Edukira joan

May French Sheldon

Wikipedia, Entziklopedia askea
May French Sheldon

(1891)
Bizitza
JaiotzaBridgewater1847ko maiatzaren 10a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaLondres1936ko otsailaren 10a (88 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakesploratzailea, hizkuntzalaria, itzultzailea, eleberrigilea eta idazlea

Mary French Sheldon (Beaver, Pennsylvania, 1847ko maiatzaren 10a - Londres, 1936ko otsailaren 10a), May French Sheldon idazle izena erabili zuena, estatubatuar argitaratzaile, idazle eta esploratzailea izan zen[1].

Beaver-en (Pennsylvania) jaio zen, 1847ko maiatzaren 10ean, familia aberats batean. Gurasoek atzerrira bidali zuten ikastera. Italian, literatura, historia, geografia eta medikuntza ikasketak jaso zituen. 1876an, 25 urte zituela, Eli Lemon Sheldon negozio gizonarekin ezkondu zen. Bikoteak, Londresen kokaturik, argitaletxe bat sortu zuen. Maryk, besteak beste, Gustave Flauberten Salammbô eleberria itzuli, eta bere lehenbiziko idazlana, Herbert Severance, argitaratu zuen[1].

1891n Kenya aldera abiatu zen. Kolonizatzaile europarrek afrikarrak tratatzeko eta beren lurraldeetatik bidaltzeko metodo krudelak erabiltzen zituztela uste zuen, eta bere bidaiarekin erakutsi nahi zuen tribu afrikarrek jende zuria ondo hartuko luketela, tratu atsegina emanez gero. Bidaiari berezia izan zen. Hainbat luxu eta oparirekin iritsi zen Kilimanjaroraino, bertarainoko bidean inguruko tribuekin erlazionatuz eta opariak banatuz. Bere karabanan zihoazen garraiolarien mirespena ere lortu zuen, eta Bebe Bwana («Emakume Agintaria») swahilizko izena eman zioten[2].

Kilimanjaro igotzea lortu zuen eta Chala aintzira, sumendi kraterreko lakua, ere bisitatu zuen, gutxik lortzen bazuten ere. 35 tribu inguru ezagutu zituen, eta beren jaki, jantzi, ohitura eta erlijioen inguruko informazioa bildu zuen. Masai tribuak ere ezagutu zituen, garai hartan gizatalde beldurgarri gisa deskribatzen baziren ere[2].

Afrikako esperientziak Sultan to Sultan liburuan (1892) agertu zituen. 1892an Royal Geographical Societyko kide hautatu zuten, Chala aintzirari buruzko lanengatik[1].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c Sandra FERRER: La reina blanca, May French Sheldon (1847-1936) Mujeres en la historia. Mujeresenlahistoria.com
  2. a b Mapak, gonak eta iparrorratzak Argia.com. Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 3.0 Unported (CC BY-SA 3.0) lizentziapean argitaratua