 2016rako sailkapenekoa jokatu zuenean Bulgariaren kontra. Orduan ere bihurtu zen jokalaririk gazteena selekzioen arteko Eurokoparen sailkapenekoak jokatzen.

Handik aurrera Sub-21 mailan jokatu zuen aldi batez, 2017ko azaroaren 11 arte, non adiskidantzazko partida bat jokatu baitzuen Mazedoniaren kontra, 69 minutu jokatuta.

Bizitza pertsonala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ødegaard futbolari ohi baten semea da, Hans Erik Ødegaard, zeinek erdilari moduan jokatu baitzuen Strømsgodset eta Sandefjord Fotball taldeetan, entrenatzaile lanetan hasi aurretik, Mjøndalen IF taldean lehendabizi eta Real Madrilen gazte mailetan gero. Martin gaztea Bigarren Hezkuntza ikasten ari zen profesional moduan debutatu zuenean; harrezkero baina, osatu du derrigorrezko hezkuntza Norvegian. Liverpool taldearen miresle handia da, zeina deitu baitu “ametsezko kluba”. Mutikotan, berriz, Messi bezalakoa izan nahi zuen.

Ødegaard familia kristau batean hazi da, eta adierazi du bere erlijio sinesmena bere bizitzaren parte inportantea dela.[7] 2015ean Time aldizkariak izendatu zuen 30. neraberik eraginkorrena munduan.[8]

2021eko ekainaren 3an eguneratua.
Kluba Denboraldia Liga Kopa Europa Bestelakoak Guztira
Maila Jokatu Golak Jokatu Golak Jokatu Golak Jokatu Golak Jokatu Golak
Strømsgodset 2014 Tippeligaen 23 5 1 0 1 0 0 0 25 5
Guztira 23 5 1 0 1 0 0 0 25 5
Real Madril Castilla 2014–15 Bigarren B maila 11 1 0 0 0 0 0 0 11 1
2015–16 34 1 0 0 0 0 4 0 38 1
2016–17 0 3 0 0 0 0 0 0 13 3
Guztira 0 5 0 0 0 0 4 0 62 5
Real Madril 2014–15 La Liga Santander 1 0 0 0 0 0 0 0 1 0
2015–16 0 0 0 0 0 0 0 0 0 0
2016–17 0 0 1 0 0 0 0 0 1 0
Guztira 0 0 1 0 0 0 0 0 2 0
SC Heerenveen (utzita) 2016–17 Eredivisie 1 0 1 0 0 0 2 1 17 2
2017–18 2 0 2 0 0 0 0 0 26 2
Guztira 0 3 3 0 0 0 2 1 43 4
Vitesse (utzita) 2018-19 Eredivisie 8 0 4 2 0 0 4 1 39 11
Guztira 8 0 4 2 0 0 4 1 39 11
Real Sociedad (utzita) 2019–20 LaLiga Santander 31 4 5 3 0 0 0 0 36 7
Guztira 31 4 5 3 0 0 0 0 36 7
Arsenal FC 2020-21 Premier League 14 1 0 0 6 1 0 0 20 2
Guztira 14 1 0 0 6 1 0 0 20 2
Real Madril 2020-21 LaLiga Santander 7 0 0 0 2 0 0 0 9 0
2021-22 LaLiga Santander
Guztira 7 0 0 0 2 0 0 0 9 0
Ibilbidean guztira 203 25 8 1 1 0 10 2 236 33

Selekzio nazionala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ødegaard-ek 2014ko abuztuaren 27an egin zuen debuta Norvegiako selekzioarekin, 15 urterekin debuta egiten jokalari gazteena bihurtu zelarik. Gaur egun kapitaina da. Orainarte 28 partidu jokatu ditu, eta gol bat sartu du. Gainera, 6 asistentzia banatu ditu.

Aurretik 15, 16, 17 eta 21 urtez azpiko selekzioetan jokatu du.

2021eko ekainaren 1ean eguneratua.
Norvegia
Urtea Jokatu Gola(k) Asistentzia(k)
2014 3 0 0
2015 5 0 0
2016 1 0 0
2017 1 0 0
2018 4 0 1
2019 8 1 2
2020 3 0 3
2021 3 0 0
Total 28 1 6

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Norvegieraz [bokmål]) «Drammen Strong: – Vært mye jubel» www.dt.no 2015-01-29 (Noiz kontsultatua: 2019-08-31).
  2. (Ingelesez) Martin Odegaard: Teenager completes Real Madrid move. 2015-01-22 (Noiz kontsultatua: 2019-08-31).
  3. (Norvegieraz [bokmål]) «Solgt for 35 mill.» www.dt.no 2015-01-22 (Noiz kontsultatua: 2019-08-31).
  4. «Norway - M. Ødegaard - Profile with news, career statistics and history - Soccerway» int.soccerway.com (Noiz kontsultatua: 2019-08-31).
  5. Gascon, Ainara Arratibel. «Hasi da jada distira egiten» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-08-31).
  6. Gascon, Ainara Arratibel. ««Presioa futbolaren parte da, eta naturaltasunez bizi izan dut»» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-08-31).
  7. norvegieraz: {{{1}}} «Martin Ødegaard: – Troen er viktig for meg» www.vg.no (Noiz kontsultatua: 2019-08-31).
  8. (Ingelesez) «The 30 Most Influential Teens of 2015» Time (Noiz kontsultatua: 2019-08-31).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]