Narodnik
Narodnik-ak XIX.mendean, 1860 eta 1870eko hamarkadetan, Errusian eman zen mugimendu sozialistaren partaideak izan ziren. Naródnik edo Naródniki (pluralean) hitzak populista[1] esan nahi du eta errusiar iraultzaileen izena da. Haien mugimendua Naródnichestvo bezala ezagutua izan zen. Errusiako Narodnikiek uste zuten nekazarien artean propaganda politikoa banatzeak jendetzaren esnatzea ekarriko zuela eta horren eraginaren bidez, Tsarraren erregimenaren liberalizazioa.[2]
Garai hartan, Errusia nagusiki nekazaritzarako herrialdea zenez, nekazariek herriaren gehiengoa ordezkatzen zuten. Hortik dator mugimenduaren izena; izan ere, "narod"-ek: herria esan nahi du. Errusierazko esapide honetatik eratorria da: «Хождение в наро», edo, euskaraz, jendearekin edo herriarekin joaten[3]. Beraz, mugimendua nekazal sozialismo moduko bat izan zen. Erakunde ekonomiko autonomoetan eraikia zegoen, beraien artean loturiko hainbat herriren artean Estatua ordezkatu eta federazio moduko baten gisa ziharduten.
Hastapenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mugimenduaren hastapenak errusiar intelektualen artean eman ziren 1860 eta 1870eko hamarkadetan. Haien lehen antolakundea 1860ko hamarkadan sortu zen eta “Zemlyá i Volya” (Lurra eta Askatasuna) izena hartu zuen. Abiarazle nagusia Alexandro II.aren jarrerarekiko desadostasuna izan zen 1861eko Emantzipazio Manifestuaren aurrean.[4] Erreforma honen bidez nekazariak morrontzatik askatu ziren, baina nekazaritzarako baldintza ekonomiko txarrak ere sortu ziren. Esaterako, lur-jabeei mesede eginez lurra birbanatzeko orduan eta herrixkei konpentsazio kolektiborako sistema ezarriz [4]. 1870ko hamarkadaren erdialdean, nekazarien garrantzi eza eta gobernuaren jazarpenaren konbinazioak, Narodnikiarrek programa erradikalago eta antolaketa-metodo zorrotzagoak bilatzea ekarri zuen[2].
Oinarri ideologikoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Taldeek ez zuten antolaketa zehatzik ezarri, baina bat zetozen monarkia eta kulakak boteretik kentzeko eta lurra nekazarien artean banatzeko asmo orokorrarekin[5]. Narodnikek Karl Marxen ideologia komunista sartu zuten beraien irakaskuntzan, Marxen zenbait ideia onartuta. Hala nola, jabetza eta ekoizpen komunalen ideia zein enpresa pribatuekiko sentitzen zuen nahigabea. Hala ere, Marxen oinarrizko bi printzipio aldatu zituzten.
Batetik, nekazaritza-komunismoan sinisten zuten eta une hartan Errusiako populazioaren gutxiengoa zen industria- langileria mespretxatzen zuten. Bestetik, Marxen garapen historikoaren teoria beraien beharretara egokitu zuten. Teorian, gizartea behartuta dago komunismo primitibotik kapitalismo industriala egitera eta hortik proletarioen diktadurara[6].
Hori horrela, Errusian ez zen aplikatuko, kontuan izanda nekazarien bizitza herri lurrak edukitzeko erakunde tradizionalean oinarritzen zela. Beraien ustez, erregimen aldaketa arrakastatsu batek Errusiari kapitalismoaren tarteko etapa gainditzeko eta komunismo primitibotik sozialismo modernora zuzenean igarotzeko aukera emango zuen[4]. Mir eta artelek, jatorrizko herrixkako kooperatiba produktiboek, Narodnikiek ziotenez, komunitatearentzat onuragarria izango zen ekoizpen eta banaketa-sistema garatuko zuten.[2]
1874ko kanpainia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1874ko udaberrian, kulaken eta nekazarien arteko gatazkek garai nahasiak ekarri zituzten Errusiako hiriguneetara, eta «narodnik intelektualek» hiriak alde batera utzi zituzten herrietara aldatuz (Hortik dator mugimenduaren izena "Herriaren artean"). Nekazariei matxinatzeko agindu morala erakustea zeukaten helburu, baina ez zuten babes handirik aurkitu[7].
Narodnikien gizarte jatorria zela eta, klase ertain eta ertain-altukoak normalean, ez ziren ongietorriak errusiar nekazarien eta haien kulturaren artean. Hori dela eta denbora asko eman zuten nekazal ohiturak, jantziak eta dantzak ikasten. Kasu batzuetan, errusiera ere ikasi behar izan zuten, mendebaldeko errusiar aberatsek normalean frantsesez edo alemanez hitz egiten baitzuten.
Herri edo herrixka batzuetara iristean, egoki jantzita eta ikasitakoa kantatuz eta dantzatuz, errusiar nekazari askok, Mendebaldeko Errusiaren jarreraz erabat lilura gabe, sorgintzat hartu zituzten. Asko eta asko zelatari taldeen atzetik joan ziren, eta sarritan laborantzako lanabesekin jazarri zituzten, edo froga ikaragarriak egin zizkieten sutan erretzera ere iritsi arte.
Tsarren polizia sekretuak, Okhranak, muturreko errepresioarekin erantzun zuen egoeraren aurrean: iraultzaileak eta nekazarien jarraitzaileak jipoitu, preso hartu eta erbesteratu egin zituzten. 1877an, narodnikiak matxinatu egin ziren milaka iraultzaile eta nekazariren laguntzarekin. Nolanahi ere, mugimendua bizkor eta bortizki zapaldua izan zen beste behin ere.
Krisia eta transmormazioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Narodnichestvo hitza ez zen hiztegi politikoan erabili 1878. urtera arte, nahiz eta fenomenoa hiru urte lehenago hasi. Honek fase izugarri zehatza zehaztu zuen mugimendu sozialistako historian.
Organizazioak jaso zuen errepresio horren ondorioz, 1879an Zemlya i Volya bi taldetan banatu zen. Batetik, Narodnaya Volya ("Herriaren borondatea") ezkutuko borroka armatuaren aldekoa zena; Alejandro II.a Tsarra erail ondoren (1881) desegin zen. Baldintza oso errepresioboetara egokitutako programa iraultzaile batekin sortu zen; elkarte sekretu batek gidatutako borroka armatua praktikatuz, hain zuzen. Biolentzia handiko ekintzak ugaritu ziren eta Tsarraren hilketaren ondorioz, alderdiak atzera egin zuen maila politikoan, desegin arte.
Narodnistek, beraz, borroka armatuaren praktika garatu zuten eta tsarra naturaz gaindikoa ez zela uste zutenez, hil egin zezaketela frogatu behar zuten. Teoria honek, "borroka zuzena" izena zuen eta gobernuaren aurka borroka egiteko aukerak etenik ez zuela frogatzea nahi zuen.
Aitzitik, Alexandro II. Tsarraren hilketak, Narodnaya Volyaren jarduera ezegonkortu zuen. Hala ere, mugimendu iraultzaile anarkista eta sozialdemokratek lortu nahi zutena lortu zuten, mugimendu honek betikotu egin zuen iraultzaren sinesmena, bere izaera apolitikoan.
Bestetik, Chornyperedel («Banaketa beltza») banatu zen, alderdi horrek nekazarien arteko lana nabarmentzen jarraitu zuen. Hasierako programa propagandista zabaltzea zen haien helburua, eta nekazarien benetako beharretara bideratu zen. Nahiz eta alderdi honek ez zuen luze iraun, ondorengo sozialista iraultzaileek, sozialista popularrek eta trudovikiek antzeko taktikak partekatu zituzten, jatorriz narodnikek ezarritako ideia eta praktikekin.[4]
Eragina
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Narodnichestvok eragin zuzena izan zuen Errumaniako politikan eta kulturan, Constantin Dobrogeanu-Gherearen idazkien eta Saudi Arabian jaiotako Constantin Stere-ren defentsaren bidez (zeina gaztetan Narodnaya Volyako kide izan baitzen).
Stere eta Popornaisten mugimenduak (“popor”-etik, errumanieraz "jendea") azkenean iraultza erabat baztertu zuten. Hala ere, bat etorri zen Narodniken ikuspegiarekin: kapitalismoa ez zela beharrezko etapa bat nekazaritza-herrialde baten garapenean. Ikuspegi horrek, ohiko marxismoaren kontrakoa dena, eragina izan zuen Ion Mihalacheren Alderdi Nekazarian, eta baita Virgil Madgearuren filosofian ere.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) Pipes, Richard. (1964-09). «Narodnichestvo: A Semantic Inquiry» Slavic Review 23 (3): 441–458. doi: . ISSN 0037-6779. (Noiz kontsultatua: 2022-06-20).
- ↑ a b c «Narodnik | Russian social movement | Britannica» www.britannica.com (Noiz kontsultatua: 2022-05-11).
- ↑ «Narodnik» Los diccionarios y las enciclopedias sobre el Académico (Noiz kontsultatua: 2022-05-11).
- ↑ a b c d «Narodnik | Movimiento social ruso» Narodnik | Movimiento social ruso 2020-09-07 (Noiz kontsultatua: 2022-05-11).[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ (Gaztelaniaz) «Narodnik» Los diccionarios y las enciclopedias sobre el Académico (Noiz kontsultatua: 2022-05-12).
- ↑ Radkey, Oliver H. (Oliver Henry). (1958). The agrarian foes of bolshevism : promise and default of the Russian socialist revolutionaries, February to October, 1917. --. New York : Columbia University Press (Noiz kontsultatua: 2022-06-20).
- ↑ (Ingelesez) Radkey, Oliver H.. (1958-03-02). The Agrarian Foes of Bolshevism. Columbia University Press doi: . ISBN 978-0-231-89179-0. (Noiz kontsultatua: 2022-05-12).