Mukanas txa-txa
Mukanas txa-txa korroko jolasa da. Juan Garmendia Larrañaga etnografoak Muskildin, Zuberoan, jaso zuen jokoaren inguruko informazioa.[1]
Arauak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Neska-mutilek korroa osatzen zuten bat kanpoan utzita. Hark eskuan zapia hartu eta "mukanas txa-txa" esaten zuen bitartean lagunen inguruan biraka hasten zen. Halako batean, korroko norbaiten atzean zapia uzten zuen oharkabean. Beste itzulia osatzerako zapia atzean zeukana ez bazen ohartzen, korroaren erdira pasatzen zen beste norbaitek bere lekua hartu arte. Zapia atzean zeukana konturatzen bazen, hura utzi zuenaren atzetik abiatzen zen harrapatzeko asmoz. Itzuli osoa egin aurretik ukitzen bazuen, harrapatutakoak korroaren erdira pasatu behar izaten zuen. Erdian zegoenak korroan hartzen zuen tokia eta zapia eskuratu zuenak ordu artekoa bera errepikatzen zuen, lagunen atzean lasterka, norbaiten atzean zapia utzi arte. Lehen itzuli hori egin aurretik harrapatzen ez bazuten, zapia utzitakoa korroan jartzen zen eta jaiki berriari zegokion jokoari jarraitzea. Urte osoko jokoa zen, airepean zein aterpean egiteko modukoa.[2]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Juan Garmendia Larrañaga - Xabier Mendiguren Bereziartu: Juan Garmendia Larrañagaren hiztegi etnografikoa. Donostia: Ikastolen Elkartea, 2003. 141.or.
- ↑ https://aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus/fr/mukanas-txa-txa/ar-151307/