Edukira joan

Mitraismo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mitra eta zezena, Dura Europos herriko freskoa, 168-256 inguru egina
Mitraismo la Galerie du Temps du Louvre-Lens

Mitraismoa (persieraz: مهرپرستی) erlijio misteriko bat izan zen, garai helenistikoan (K.a. II. mendean seguruenik) ekialdeko Mediterraneoan sortu zena. Ondorengo mendeetan, Erromatar Inperio osoan zehar hedatu zen. Mitraismoaren jainko nagusia Mitra da, persiar jatorriko Mitra jainkoaren aldaera bat.

Mitraismoaren hedapen handiena III. eta IV. mendeetan gertatu zen, kristautasunaren lehiakide gogorra bihurtu zelarik. Erromako soldaduen artean arrakasta berezia izan zuen. Konstantino I.a enperadoreak kristautasuna onartu zuenean, Mitraismoa nahiko azkar desagertzen hasi zen[1], eta 391an Teodosio Handia enperadoreak mitraismoaren praktika debekatu zuen, gainontzeko erlijio paganoekin egindakoaren antzera.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) «Mithraism | Definition, History, Mythology, & Facts | Britannica» www.britannica.com 2024-04-25 (Noiz kontsultatua: 2024-06-15).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]