Murillo el Fruto
- Artikulu hau Nafarroako udalerriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Murillo».
Murillo el Fruto Murelu Hautsi | |||
---|---|---|---|
Nafarroa Garaia, Euskal Herria | |||
Herriko enparantza, Andre Maria elizarekin | |||
| |||
Kokapena | |||
Herrialdea | Euskal Herria | ||
Lurraldea | Nafarroa Garaia | ||
Merindadea | Erriberri | ||
Eskualdea | Erdialdea | ||
Administrazioa | |||
Estatua | Espainia | ||
Erkidegoa | Nafarroa | ||
Barrutia | Tafalla | ||
Izen ofiziala | Murillo el Fruto | ||
Alkatea (2019-2023) | Arantxa Murillo Tanco (talde independente) | ||
Posta kodea | 31313 | ||
INE kodea | 31179 | ||
Herritarra | murillotar, mureluar | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 42°23′54″N 1°27′57″W / 42.39838156°N 1.46577658°W | ||
Azalera | 33,4 km² | ||
Garaiera | 325-634 metro | ||
Distantzia | 67,6 km (Iruñetik) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 674 (2023: 11) | ||
Dentsitatea | 2,02 bizt/km² | ||
Zahartzea[1] | % 18,89 | ||
Ugalkortasuna[1] | ‰ 36,5 | ||
Ekonomia | |||
Jarduera[1] | % 79,27 (2011) | ||
Desberdintasuna[1] | % 0 (2011) | ||
Langabezia[1] | % 12,08 (2013) | ||
Euskara | |||
Eremua | eremu ez-euskalduna | ||
Euskaldunak[2][3] | % 1,00 (2018: %-0,47) | ||
Datu gehigarriak | |||
Webgunea | www.murilloelfruto.es |
Murillo el Fruto[4][a] edo Murelu Hautsi[b] Euskal Herriko udalerri bat da, Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta. Erriberriko merindadean eta Erdialdea eskualdean dago, Iruñea hiriburutik 67,6 kilometrora. Altuera 325 eta 634 metro artekoa da, eta 33,40 km²-ko azalera hartzen du. 2023 urtean 674 biztanle zituen.
Herri hau Aragoi ibaiaren eskuinaldean dago. Raimundo Lanas garai guztietako joterorik onenaren jaioterria, Murillo edo Murelu Uxueko mendilerroaren azpian dago, mendi eta ibaiaren artean, Aragoiko Erriberako hasieran. Nafarroako hegoaldeko herri tipikoa da, hedadura handi samarra du, solairu bat edo biko etxez osatua, Erriberako eskema tradizionalari jarraituz.
Bertako biztanleak murillotarrak edo mureluarrak dira.
Izena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Murillo el Fruto edo Murelu Hautsi toponimoa beste hizkuntza batzuetan ere ezagutzen da, hala nola:
- gaztelaniaz: Murillo el Fruto
- nafar erromantzez edo aragoieraz: Moriello Freito
Gainera, toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:[5]
- Murello Freito (1207)
- Muriel Freyto (1237)
- Murieyllo Freyto (1256)
- Murieyllfreyto (1266)
- Murilfruto (1268)
- Murillo (1269)
- Murelo Frigido (1277)
- Murieyll Freito (1280)
- Moriello Fruyto (1342)
- Murieillo Frito (1366)
- Muriello del Fruyto (1459)
- Murillo del Fruto (1587)
- Murillo el Fruto (1802)
- Murillo Elfruto (1829)
- Murillo Fruto (1974)
- Murelu Hautsi (1979)
- Murillo el Fruto (1996)
Etimologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Murillo el Fruto gaztelaniatzatutako bertsioa eta Murelu Hautsi bertsio euskaratua Muriello Freito nafar erromantzetik datoz.
Murillo lehen ertzak, Nafarroako beste hainbat harresik bezala, harresi batekin du zerikusia, eta ziurrenik herriko gazteluari egingo dio erreferentzia. Gaztelua IX. mendeko gotorleku garrantzitsua izan zen, hiribilduaren iparraldeko muino baten gainean eraikia, eta 1516an Cisneros kardinalaren aginduz eraitsi zuten arte iraun zuen, Nafarroako konkista berriari eusteko. Hormen eta dorrearen aztarnak geratzen dira.
Hain zuzen ere, izenaren bigarren zatiak, Fruto edo Hautsi izenak, suntsitua, eraitsia edo hautsia izateari egiten dio erreferentzia. Erromantze bertsioa latinezko FRACTUS hitzetik dator, nafar-aragoierako fonetikari jarraiki eboluzionatu zuena, Freito Goi Erdi Aroan eta Fruito Behe Erdi Aroan. Nafar erromantzea desagertu zenean, gaztelania inposatu ondoren, jatorrizko nozioa galdu zen, eta Fruito izen tradizionala Fruto (fruitu, igali) gaztelaniazko hitzarekin parekatu zen. Murelu Hautsi neologismoaren sorrerarekin, bigarren izen horren jatorrizko esanahia jaso zen.
1964ko Baionako Euskal Idazkaritzaren Euskal Herriko leku-izenen zerrendan Murillo Frutuko nolabait euskaratuta,[6] eta 1979ko Euskal Herriko udalen izendegian, Euskaltzaindiak Muruhielu forma proposatzen zuen, eta 1990ean Murillo el Fruto aukeratu zuen arren.
Udalerri horren izen ofiziala Murillo el Fruto da, eremu ez-euskaldunean dagoenez, gaztelaniazko izena baino ez baita ofiziala. Euskaraz, Euskaltzaindiak dio euskarazko arauzko izena Murillo el Fruto dela. Hala eta guztiz ere, euskaldunen sektore handi batek Murelu Hautsi forma erabiltzen du. Izan ere, herriko Udalak Murelu Hautsi forma erabiltzen du euskarazko herri honi dagokiona bezala, Euskaltzaindiak proposatutakoaren ordez.
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Armarria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Murillo el Fruto edo Murelu Hautsi herriko armarriak honako blasoi hau du:[7]
« | Hondo gorri batez eta aurrean urrezko harresi batez osatuta dago, ate batekin, eta bere gainean hiru dorre, erdikoa alboetakoak baino handiagoa, dorre bakoitzaren erdian bi leiho dituena. Bi lantza garai daude erdiko dorrea inguratzen, eta beste bi txikiagoak multzoa inguratzen, guztiak ere urrezkoak. | » |
Bandera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Murillo el Fruto edo Murelu Hautsi herriko banderak herriko armarri dauka hondo gorri baten gainean. Armarriak kasket bat du gainean.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Murillo el Fruto edo Murelu Hautsi Erdialdea eskualdean dago, Aragoiko Erribera eremu naturalean.
Mugakideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Uxue | Galipentzu | |||
Santakara | Zarrakaztelu | |||
| ||||
Zarrakaztelu |
Inguru naturala eta kokalekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Herria Erriberriko merindadearen hego-ekialdeko muturrean dago, Zangozako merindade eta Tuterako merindadearekin duen mugan. Murillo edo Murelu Iruñea euskal hiriburutik 68 kilometrora dago.
Geografiaren aldetik, Aragoiko Erribera eskualdean dago, hau da, Aragoi ibaiaren ibilguaren behereneko aldean.[8][9]
Klima eta landaredia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Murillo edo Murelu herriko klimaren ezaugarriak negu hotzak, uda beroak, prezipitazio eskasak eta irregularrak urte osoan zehar, iparreko zierzo haizea, eta uda garaiko lehortea dira. Urteko batez besteko tenperatura 13 eta 14 gradu artekoa eta prezipitazioak 500 eta 600mm bitartekoak dira. Urteroko egun euritsuak 70 izaten dira.
Landaredia udalerriak duen klima mediterraneoaren ondorio da, eta jatorrizko zuhaitzek eta landareek gizakiaren eta nekazaritzaren eragin handia izan dute, oraindik ere pinu eta mota batzuetako zuhaixkak geratzen dira.
Estazio meteorologikoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Murillo el Fruto edo Murelu Hautsi udalerrian ez dago estazio meteorologikorik. Hala ere, Zarrakaztelu pareko udalerrian, estazio bat dagoen, itsasoaren mailatik 343 metrora, Nafarroako Gobernuak 1929n jarritako estazio meteorologikoa dago.[10]
Datu klimatikoak (Zarrakaztelu, 1937-2020) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 18.5 | 22.0 | 27.0 | 30.0 | 36.0 | 38.5 | 41.5 | 40.5 | 37.0 | 30.5 | 24.6 | 20.0 | 41.5 |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 9.6 | 12.0 | 15.7 | 17.9 | 22.8 | 27.6 | 30.5 | 30.1 | 25.5 | 19.9 | 13.6 | 9.8 | 19.6 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | 5.5 | 6.9 | 9.9 | 12.0 | 16.3 | 20.5 | 22.9 | 22.7 | 18.9 | 14.5 | 9.1 | 5.9 | 13.8 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 1.3 | 1.8 | 4.0 | 6.0 | 9.9 | 13.4 | 15.3 | 15.4 | 12.3 | 9.0 | 4.6 | 2.0 | 7.9 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | -8.2 | -9.0 | -6.5 | -3.0 | 0.6 | 4.4 | 5.4 | 5.2 | 2.0 | -1.9 | -8.5 | -10.0 | -10.0 |
Batez besteko prezipitazioa (mm) | 28.9 | 25.2 | 31.6 | 54.7 | 44.9 | 36.1 | 25.1 | 22.8 | 41.7 | 56.9 | 46.7 | 43.0 | 457.5 |
Prezipitazio maximoa 24 ordutan (mm) | 25.3 | 17.9 | 37.0 | 48.5 | 30.0 | 70.0 | 48.2 | 43.0 | 83.0 | 57.0 | 55.6 | 38.6 | 83.0 |
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) | 8.6 | 7.4 | 7.5 | 9.1 | 8.7 | 5.7 | 4.1 | 4.1 | 5.6 | 8.6 | 9.3 | 9.8 | 88.5 |
Elur egunak (≥ 1 mm) | 0.7 | 0.8 | 0.4 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.5 | 2.4 |
Iturria: Nafarroako klimatologia zerbitzua[11] |
Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.
Ikusi edo aldatu datu gordinak.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Herriaren sorrerari buruz ezer gutxi dakite historialariek, baina herria gaur egun dagoen gunetik gertu, musulmanen ar-Qastil izeneko lekua izan zen ("gaztelua"). 860. urtean, Muhammad I.a izeneko emir kordobarra gazteluaz jabetu zen, Abd ar-Rahman III.ak Iruñaren aurkako borroketan suntsitu zutena, 924an. Tuyibi Abd ar-Rahman ibn Yahyàren aurka Ramiro Gartzeitzek eginiko jazarpenean ere aipatzen da gaztelu hori, Estercuelgo 975eko topaketaren ondoren. Historialari batzuen ustez, gaztelu hura da gaur egungo herriaren hasierako gunea.
1102an Petri I.a Santxitz erregeak Medinaceliko forua eman zien murillotarrei. Herria jaurerri izan zen eta 1207an Antso VII.a Nafarroakoa erregeak 400 soldatatan neurtu zuen herriaren gaineko petxa. Antso VII.ak forua ere eman zien herritarrei urte hartan. 1266an Tibalt II.a erregeak herrian zituen larre, etxe, mahasti eta bestelako guztiak eman zizkien herritarrei, eta ordainetan gari, garagarra eta urteroko ehun soldata itzuli behar zioten. 1269an, berriz, Olibako monasterioari Zarrakaztelu eta Santakara bitarteko lur batzuk saldu zizkiola jakinarazi zien murillotarrei.
1271n Henrike I.a Nafarroako erregeak baso batzuk eman zizkion Olibako monasterioari, dohaintzan, aurretik Tibaltek bere anaia izandakoak hartutako erabakia berretsi zuen eta Murilloko edo Mureluko biztanleriari baso horien jabetza errespetatzeko agindu zuen. 1331n Evreuxko Filipe III.a Nafarroakoak Murilloko foruak berretsi zituen, aurreko errege guztiek egin bezala. XII. mendearen amaieran, herriko alkaidea Martin Martinitz Uritzekoa zen, eta 1291an gazteluan eginiko lanak burutu zituen. 1337ko urrian, Petri IV.a Aragoikoa eta Filipe III.a Nafarroakoaren Maria alabaren arteko ezkontza zela eta, Nafarroako erregeak, Argeta, Santakara, Galipentzu eta Murillo el Frutoko alkateak deitu zituen.
1402an, Karlos III.a Nafarroakoak bahituran jarri zuen herria, Martin I.a Aragoikoa erregearen mesedetan, honen seme Martin I.a Siziliakoa, Zuria I.a Nafarroakoarekin ezkondu zenean. Zuria, Joan II.aren etorkizuneko emaztea eta Bianako printzearen ama zen. 1407ko apirilaren 10ean, Karlos III.a erregeak, Erriberri aukeratu zuen Erriberriko merindadeko hiriburu, eta momentu hartara arte Zangozako merindadeko herri izandako Murillo el Fruto edo Murelu Hautsi, Erriberriko merindadeko herri bihurtu zen.
1423. urtean, Karlos III.a erregeak, murillotarren edo mureluarren egoera ekonomiko larria zela eta, koroari ordaindu beharreko zergen herena barkatu zien. Barkamen hura, hamar urtez luzatuko zen. Filipe Nafarroakoa, Leonelen seme, eta Karlos III.aren sasiko umea, eta Azkoiengo Juanaren, Mosen Pierres Zaharraren alaba, arteko ezkontzan, 1424ean, Karlos III.ak 3500 florin eskaini zizkien eta Murillo el Fruto edo Murelu Hautsi, Santakara eta Pitillasko udalerriek zor zuten diruarekin ordainduko zirela agindu zuen. Dena den, Filipek ez zuen petxa haietaz gozatzeko aukerarik izan, Bianako printzeak 1447an Beaumonteko Juani eman zizkiolako. Dena den, 1450an Filiperen alarguna zen Joanak, dirua berreskuratzea lortu zuen.
1516an, Gaztelako armadak Nafarroako Erresuma konkistatzean, Cisneros kardenalak, hiribilduko gaztelu historiduna eraistea agindu zuen. 1528an Andre Maria eliza eraikitzen hasi ziren, aurreragoko eliza aurregotiko baten arrastoen gainean. Elizaren eraikuntza lanak, 1582. urtean amaitu ziren. Eliza barruko erretaula nagusia bestalde Arzeizko Pedrok egin zuen 1558an, eliza oraindik amaitzeke zegoenean.
XVI. mende eta XVII. mendean Murillo el Frutok hainbat liskar izan zituen Cortesko markesekin, ordaindu beharreko zergak zirela eta. Herritarrek, erregeak aginduriko jaurerrira bueltatu nahi zuten, eta Karlos V.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa erregeak halaxe egin zuen 1552an, baina jaurerria berreskuratzeko markesen ahalegina zela eta, gatazkek jarraitu egin zuetn 1689. urterarte. Urte hartan, koroa eta markesak akordio batera ailegatu ziren, eta herritarrek markesei urtero ordaindu beharreko diru kopurua ezarri zen. Murillotarrek 1845. urtera arte ordaindu behar izan zuten, jaurerriak bertan behera geratu arte alegia.
1781an herriko lehen zubia eraikitzen hasi zen, Santos Angel Otxandategiren bitartez. Honek, 112 753 errealeko gastua aurrikusi zuen. Lanak amaitzear zeudela, 1787ko Zangozako uholde famatuek, zubia birrindu egin zuten. 1903ra arte, ez zen zubirik eraikiko, eta ordura arte, txalupaz igaro behar ziren herritarrak Zarrakaztelura joan ahal izateko.
Demografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2023 urteko erroldaren arabera 674 biztanle zituen Murillo el Fruto edo Murelu Hautsi herriak.[12]
1842 | 1857 | 1860 | 1877 | 1887 | 1897 | 1900 | 1910 | 1920 | 1930 | 1940 | 1950 | 1960 | 1970 | 1981 | 1991 | 2001 | 2011 | 2021 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
554 | 748 | 741 | 732 | 789 | 843 | 864 | 988 | 1165 | 1360 | 1345 | 1319 | 1450 | 1206 | 935 | 837 | 740 | 683 | 665 |
Politika
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Murillo el Fruto edo Murelu Hautsi herriko udaletxea herriko enparantzan dago. Udalbatza udalerriko alkateak eta sei zinegotzik osatzen dute. Egungo alkatea Arantxa Murillo Tanco da, Murilloko Talde Independenteko hautagai gisa aurkeztu zena.
Hauteskundeak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udal hauteskundeak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Alderdia | Legealdiko eserlekuak, hasiera-urtearen arabera | ||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1979 | 1983 | 1987 | 1991 | 1995 | 1999 | 2003 | 2007 | 2011 | 2015 | 2019 | |
Murilloko Talde Independentea | - | - | - | - | - | - | - | 3 | 3 | 4 | 4 |
Navarra Suma | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | 3 |
Nafar Herriaren Batasuna | - | - | - | 3 | - | 4 | 7 | 4 | - | 3 | - |
Nafarroako Alderdi Popularra | - | - | - | - | - | - | - | - | - | 0 | - |
Murilloko Herriaren Batasuna | - | - | - | - | - | - | - | - | 4 | - | - |
Nafarroako Alderdi Sozialista | 4 | - | 3 | 4 | 7 | 3 | - | - | - | - | - |
Alianza Popular | - | 4 | 3 | - | - | - | - | - | - | - | - |
Altobarrio | - | - | 1 | - | - | - | - | - | - | - | - |
Murilloko Independenteak | 3 | 3 | - | - | - | - | - | - | - | - | - |
Independente | 2 | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - |
Foru hauteskundeak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hauek dira Nafarroako Parlamenturako hauteskundeen azken bi deialdiak:
|
|
Udala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udalaren egoitza eta udaletxea herriko enparantzan dago.
Udaletxea XVIII. mendeko oinarri karratuko harrizko eraikuntza da. Elizatik gertu dago eta beheko solairua eta horren gainean eraikitako beste bi solairu dauzka. Fatxada harlanduzko harriarekin eraikia dago. Aipagarriena barrualdeko eskailera eta hegoaldeko fatxada dira. Fatxadak harlanduzko dobela arkuak eta arku errematea duten bost leiho dauzka. XX. mendearen amaieran berrikuntza lanak egin ziren barrualdea eta kanpoaldea berrizteko. Lanek 26,4 milioi pezetako aurrekontua izan zuten eta Nafarroako Gobernua]]k diruz lagundu zuen udalerria.
- HELBIDEA: Udaletxe Plaza, 1
Egungo banaketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Murelu Hautsiko Udala zinegotzik eta alkateak osatzen dute, demokratikoki hautatuak. Alkatea Arantxa Murillo Tanco da, Murilloko Talde Independentea zerrendakoa. Zinegotziak 6 daude:
- Amador Labiano Goñi (Murilloko Talde Independentea)
- Nieves Romero Lopez (Murilloko Talde Independentea)
- Eduardo Ortega Valles (Murilloko Talde Independentea)
- Angel Gregorio Hilario Barrero Herrero (Navarra Suma)
- Isidoro Garcia Gil (Navarra Suma)
- Gonzalo Viisus Calvo (Navarra Suma)
Alkateak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1979tik, Murillo el Fruto edo Murelu Hautsi udalerriak 6 alkate izan ditu:
Alkatea | Agintaldi hasiera | Agintaldi amaiera | Alderdia[13] | |
Jesus Napal Lanas[14] | 1979 | 1983 | Nafarroako Alderdi Sozialista | |
Juan Manuel Alfaro Fernandez[14] | 1983 | 1987 | Alianza Popular | |
Gregorio Jurio Lanas[14] | 1987 | 1999 | Nafarroako Alderdi Sozialista | |
Javier Garriz Gabari[15] | 1999 | 2011 | Nafar Herriaren Batasuna | |
Javier Garriz Gabari[15] | 2011 | 2015 | Murilloko Herriaren Batasuna | |
Juan Carlos Gabari Sanz[15] | 2015 | 2019 | Murilloko Talde Independentea | |
Arantxa Murillo Tanco[16] | 2019 | jardunean | Murilloko Talde Independentea |
Garraioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nafarroako Hiriarteko Garraioa sareko 324 linea zerbitzua ematen dio udalerri honi. Herriak bi autobus geldialdi du zeharkarrikan: bat Figarolerantz eta beste bat Tafallarantz.
|
Hirigintza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Etxeak muino baten hegalean daude, eta gaur egun desagertuta dagoen gaztelu zaharraren hesiari egokitzen zaizkion bihurgune zabaletan kokatzen dira kaleak. XVI. mendeko etxe ugari daude, burualde zabalez eta erdi-puntuko portale handiaz artikulatutako harlanduzko gorputz batzuk dituztenak; giltzarri batzuek garai hartako edo XVIII. mendeko armarriak dituzte, eta horien artean Erronkaribarreko eta Arradako armak daude. Udaletxearen eraikina ere interesgarria da, barroko estilokoa, garai hartako eskailera zabal bat eta fatxadan armarri errokoko bat gordetzen dituena.
Kultura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskara
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1400. urtearen inguruko liburu batean, Nafarroako Artxiboan gordeta eta Murillo el Frutoko petxak izenburupean, orduko murilloar edo mureluarren bizitza arruntari buruzko informazioa agertzen da. Lanak ez du datarik, ezta sinadurarik ere, baina Gil Lopitz Saratsakoak, Erriberriko notarioak, idatzi behar izan zuen 1400. urte inguruan. Haren aurrean, Murillo el Frutoko laurogei bizilagunek zituzten lurrak eta horiengatik ordaintzen zuten uztaren zatia (petxa) deklaratu zituzten. Lan horretan deigarria da euskarazko izenen ugaritasuna: Aitzurieta, Areatzea, Baratzealzinea, Baratzeberrieta, Baratzebideta, Baratzetako hodia, Buztina, Legazpea, Txorrota, Odia, Uarte, Erteko erregua, Uarteko hodia, Garipentzuko zaldua... Egia da, halaber, herrikoek Malpuent, el Parral edo la Tranca bezalako toponimo erromantzeak aipatzen zituztela, oraindik ere kontserbatzen direnak. Baina atentzioa ematen duena euskaldun lehenak ziren, ugarienak izan arren, ia bat ere gorde ez diren horietakoak. Patxi Salaberrik euskaltzainak Erriberako zonalde honetako toponimiari buruzko ikerketa bat egin zuen, baita orduko bizilagunen izenei buruzkoa ere, ezizen euskaldunak baitzituzten: Johan Biperr, herriko alkatea 1396an, Maria Garizu, Per Arceiz Lucea, Salvador Ederra edo García Zalduna.[17]
Luis Luziano Bonapartek, 1869an, Murillo el Fruto edo Murelu Hautsi ez-euskal-eremuan sailkatu zen.[18]
Koldo Zuazok, 2010ean, Murillo el Fruto edo Murelu Hautsi ez-euskal-eremuan sailkatu zen.[19]
Nafarroako Gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera, Murillo el Fruto edo Murelu Hautsi eremu ez-euskalduneko udalerria zen, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania zen. 2001eko erroldaren arabera, herritarren % 1,51k zekien euskaraz, 2010ean % 1,47k eta 2018n % 1,00k.
Jaiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Ihauteriak, otsailaren azken astean
- Uxuerako erromeria, apirilaren 25ean
- San Isidroko eguna, maiatzaren 15ean
- Santa Urtsulako jaiak, irailaren lehengo asteburuan
- Santa Urtsulako eguna, urriaren 21ean
Ondasun nabarmenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Andre Maria eliza, XVI. mendean eraikitako kristiau eliza, pizkundar estiloan.
- Murillo el Frutoko edo Murelu Hautsiko gaztelua, Erdi Aroko gaztelu zaharra.
Murilloar edo mureluar ezagunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Raimundo Lanas (1908-1939), jota abeslari.
Oharrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Jose Maria Jimeno Jurio (zuzendaria), Nafarroako toponimia eta mapagintza. XXXV, Iruñea, 1996. ISBN 84-235-1505-2.
- ↑ a b c d e Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- ↑ Euskara ezagutza tasa. (2010) Euskal Herriari Begira (Udalbiltza), Eustat, INE, NASTAT eta Euskal Herriko Hizkuntza Adierazle Sistema (EAS).
- ↑ Nafarroako Gobernua. (2018). Nafarroako Datu Soziolinguistikoak. Euskarabidea, 48-53 or..
- ↑ Euskaltzaindia. 155. araua: Nafarroako udal izendegia. .
- ↑ «Murillo el Fruto - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-30).
- ↑ Baionako Euskal Idazkaritza. (1974). «Euskal Herriko leku-izenak» Jakin 8: 164–179..
- ↑ Otazu Ripa, Jesús Lorenzo. (D.L. 1990). Heraldica municipal, merindad de Olite. Diputación Foral de Navarra, Dirección de Turismo, Bibliotecas y Cultura Popular ISBN 84-235-0276-7. PMC 911388951. (Noiz kontsultatua: 2021-08-31).
- ↑ (Gaztelaniaz) Mairaga-Erdialdea Mankomunitatearen webgunean adierazten dute eskualde horretakoa dela.
- ↑ Euskaltzaindiak 151. arauan (5. orrialdea) dio «Aragoi beherea (-a)» izena duela Nafarroako eskualde geografiko horrek.
- ↑ .
- ↑ Zarrakazteluko estazioko balio klimatologikoak. Nafarroako Gobernua (Noiz kontsultatua: 2020-08-24).
- ↑ «SMurillo el Fruto» www.ine.es (Espainiako Estatistika Institutua) (Noiz kontsultatua: 2021-08-31).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Base de datos de Alcaldes y Concejales:: Ministerio de Política Territorial y Función Pública ::» www.mptfp.gob.es (Noiz kontsultatua: 2020-05-05).
- ↑ a b c (Gaztelaniaz) «MURILLO EL FRUTO - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2022-05-24).
- ↑ a b c (Gaztelaniaz) Muñoz, Sheyla. (2017-12-20). «Javier Garizek Murillo el Frutoko zinegotzi kargua utzi du» diariodenavarra.es (Noiz kontsultatua: 2022-05-24).
- ↑ (Gaztelaniaz) Vidondo, Aser. (2022-05-01). «Uxueko Ama Birjinarekin topaketa jendetsua» diariodenavarra.es (Noiz kontsultatua: 2022-05-24).
- ↑ (Gaztelaniaz) Deia. «Murelu Hautsiko euskara» www.deia.eus (Noiz kontsultatua: 2022-05-23).
- ↑ Luis Luziano Bonaparte. Carte des Sept Provinces Basques, montrant la delimitation actuelle de l´euscara, et ses divisions en dialectes, sous-dialectes et varietés, 1863.
- ↑ Koldo Zuazo. El euskera y sus dialectos. Alberdania, 2010.