Naja Lyberth
Naja Lyberth | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Maniitsoq (en) , 1962ko otsailaren 23a (62 urte) |
Herrialdea | Danimarka |
Bizilekua | Groenlandia |
Jarduerak | |
Jarduerak | trauma therapist (en) eta psikologoa |
Jasotako sariak | ikusi
|
Naja Lyberth (1963) psikologo eta aktibista groenlandiarra da, emakume inuiten jaiotza-kontroleko politiken aurkakoa.[1]
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1976an, 13 urte zituela, eskolan ohiko azterketa medikoa egin ostean, mediku batek ospitalera joateko eskatu zion umetoki barneko espiral bat ezarri behar zuelako.[2] 1960ko eta 1970eko hamarkadetan 4.500 emakume eta neska inuit ingururi eragin zien jaiotza-kontroleko praktika bat izan zen.[3][4] Naja Lyberth horri buruz argi hitz egiten lehena da.[5], kanpaina bat abiarazten, derrigorrezko antisorgailuaren ezarpenaren kasu gehiago ezagutzera emateko, esperientziak partekatzeko eta elkarri laguntza emateko. 70 emakume baino gehiago batu ziren berehala eta batzuek haurdun geratzeko arazoak, mina eta konplikazioak izan zituztela kontatu zuten. Halako kexei esker, Groenlandian eta Danimarkan jardunbide horien inguruko ikerketa abiatu zen.[6]
2022an BBCren 100 Emakume seriean sartu zen.[1]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b (Gaztelaniaz) «Quiénes son las 100 Mujeres influyentes e inspiradoras elegidas por la BBC en 2022 (y cuáles son las 12 de América Latina)» BBC News.
- ↑ (Ingelesez) «Inuit Greenland Women Demand Answers, Justice in Birth Control Scandal» History News Network.
- ↑ (Ingelesez) Krebs, Martine Lind. (2022). «Denmark and Greenland confront a traumatic birth control campaign» Revista de Prensa.
- ↑ (Katalanez) Vila Masclans, Núria. (2022). «L'anticoncepció forçada de Dinamarca que va reduir a la meitat la natalitat de Groenlàndia» Ara.
- ↑ (Danieraz) Hansen, Nanna Nørby. (2022). «Naja Lyberth, der stod frem om spiralsag i Grønland, hyldes på liste over 100 indflydelsesrige kvinder» Dr.dk.
- ↑ (Gaztelaniaz) «“Se sentía como cuchillos dentro de mi”: el polémico plan de control de natalidad implementando por Dinamarca a mujeres innuit de Groenlandia» El Comercio.