Medikuaren bisita
Medikuaren bisita | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Jan Steen |
Sorrera-urtea | 1661 |
Mugimendua | Herbehereetako margolaritzaren Urrezko Aroa |
Ezaugarriak | |
Materiala(k) | olio-pintura |
Dimentsioak | 49 () × 42 () cm |
Genero artistikoa | genero-artea |
Egile-eskubideak | jabetza publiko |
Deskribapena | |
Kokapena | |
Lekua | Apsley House |
Bilduma | Apsley House |
Inbentarioa | WM. 1525-1848 |
Jabea | Jan Gildemeester (en) |
Historia | |
Erakusketak | Vermeer and the Masters of Genre Painting. Inspiration and Rivalry. (en) |
Medikuaren bisita XVII. mendean, Jan Vermeerrek egindako olio-pintura da. Gaiaren aldetik genero-eszena da, 1661-1662an egina. Gaur egun Londreseko Wellington Museuman erakusten da, Erresuma Batuan.
Azterketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Margolan honetan Jan Vermeer margolari gustatzen zitzaion konplexutasuna ikusten dugu. Eszena, batetik, hiru pertsonengan zentratu egiten da, haiengan biltzen baita argia, bi emakume eta gizon bat. Eskuineko emakumea, etxeko andrea, aulki batean eserita dago, esku bat kopeta gainean jarrita, ezinegona horrela adieraziz. Gizonak bere eskumuturra heltzen dio ziur aski pultsua neurtzeko. Dena dela, medikuaren atentzioa bigarren emakumearengana dago zuzenduta. Beste emakume hori, arropek adierazten dutenez, zerbitzari bat da eta eskuan botil bat erakusten dio medikuari; botil horretan gaixoaren pixa dago jasota eta hori da medikuak aztertzen duena.[1] Baina hauek ez dira ikusten diren irudi bakarrak: alboetan haur bat jolasten eta txakur txiki bat kuxin baten gainean ikusten dira. Atzealdean, azkenik, gizon bat gutun bat irakurtzen susmatzen dugu nahiz eta zehaztasunak handiak ez izan.
Ingurua oso aberatsa da; denak adierazten du aberastasun hori: hutsik dagoen aulkia, etxeko andrearen azpian ikusten den eserlekua, hormetako margolanak (bat "Bufoia" da, Frans Hals margolariarena; bestea "Venus eta Adonis"), txakurraren kuxina, horman dagoen erlojua...
Interpretazioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Margolan honetan ikusten dugun gaia ohikoa zen Vermeerren garaia eta, askotan, gaixoa "maitasun gaixotasun" pairatzen zuen. Obra honen kasuan zenbait aztarna hori bera iradokitzen du: "Venus eta Kupido" margolana, medikuaren begirada ironikoa, etxeko andrearen jarrera... Ikuspuntu horretatik, lurrean dagoen haurra Kupidoren sinbolotzat har daiteke; azken buruan gezi batzuekin jolasten ari baita. Huarraren begirada ikusleari zuzenduta dago eta badu zentzu pikaroa. Atzean ikusten den gizona senarra izan daiteke bere emaztearen beharrez ahaztuta. Zein da emakumearen gaixotasuna? Haurdunaldia? Sexu-gaixotasun bat? Maitasun-gaitza?[2] Horrela aztertuta margolanak helburu moralizantea izango luke, ohikoa Steenen lanetan.