Niccolò Paganini
Niccolò Paganini | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Genova, 1782ko urriaren 27a |
Herrialdea | Genovako Errepublika |
Heriotza | Niza, 1840ko maiatzaren 27a (57 urte) |
Hobiratze lekua | Villetta Cemetery (en) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | ezkongabea |
Seme-alabak | ikusi
|
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | italiera |
Irakaslea(k) | Ferdinando Paër Alessandro Rolla Gasparo Ghiretti (en) Rodolphe Kreutzer |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | classical composer (en) , biolin-jotzailea, violin virtuos (en) , biola-jotzailea, gitarra-jotzailea eta musikagilea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Genero artistikoa | Musika jasoa |
Musika instrumentua | biolina biola gitarra |
| |
Niccolò Paganini edo Nicolò (Genova, Italia, 1782ko urriaren 27a - Niza, Sardiniako Erresuma, 1840ko maiatzaren 27a) italiar biolin-jotzaile, biola-jotzaile, gitarra-jotzaile eta musikagilea izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]XIX. mendeko biolin-jotzaile nagusia izan zen, eta biolinaren teknikaren eraberritzailea. Txikitatik hasi zen biolinerako idazten eta kontzertuak ematen. 1797. urtean Lombardian zehar ibili zen aitarekin biolina jotzen, eta gero eta ezagunago bihurtu zen.
1805. urtean Luccako gortean aritu zen biolin-jotzaile eta orkestra-zuzendari.
Hurrengo urteetan aurkezpena egin zuen Milanen (1813), Vienan (1828), Parisen eta Londresen (1831), eta berebiziko arrakasta lortu zuen.
Lan aipagarriak ditu: 24 Capricci, 6 biolin kontzertu, 12 sonata biolin eta gitarrarako; 6 kuarteto biolin, biola, txelo eta gitarrarako, eta bariazioak.
Paganinik hatzak jartzeko eta biolina doitzeko modu berriak zituen. Inprobisatzeko orduan bikaina zen, eta noizean behin biolineko hariak puskatzen zituen, eta hari bakarrarekin ere jotzen zuen.
Pablo Sarasatek eta Eugène Ysaÿek erabili zituzten, besteak beste, Paganiniren berrikuntza teknikoak.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Marfan sindromea (Paganinik jazo omen zuen gaixotasuna)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Niccolò Paganini |