Mehmet Koprülü
Itxura
Mehmet Koprülü | |||
---|---|---|---|
1656ko irailaren 15a - 1661eko urriaren 31 ← Boynuyaralı Mehmed Pasha (en) - Köprülü Fazıl Ahmed Pasha (en) → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Berat, 1580 (egutegi gregorianoa) | ||
Herrialdea | Otomandar Inperioa | ||
Heriotza | Edirne, 1661eko urriaren 31 (80/81 urte) | ||
Hobiratze lekua | Istanbul | ||
Familia | |||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Familia | ikusi
| ||
Leinua | Köprülü | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria |
Mehmet Koprülü (albanieraz: Mehmed Pashë Kypriljoti edo Qyprilliu; Mehmed Pashá Rojniku ere deitua)(Rojnik, Beratetik hurbil, Albania, 1575 edo 1578 – Andrinopla, Otomandar Inperioa, gaur egun, Edirne, Turkia, 1661[1]eko urriaren 31) Koprülü dinastiaren sortzaile eta, 1656-1661 bitartean, Mehmed IV.a sultanaren agindupean, Inperio Otomanoko Bisir Handia izan zen.
Konya, Trebisonda eta Damaskoko gobernaria izan zen eta 1656an Bisir Handi kargua hartu zuen. Mehmetek inperioko istiluak konpontzeko neurri gogorrak hartu zituen: erbeste bidean jarri zituen gogoko ez zituen ulemak, matxinaturiko 4.000 soldadu hilarazi zituen, veneziarrak ohildu zituen Dardaneloetatik eta gogor zapaldu zituen Anatolia, Siria eta Egiptoko matxinadak.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mehmet Koprülü |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Köprülü Mehmed Paşa 2012. Encyclopædia Britannica Online. 2012ko abenduaren 23an begiratua.