Mauricio Flores Kaperotxipi
Itxura
Mauricio Flores Kaperotxipi | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Zarautz, 1901eko maiatzaren 1a |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | 1997 (95/96 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea |
Mauricio Flores Kaperotxipi, ezagunagoa Kaperotxipi ezizenaz (Zarautz, 1901eko maiatzaren 1a - Ibidem 1997) gipuzkoar margolaria eta idazlea izan zen. Margolaritza-ikasketak Madrilen egin ondoren Frantzia, Italia, Belgika, Holanda eta Espainiako museo askotatik igaro zen maisu zahar eta gazteengandik ikasten jarraitzeko. Espainiako Gerra Zibilaren garaian Elgetan bizi zen baina Bilbo frankisten esku geratu zenean Argentinara erbesteratu behar izan zuen (1937). Idazle eta kazetari gisa Pintores vascos y no vascos (1947), Arte vasco (1954) eta Pablo Uranga Vida, obra y anécdotas del pintor Pablo Uranga (1963), biografia-lanak eman ditu argitara. Obra nagusiak: Muerte de San Francisco, Carta de América, Pastor vasco eta Marinos.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo loturak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Kaperotxipiren biografia irakurgai. Juandegaray.org (Gaztelaniaz)