Edukira joan

Miguel Torga

Wikipedia, Entziklopedia askea
Miguel Torga

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAdolfo Correia da Rocha
JaiotzaSão Martinho de Anta (en) Itzuli1907ko abuztuaren 12a
Herrialdea Portugal
HeriotzaCoimbra1995eko urtarrilaren 17a (87 urte)
Hezkuntza
HeziketaCoimbrako Unibertsitatea
Hizkuntzakportugesa
Jarduerak
Jarduerakpoeta, idazlea, antzerkigilea, medikua eta mediku idazlea
Jasotako sariak
Izengoitia(k)Miguel Torga

purl.pt…
IMDB: nm2489252 Musicbrainz: 838d9658-83ab-4319-a176-7bfa5455dd94 Edit the value on Wikidata
Miguel Torga

Miguel Torga (São Martinho de Anta, Trás-os-Montes, 1907ko abuztuaren 12a - Coimbra, 1995eko urtarrilaren 17a) portugaldar idazlea izan zen.

Medikuntzako ikasketak egin zituen. Presença literatura aldizkariaren inguruan sortu zen mugimenduan ibili zen hasieratik, baina gero mugimendu hartatik bereizi eta Sinal eta Manifesto aldizkarien zuzendari izan zen. Aurrerago, literatura-talde orotatik bereizita, oso ibilbide pertsonala ibili zuen poesian, narratiban eta antzerkian. Bere lehen liburua poema-bilduma bat izan zen: Ansiedade (1928, Herstura). Hurrengoak, O Outro Livro de Job (1936, Joben beste liburua) eta, batez ere, Alguns Poemas Ibéricos (1952, Iberiar poema zenbait) eta Orfeu Rebelde (1958, Orfeo bihurria) arrakasta handikoak gertatu ziren. 1937an A Criação do Mundo. Os Dois Primeiros Dias (Munduaren sorrera. Lehenengo bi egunak) idatzi zuen, bere haurtzaroan eta Brasilgo nerabezaroan oinarritutako autobiografia bateko zikloaren hasiera. 1941ean Diário argitaratu zuen, hitz neurtuz eta lauz idatzitako sail luze bateko aurrenekoa. Torgaren fikzioaren ezaugarri nagusietako batzuk izadi eta gizabanakoekiko harreman intimoa eta injustiziekiko eta gizakiaren sufrimenduarekiko sentiberatasuna dira, eta ezarritako ereduen aurkako protesta suharra ere nabarmentzen da. Torgaren fikzioetan gizakia bere indarraren bila abiatzen da, sustraituta dagoen izadian, bizitzaren eta heriotzaren arteko larrialdi iraunkorrean. Bere idazketan nonahi agertzen da, halaber, jainkozkoaren zentzua, dramatismo handi eta biziko jarrera batez, baina ez erlijioaren atxikimenduz, Sortzailearen aurkako matxinada gisa baizik. Maisutasunez erabiltzen du herri-adierazpenetatik sortutako hiztegia, bere jaioterriarekiko atxikimendu sakonaren lekukotasun gisa. Beste zenbait lan aipagarri: Bichos (1940, Piztiak, Bego Montoriok euskarara itzulia), O Quinto Dia da Criação do Mundo (1974, Munduaren sorreraren bosgarren eguna) eta Fogo Preso (1976).

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]