1976ko Udako Olinpiar Jokoak
Itxura
(«Montreal 1976» orritik birbideratua)
1976ko Udako Olinpiar Jokoak | |
---|---|
Mota | Udako Olinpiar Jokoak |
Denbora-tarte | 1976ko uztailaren 17a - 1976ko abuztuaren 1a |
Data | 1976 |
Edizio zenbakia | 21 |
← 1972
1980 → | |
Kokaleku | Montrealgo Estadio Olinpikoa Montreal |
Herrialdea | Kanada |
Partehartzaile kopuru | 92 6.084 |
Maskota | Amik (en) |
Beste batzuk | |
Kirol proba olinpiko | 198 |
Osatuta | |
| |
Webgune | olympics.com… |
1976ko Udako Olinpiar Jokoak Kanadako Montreal hirian jokatu ziren, 1976. urtean. Udako Olinpiar Jokoetako XXI. edizioa izan zen. 6.028 kirolarik hartu zuten parte, 21 kirol eta 198 probatan, 92 herrialde ordezkatuz.
Berriz ere izpiritu olinpikoaren aurka, politika agertu zen. Zenbait ordezkaritza afrikarrek, Zeelanda Berria kanporatzea eskatu zioten Nazioarteko Batzorde Olinpikoari, Hego Afrikaren aurka errugbi partidu bat jokatu zuelako, apartheid politikagatik kanpoan zegoen herrialdea. Nazioarteko Batzorde Olinpikoak ez zituen presio horiek onartu, eta eskatutakoari uko egin zionez, horren ondorioz, 24 afrikar ordezkaritza lehiaketetatik erretiratu ziren.
Dominak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Postua | Estatua | Urrea | Zilarra | Brontzea | Guztira |
---|---|---|---|---|---|
1 | Sobietar Batasuna | 49 | 41 | 35 | 125 |
2 | Alemaniako Errepublika Demokratikoa | 40 | 25 | 25 | 90 |
3 | AEB | 34 | 35 | 25 | 94 |
4 | Alemaniako Errepublika Federala | 10 | 12 | 17 | 39 |
5 | Japonia | 9 | 6 | 10 | 25 |
6 | Polonia | 7 | 6 | 13 | 26 |
7 | Bulgaria | 6 | 9 | 7 | 22 |
8 | Kuba | 6 | 4 | 3 | 13 |
9 | Errumania | 4 | 9 | 14 | 27 |
10 | Hungaria | 4 | 5 | 13 | 22 |
Une handiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Emakumeen saskibaloia, arraunketa eta eskubaloia lehen aldiz agertu ziren kirol olinpiko gisan.
- Nadia Comaneci gimnasta errumaniarra, 14 urterekin, hamarreko puntuaketa lortu zuen lehena izan zen, barra asimetrikoetan. Orotara, zazpi hamarreko lortu zituen.
- Gizonezkoen aldetik, Shun Fujimoto gimnasta japoniarrari hanka bat hautsi zitzaion lurreko proban. Japoniako taldeak lehia estua zuen SESBekoarekin; beraz, Fujimotok zauria sekretupean mantendu zuen, baina eraztunetako proba amaitu ondoren, belauna tokitik atera zuen, eta derrigorrez erretiratu behar izan zuen.
- Banakako izarrak Klaus Dibiasi italiarra, Viktor Saneiev sobietarra eta Irena Szewińska poloniarra izan ziren. Lehenak, bere hirugarren jarraikako urrezko domina irabazi zuen plataforma jauzian; bigarrenak bere hirugarren urrea lortu zuen jauzi hirukoitzean: azkenak 400 metroko proba irabazi zuen bost probatan eta, horrenbestez, bere zazpigarren domina irabazi.
- Alberto Juantorena kubatarra garaipen bikoitz bat irabazten lehena izan zen, 400 eta 800 metroko probetan.
- Miklos Nemeth hungariarrak xabalina jaurtiketan urrea irabazi zuen eta, urrea lortu zuen kirolari baten seme bihurtu zen. Aita Imrek mailu jaurtiketako proba irabazi zuen 1948ko Olinpiar Jokoetan.
- Oso joko garestiak izan ziren. Instalakuntza askoren eraikuntza, estadioa barne, Quebec probintzian saldutako zigarreten gaineko zerga batekin finantzatu zen. Zerga berezi hori 2006ko abendua arte kobratu zen, une horretan zor guztiak kitatu ziren arte.
Aurrekoa 1972ko Municheko Udako Olinpiar Jokoak |
Aro Modernoko Udako XXI. Olinpiar Jokoak— 1976 |
Ondorengoa 1980ko Moskuko Udako Olinpiar Jokoak |