Edukira joan

Natal probintzia

Koordenatuak: 29°S 30°E / 29°S 30°E / -29; 30
Wikipedia, Entziklopedia askea
Natal probintzia
Txantiloi:Herrialde info Hegoafrika, Hegoafrikar Batasuna
Administrazioa
HiriburuaPietermaritzburg
Deuseztapen data1994ko apirilaren 27a
Geografia
Koordenatuak29°S 30°E / 29°S 30°E / -29; 30
Azalera91.610 km²
Demografia
Biztanleria2.430.753 (1991)
Dentsitatea26,53 bizt/km²

Natal probintzia Hegoafrikako errepublika osatzen zuten lau probintzietako bat zen, 1910etik 1994ra bitartean. Ekialdean zegoen, Draghi mendien eta Indiako ozeanoaren artean, eta KwaZulu bantustana ere barne hartzen zuen. 55.281 km2 eta 2.145.018 biztanle (1985) Hiriburua: Pietermaritzburg. Ekonomia-jarduera nagusiak nekazaritza, abeltzaintza eta ikatz-meategiak ziren.

1838. urtean boerrek Nataleko Errepublika sortu zuten zuluak garaitu ondoren. 1843an ingelesek menderatu eta boerrek Orange eta Transvaal probintzietara alde egin zuten. 1856an Natal Ingalaterrako erreinuko kolonia bihurtu zen. Hegoafrikako Gerran (Boerren Gerra, 1899-1902) boerrak Natalen sartu ziren, baina ezin izan zituzten ingelesak garaitu. 1910ean sartu zen Natal Hegoafrikar Batasunean, 1909an britainiar parlamentuak Hegoafrikako estatua onartu ondoren.

1960ko erreferendumean, Hegoafrikako Errepublikaren sorrerari «ez» esan zion probintzia bakarra izan zen.

1980ko hamarraldiko azken urteetan, Natalen biolentzia-egoera etengabean izan ziren. 1994ko lehen hauteskunde demokratikoekin bukatu zen. Urte horretan bertan, probintzia egungo KwaZulu-Natal bihurtu zen.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]