Edukira joan

New Yorkeko maratoia

Wikipedia, Entziklopedia askea
New Yorkeko maratoia
New York City Marathon
Sorrera 1970 (gizonezkoak)
1971 (emakumezkoak)
Tokia Ameriketako Estatu Batuak New York (AEB)
Modalitatea maratoia
Distantzia 42,195 km
Garaipen gehien Gizonezkoak:
Ameriketako Estatu Batuak Bill Rodgers (4)
Emakumezkoak:
Norvegia Grete Waitz (9)
Errekorrak Gizonezkoak (2023):
2:04:58 Etiopia Tamirat Tola
Emakumezkoak (2003):
2:22:31 Kenya Margaret Okayo
Txapeldunak Gizonezkoak (2024):
Herbehereak Abdi Nageeye
Emakumezkoak (2024):
Kenya Sheila Chepkirui
Webgunea www.ingnycmarathon.org


Partehartzaileak Verrazano zubitik igarotzen 2005eko edizioan.
Korrikalariak Bronxetik igarotzen.
2013ko ibilbidea.

New Yorkeko maratoia (ingelesez: New York City Marathon) 42,195 kilometroko maratoi bat da, urtero 1970etik New York hirian ospatzen dena. World Marathon Majorseko kide da, munduko sei maratoirik garrantzitsuenak biltzen dituena.

Lehen maratoia New Yorken ospatu zen 1970ean. Orduan, 127 partehartzaileek zenbait itzuli eman zituzten Central Parkeko Park Driven inguruan. Soilik ehun bat ikuslek ikusi zuten proba garai hartan, Gary Muhrcke estatubatuarrak irabazi zuena 2 ordu 31 minutu eta 38 segundoko denbora eginez. Lehen edizio honetan, soilik 55 partehartzailek amaitu zuten proba. Maratoiak asko eboluzionatu du garai hartatik.

Geroz eta gehiago ziren partehartzaile kopurua hartu ahal izateko, 1976an Fred Lebowk, lasterketaren sortzaileetako bat izan zena, ibilbidea berdiseinatzea erabaki zuen New York hiria osatzen duten bost boroughak zeharkatzeko. Maratoiak ospea lortu zuen 2 urte beranduago Grete Waitz norvegiarrak probako munduko errekorra gainditu zuenean ibilbidea 2 ordu 32 minutu eta 30 segundotan eginez. Neska norvegiar honek beste 9 alditan ere irabaziko zuen proba, guztiak jarraian, guztira 11 aldiz parte hartuz. Orain arte, ez da proba hau 10 aldiz irabazi duen beste inor egon.

2000an ofizialki sortu zen gurpildun aulkietan doazen partehartzaileentzat. 2002ko edizioan emakumezko lasterkari profesionalek gainontzeko partehartzaileek baino 35 minutu lehenago hasi zuten proba.

1970ean sortu zenetik 41 urte pasa ondoren, New Yorkeko maratoia nazioarteko erreferente bat da, partehartzaile gehien dituen lasterketa ez den arren. Arlo honetan Londresko maratoia dago buruan, New Yorkekoak 25.000 eta 30.000 partehartzaile artean dituelarik.

2012ko ekitaldia ez zen jokatu Sandy urakanaren erruz[1] eta 2020an COVID-19 pandemiaren eraginez[2].

Urtero, gutxi gora-behera 2 milioi ikuslek zuzenean animatzen dituzten korrikalariak New Yorkeko ibilbidean zehar. Maratoia zuzenean ematen da NBC telebista katetik, eta, gutxi gora-behera, 315 milioi ikusle izan ditu.

Lasterketa Staten Islanden hasten da, eta Verrazano-Narrows zubia zeharkatzen du, trafikoarentzat ixten den maratoiak irauten duen bitartean. Lasterketako lehen minutuetan zehar, zubiak korrikalariz gainezka egiten du, maratoi honen ikurrik adierazgarriena bihurtu dena.

Ibilbidea Brooklynetik igarotzen da, eta jarraian Queensetik. Korrikalariek, orduan, East River ibaia zeharkatzen dute Queensboro Zubitik Manhattan uhartera iristeko. Ibilbideak, orduan, iparralderantz hartzen du Lehen Etorbidetik eta laburki igarotzen da Bronxetik Manhattanera Bosgarren Etorbidetik itzuli baino lehen, eta, azkenik Central Parken amaituz.

Korrikalariak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urtea Gizonezko irabazlea Denbora Emakumezko irabazlea Denbora
1970 Ameriketako Estatu Batuak Gary Muhrcke 2:31:38
1971 Ameriketako Estatu Batuak Norman Higgins 2:22:54 Ameriketako Estatu Batuak Beth Bonner 2:55:22
1972 Ameriketako Estatu Batuak Sheldon Karlin 2:27:52 Ameriketako Estatu Batuak Nina Kuscsik 3:08:41
1973 Ameriketako Estatu Batuak Tom Fleming 2:21:54 Ameriketako Estatu Batuak Nina Kuscsik 2:57:07
1974 Ameriketako Estatu Batuak Norbert Sander 2:26:30 Ameriketako Estatu Batuak Kathrine Switzer 3:07:29
1975 Ameriketako Estatu Batuak Tom Fleming 2:19:27 Ameriketako Estatu Batuak Kim Merritt 2:46:14
1976 Ameriketako Estatu Batuak Bill Rodgers 2:10:10 Ameriketako Estatu Batuak Miki Gorman 2:39:10
1977 Ameriketako Estatu Batuak Bill Rodgers 2:11:28 Ameriketako Estatu Batuak Miki Gorman 2:43:10
1978 Ameriketako Estatu Batuak Bill Rodgers 2:12:12 Norvegia Grete Waitz 2:32:30
1979 Ameriketako Estatu Batuak Bill Rodgers 2:11:42 Norvegia Grete Waitz 2:27:33
1980 Ameriketako Estatu Batuak Alberto Salazar 2:09:41 Norvegia Grete Waitz 2:25:42
1981 Ameriketako Estatu Batuak Alberto Salazar 2:08:13 Zeelanda Berria Allison Roe 2:25:29
1982 Ameriketako Estatu Batuak Alberto Salazar 2:09:29 Norvegia Grete Waitz 2:27:14
1983 Zeelanda Berria Rod Dixon 2:08:59 Norvegia Grete Waitz 2:27:00
1984 Italia Orlando Pizzolato 2:14:53 Norvegia Grete Waitz 2:29:30
1985 Italia Orlando Pizzolato 2:11:34 Norvegia Grete Waitz 2:28:34
1986 Italia Gianni Poli 2:11:06 Norvegia Grete Waitz 2:28:06
1987 Kenya Ibrahim Hussein 2:11:01 Erresuma Batua Priscilla Welch 2:30:17
1988 Erresuma Batua Steve Jones 2:08:20 Norvegia Grete Waitz 2:28:07
1989 Tanzania Juma Ikangaa 2:08:01 Norvegia Ingrid Kristiansen 2:25:30
1990 Kenya Douglas Wakiihuri 2:12:39 Mexiko Wanda Panfil 2:30:45
1991 Mexiko Salvador Garcia 2:09:28 Erresuma Batua Liz McColgan 2:27:32
1992 Hegoafrika Willie Mtolo 2:09:29 Australia Lisa Ondieki 2:24:40
1993 Mexiko Andrés Espinosa 2:10:04 Alemania Uta Pippig 2:26:24
1994 Mexiko German Silva 2:11:21 Kenya Tegla Loroupe 2:27:37
1995 Mexiko German Silva 2:11:00 Kenya Tegla Loroupe 2:28:06
1996 Italia Giacomo Leone 2:09:54 Errumania Anuta Catuna 2:28:18
1997 Kenya John Kagwe 2:08:12 Suitza Franziska Rochat-Moser 2:28:43
1998 Kenya John Kagwe 2:08:45 Italia Franca Fiacconi 2:25:17
1999 Kenya Joseph Chebet 2:09:14 Mexiko Adriana Fernandez 2:25:06
2000 Maroko Abdelkhader El Mouaziz 2:10:09 Errusia Ludmila Petrova 2:25:45
2001 Etiopia Tesfaye Jifar 2:07:43 Kenya Margaret Okayo 2:24:21
2002 Kenya Rodgers Rop 2:08:07 Kenya Joyce Chepchumba 2:25:56
2003 Kenya Martin Lel 2:10:30 Kenya Margaret Okayo 2:22:31 (R)
2004 Hegoafrika Hendrik Ramaal 2:09:28 Erresuma Batua Paula Radcliffe 2:23:10
2005 Kenya Paul Tergat 2:09:30 Letonia Jelena Prokopcuka 2:24:42
2006 Brasil Marilson Gomes dos Santos 2:09:58 Letonia Jelena Prokopcuka 2:25:05
2007 Kenya Martin Lel 2:09:04 Erresuma Batua Paula Radcliffe 2:23:08
2008 Brasil Marilson Gomes dos Santos 2:08:43 Erresuma Batua Paula Radcliffe 2:23:56
2009 Ameriketako Estatu Batuak Meb Keflezighi 2:09:15 Etiopia Derartu Tulu 2:28:52
2010 Etiopia Gebre Gebremariam 2:31:38 Kenya Edna Kiplagat 2:28:20
2011 Kenya Geoffrey Mutai 2:05:06 Etiopia Firehiwot Dado 2:23:15
2012 Ez zen jokatu¹
2013 Kenya Geoffrey Mutai 2:08:24 Kenya Priscah Jeptoo 2:25:07
2014 Kenya Wilson Kipsang 2:10:59 Kenya Mary Keitany 2:25:07
2015 Kenya Stanley Biwott 2:10:34 Kenya Mary Keitany 2:24:25
2016 Eritrea Ghirmay Ghebreslassie 2:07:51 Kenya Mary Keitany 2:24:26
2017 Kenya Geoffrey Kamworor 2:10:53 Ameriketako Estatu Batuak Shalane Flanagan 2:26:53
2018 Etiopia Lelisa Desisa 2:05:59 Kenya Mary Keitany 2:22:48
2019 Kenya Geoffrey Kamworor 2:08:13 Kenya Joyciline Jepkosgei 2:22:38
2020 Ez zen jokatu²
2021 Kenya Albert Korir 2:08:22 Kenya Peres Jepchirchir 2:22:39
2022 Kenya Evans Chebet 2:08:41 Kenya Sharon Lokedi 2:23:23
2023 Etiopia Tamirat Tola 2:04:58 (R) Kenya Hellen Obiri 2:27:23
2024 Herbehereak Abdi Nageeye 2:07:39 Kenya Sheila Chepkirui 2:24:35

Gurpildun aulkiak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urtea Gizonezko irabazlea Denbora Emakumezko irabazlea Denbora
2000 Tunisia Kamel Ayari 1:53:50 Vietnam Anh Nguyen Thi Xuan 2:46:47
2001 Mexiko Saúl Mendoza 1:39:29 Italia Francesca Porcellato 2:08:51
2002 Hegoafrika Krige Schabort 1:38:27 Ameriketako Estatu Batuak Cheri Blauwet 2:14:39
2003 Hegoafrika Krige Schabort 1:32:19 Ameriketako Estatu Batuak Cheri Blauwet 1:59:30
2004 Mexiko Saúl Mendoza 1:33:16 Suitza Edith Hunkeler 1:53:27
2005 Hegoafrika Ernst van Dyk 1:31:11 Suitza Edith Hunkeler 1:54:52
2006 Australia Kurt Fearnley 1:29:22 Ameriketako Estatu Batuak Amanda McGrory 1:54:19
2007 Australia Kurt Fearnley 1:33:58 Suitza Edith Hunkeler 1:52:38
2008 Australia Kurt Fearnley 1:44:51 Suitza Edith Hunkeler 2:06:42
2009 Australia Kurt Fearnley 1:35:58 Suitza Edith Hunkeler 1:58:15
2010 Erresuma Batua David Weir 1:37:29 Ameriketako Estatu Batuak Tatyana McFadden 2:02:22
2011 Japonia Masazumi Soejima 1:31:41 Ameriketako Estatu Batuak Amanda McGrory 1:50:25
2012 Ez zen jokatu¹
2013 Suitza Marcel Hug 1:40:14 Ameriketako Estatu Batuak Tatyana McFadden 1:59:13
2014 Australia Kurt Fearnley 1:30:55 Ameriketako Estatu Batuak Tatyana McFadden 1:42:16
2015 Hegoafrika Ernst van Dyk 1:30:54 Ameriketako Estatu Batuak Tatyana McFadden 1:43:04
2016 Suitza Marcel Hug 1:35:44 Ameriketako Estatu Batuak Tatyana McFadden 1:47:43
2017 Suitza Marcel Hug 1:37.17 Suitza Manuela Schar 1:48:09
2018 Ameriketako Estatu Batuak Daniel Romanchuk 1:36.21 Suitza Manuela Schar 1:50:27
2019 Ameriketako Estatu Batuak Daniel Romanchuk 1:37.24 Suitza Manuela Schar 1:44:20
2020 Ez zen jokatu²
2021 Suitza Marcel Hug 1:31:24 Australia Madison de Rozario 1:51:01
2022 Suitza Marcel Hug 1:25:26 Ameriketako Estatu Batuak Susannah Scaroni 1:42:43
2023 Suitza Marcel Hug 1:25:29 Suitza Catherine Debrunner 1:39:32
2024 Ameriketako Estatu Batuak Daniel Romanchuk 1:36.31 Ameriketako Estatu Batuak Susannah Scaroni 1:48:05
Lasterkaria Garaipenak Urteak
Ameriketako Estatu Batuak Bill Rodgers 4 1976, 1977, 1978, 1979
Ameriketako Estatu Batuak Alberto Salazar 3 1980, 1981, 1982
Ameriketako Estatu Batuak Tom Fleming 2 1973, 1975
Italia Orlando Pizzolato 2 1984, 1985
Mexiko Germán Silva 2 1994, 1995
Kenya John Kagwe 2 1997, 1998
Kenya Martin Lel 2 2003, 2007
Brasil Marílson Gomes dos Santos 2 2006, 2008
Kenya Geoffrey Mutai 2 2011, 2013
Kenya Geoffrey Kamworor 2 2017, 2019
Lasterkaria Garaipenak Urteak
Norvegia Grete Waitz 9 1978, 1979, 1980, 1982, 1983, 1984, 1985, 1986, 1988
Kenya Mary Keitany 4 2014, 2015, 2016, 2018
Erresuma Batua Paula Radcliffe 3 2004, 2007, 2008
Ameriketako Estatu Batuak Nina Kuscsik 2 1972, 1973
Ameriketako Estatu Batuak Miki Gorman 2 1976, 1977
Kenya Tegla Loroupe 2 1994, 1995
Kenya Margaret Okayo 2 2001, 2003

Gurpildun aulkiak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Gizonezkoak:
Lasterkaria Garaipenak Urteak
Suitza Marcel Hug 6 2013, 2016, 2017, 2021, 2022, 2023
Australia Kurt Fearnley 5 2006, 2007, 2008, 2009, 2014
Ameriketako Estatu Batuak Daniel Romanchuk 3 2018, 2019, 2024
Hegoafrika Krige Schabort 2 2002, 2003
Mexiko Saúl Mendoza 2 2001, 2004
Hegoafrika Ernst van Dyk 2 2005, 2015
  • Emakumezkoak:
Lasterkaria Garaipenak Urteak
Suitza Edith Hunkeler 5 2004, 2005, 2007, 2008, 2009
Ameriketako Estatu Batuak Tatyana McFadden 5 2010, 2013, 2014, 2015, 2016
Ameriketako Estatu Batuak Amanda McGrory 3 2006, 2011, 2017
Suitza Manuela Schar 3 2017, 2018, 2019
Ameriketako Estatu Batuak Cheri Blauwet 2 2002, 2003
Ameriketako Estatu Batuak Susannah Scaroni 2 2022, 2024

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) «Emotions Run High After New York Marathon Canceled» HuffPost 2012-11-02 (Noiz kontsultatua: 2021-01-17).
  2. (Ingelesez) «2020 Cancellation» www.nyrr.org (Noiz kontsultatua: 2021-01-17).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]