Michael Ruse
Michael Ruse | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Birmingham, 1940ko ekainaren 21a |
Herrialdea | Erresuma Batua |
Heriotza | 2024ko azaroaren 1a (84 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | McMaster Unibertsitatea 1964) master Bootham School (en) Bristolgo Unibertsitatea 1970) Doktoretza |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | filosofoa eta unibertsitateko irakaslea |
Lantokia(k) | Guelph (en) |
Enplegatzailea(k) | Floridako Unibertsitate Estatala |
Jasotako sariak | |
Kidetza | Royal Society of Canada (en) International Society for Science and Religion (en) |
Mugimendua | ateismoa Mendebaldeko filosofia |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | agnostizismoa |
Michael Ruse (Birmingham, Ingalaterra, 1940ko ekainaren 21a - 2024ko azaroaren 1a) britainiar filosofoa izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zientziaren filosofia ikasi zuen, eta Bristolen eskuratu zuen lizentzia, McMaster Unibertsitatean graduazioa eta Bristolgo Unibertsitatean doktoregoa, 1970ean.
Ruse biologiaren filosofo gisa da ezaguna, eta Darwinek emandako bilakaeraren teoriari buruzko ikerketak ditu lan aipagarrienak; adibidez, Molecules to Men (1990), The Darwinian Paradigm (1989), Taking Darwin Seriously (1986) eta Is Science Sexist? (1981). Era berean, zientziaren eta sasi-zientziaren arteko desberdintasunak zehazten saiatu da beti; zientziaren filosofiaren aditu gisa, kreazionismoaren auzian parte hartu zuen Arkansasen 1980an, eta bere lekukotasunak eragin handia izan zuen epaileak zientziaz osaturiko definizioan.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.