Neptuno (mitologia)
Neptuno (mitologia) | |
---|---|
Erromatar mitologia eta Antzinako Erromako erlijioa | |
Ezaugarriak | |
Jatorrizko izena | Neptunus |
Sexua | gizonezkoa |
Baliokideak | Poseidon, Ahti (en) , Ægir eta Njörðr |
Familia | |
Aita | Saturno |
Ezkontidea(k) | Salazia, Thetis (en) , Anfitrite eta Venilia (en) |
Seme-alabak | Halaesus (en) , Leukon eta Triton |
Anai-arrebak | Vesta, Pluton, Jupiter, Zeres eta Junon |
Neptuno[1], erromatar mitologian, Saturno eta Opsen seme nagusia eta Jupiterren anaia da. Neptunok, ur eta itsaso guztiak gobernatzen ditu. Olatuen gainetik zaldi gainean doa. Uretako biztanle guztiek obeditu behar diote, eta, greziar mitologian, Poseidon bezala ezagutzen da.
Neptunok, itsasoa aukeratu zuen bizileku bezala, eta, honen sakon-sakonean, urrezko gazteludun erresuma bat dago. Bere hiruhortz boteretsuarekin, olatuak eragiten ditu, iturriak eta iturburuak sorrarazten ditu nahi duen tokian, eta, bere haserrea, lurrikarak eraginez bideratzen du.
Jainko hau, bere zaldiengandik banaezina da. Arrazoi honegatik eta beste batzugatik, zaldi batekin sinbolizatzen da. Neptuno ez da jantzi arranditsuekin janzten, bere itxura, nahikoa baita bere boterea frogatzeko.
Itsasoetako jainkoa, oso elementu ezegonkor eta arriskutsua da, bere emozioekin, ekaitz ikaragarrietatik hasi eta olatu bare eta lasaietaraino sor ditzake, eta, ondorioz, inork ez du probokatzen, horretarako arrazoi onen bat izan gabe.
Interpretazioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Astrologian, norbanakoaren eraldatze ahalmena irudikatzen du, baldintzetara egokitzekoa, hauekin aldatzekoa. Azaltzen dituen barne indar sotilek, modu intuitiboan, zeozer berria sortzeko, nortasunaren dohain guztiak bateratzeko aukera ematen dute. Bere ikurra, jainko honek erabiltzen duen hiruhortzetik dator.
Laguntzaileak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Neptunok, bere zaldiez gain eta zaldi forman ezagutua izateaz gain, bere ondoan beti izan zituen izurdeak, lagun eta zamari bezala.
Bizi garen planeta eusten zuen jainkoa zen, ozeanoak lur guztia inguratzen baitzuen, eta argi zegoen, berak, itsasoetatik, lur finkoaren pisua jasaten zuela. Gainera, Neptunok, kostaldeei forma eman zien, mendien zatiak erauzi zituen amildegiak eratzeko edo kostaldetik pasa zuen bere eskua hondartza leunak eta itsasontziek babesa topatzen zuten badiak uzteko. Horregatik, bere ondoan, sirena traidoreak, paregabeko nereidak, ozeanide ederrak eta tritoi boteretsuak izateaz gain, Neptuno, iturri, ibai eta lakuetako ninfa, ondina eta naiadeen jauna zen, guztiak ziren bere gortearen zati, eta berari obeditu behar zioten, uretako munduaren zati izateagatik.
Harremanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bere anaia Jupiter (Zeus greziar mitologian) bezain maitale ospetsu eta dibertigarria izan ez zen arren, Neptunok ere izan zituen bere pasioz beteriko maitasun harreman laburrak.
Bere emazte nagusia, Salazia izan zen, nereida bat, honekin, seme bezala, tritoiak izan zituelarik bizardun giza aurpegidun eta izurdeen antzerako isatsdun munstroak. Ilea, algak osatzen dute, belarrien atzean zakatzak dituzte eta maskorrak diruditen eskuak.
Bere beste emazte batzuk, honako hauek izan ziren:
- Halia: honekin zazpi seme-alaba izan zituelarik
- Amimona: danaideetako bat
- Toosa: ninfa bat. Honekin Polifemo izan zuen.
- Tetis: Honekin Anteo eta Karibdis izan zituen
- Ceres: Honek, Jupiter maitatu izan zuen bere garaian.
- Medusa: Gorgonetako bat. Honekin Pegaso eta Krisaor izan zituen. Bere bilobak dira nereidak.
- Klito: Honek, Neptunorekin, seme bikiak izan zituen, horietatik bat, Atlas izan zelarik.
Denetarik
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jatorrian, Neptuno, euriaren eta lainoen erromatar jainkoa da, eta hala mantentzen da K. a. 399 arte, Neptunoren gurtza Siziliako greziar kolonietatik ekartzea erabakitzen denean, eta, orduan, aireko uretako jainkoa zena, ur guztien jainko izatera pasatzen da, baina, nagusiki, itsasoetakoa, bere inguruan Erromatar Inperioa osatuko den horretakoa, Mediterraneo itsasokoa.