Edukira joan

Nuccio Ordine

Wikipedia, Entziklopedia askea
Nuccio Ordine
Bizitza
JaiotzaDiamante1958ko uztailaren 18a
Herrialdea Italia
BizilekuaRende
HeriotzaCosenza2023ko ekainaren 10a (64 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: istripu zerebrobaskularra
Hezkuntza
Hizkuntzakitaliera
ingelesa
frantsesa
Irakaslea(k)Giulio Ferroni (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakidazlea, unibertsitateko irakaslea, literatura-kritikaria, literatura historialaria, saiakeragilea eta italianist (en) Itzuli
Lantokia(k)Rende
Cosenza eta New Haven
Enplegatzailea(k)New Yorkeko Unibertsitatea
Parisko Unibertsitatea
Yale Unibertsitatea
University of Calabria (en) Itzuli
Jasotako sariak

Nuccio Ordine (Diamante, 1958ko uztailaren 18a - Cosenza, 2023ko ekainaren 10a)[1][2] italiar filosofo, saiakeragile, irakasle eta literatura kritikaria izan zen.

Italiako, Estatu Batuetako, Frantziako eta Alemaniako unibertsitateetan irakasle izan zen, eta editorea Frantzian eta Italian. Munduko aditu handienetako bat izan zen Pizkundean eta Giordano Brunoren lanean. 2023an Asturiasko Printzesa saria irabazi zuen.

Lanik aipatuenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2023an euskaratutako Alferrikakoaren balioa manifestua du lanik sonatuena (2013), baina gerora argitaratutako beste bi ere nabarmendu zizkion Fernando Rey itzultzaileak: Classici per la vita. Una piccola biblioteca ideale (Bizitzarako klasikoak. Liburutegi ideal txiki bat, 2016); eta Gli uomini non sono isole. I classici ci aiutano a vivere (Gizakiak ez gara uharte. Klasikoek bizitzen laguntzen digute, 2018). «Tituluek berek esaten dute zerbait haren asmoez», itzultzailearen esanetan.[3]

  • La cabala dell'asino. Asinità e conoscenza in Giordano Bruno, Collana Teorie & oggetti, Napoli, Liguori, 1996, ISBN 978-88-207-1475-8. - * Premessa di Ilya Prigogine, Prefazione di Eugenio Garin, Collana I fari, Milano, La Nave di Teseo, 2017, ISBN 978-88-934-4356-2.
  • La soglia dell'ombra. Letteratura, filosofia e pittura in Giordano Bruno, Collana Biblioteca, Venezia, Marsilio, 2003, ISBN 978-88-317-8149-7.
  • Contro il Vangelo armato. Giordano Bruno, Ronsard e la religione, Collana Scienze e idee, Milano, Raffaello Cortina, 2007, ISBN 978-88-603-0086-7.
  • Teoria della novella e teoria del riso nel Cinquecento, Collana Teorie e oggetti della letteratura, Napoli, Liguori, 2009, ISBN 978-88-207-2609-6.
  • Le rendez-vous des savoirs. Littérature, philosophie et diplomatie à la Renaissance, París, Les Belles Lettres, 2009
  • Les portraits de Gabriel Garcia Marquez : La répétition et la différence, Les Belles Lettres, 2012, 71 p. (ISBN 978-2251444505)
  • L'utilità dell'inutile. Manifesto. Con un saggio di Abraham Flexner, Milano, Bompiani, 2013, ISBN 978-88-452-7448-0., Premio Nazionale Rhegium Julii Saggistica.
Pamiela argitaletxeak, Fenando Rey itzultzailearen eskutik, euskarara ekarria: Alferrikakoaren balioa, 2023. ISBN 978-84-91723-36-3[4]
  • Tre corone per un re. L'impresa di Enrico III e i suoi misteri, Prefazione di Marc Fumaroli, Collana Saggi, Milano, Bompiani, 2015, ISBN 978-88-452-7709-2.
  • Classici per la vita. Una piccola biblioteca ideale, Collana Le onde, Milano, La Nave di Teseo, 2016, ISBN 978-88-934-4026-4.
  • Gli uomini non sono isole. I classici ci aiutano a vivere, Collana Le onde, Milano, La Nave di Teseo, 2018, ISBN 978-88-934-4671-6.
  • George Steiner. L'ospite scomodo, Collana Le onde, Milano, La nave di Teseo, 2022, ISBN 978-88-346-1118-0.

Alferrikakoaren balioa. Manifestua, 2023. urteko udaberriaren amaieran argitara eman zuen Pamielak, egilearen heriotzarekin batera ia-ia. Fernando Rey Escalerak ondu zuen itzulpena.

« Alferrikakoaren balioa izenburuak iradokitako oximoronak argibide bat merezi du. Aipatzen dudan balio edo baliagarritasun paradoxikoa ez da jakintza humanistikoak eta, oro har, etekinik sortzen ez duten jakintza guztiak alferrikakotzat jotzen dituen hori. Oso bestelako adiera da, askoz ere zabalagoa, funtsa edo muina edozein helburu utilitaristatatik urrun duten jakintzen balioaren ideia nire gogoeten erdigunean jarri nahi izan baitut. […] Dohainezkoa dena hiltzen uzten badugu, uko egiten badiogu alferrikakoaren sormen-indarrari, etekinaren bila joatera bultzatzen gaituen sirena-kantu hilgarria besterik entzuten ez badugu, eritu eta erotuko den gizatalde bat sortuko dugu, noraezean ibili eta, azkenean, bere buruaren eta bizitzaren zentzua galduko duena. Eta orduan, espirituaren deserti kazioak zimeltzen eta idortzen gaituenean, benetan zaila izanen da imajinatzea Homo sapiens ezjakinak oraindik eginkizun bat bete dezakeela gizateria gizatiarrago bihurtzeko zereginean. »

—Txalaparta argitaletxearen webguneko erreseina


Alferrikakoaren balioa-Laburpena

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Idazlearen arabera, neoliberalismoa nagusi den garai honetan, soilik berehalako etekin ekonomikoa sortzen duten ikasketak, ikerketak eta gaiak bultzatzen dira. Aldiz, gizakientzat beste hainbat zentzutan(eta ez hainbeste ekonomikoki) aberasgarriak diren hainbat esparru (Klasiko literarioak, Antzineko hizkuntzak, karrera humanistikoak, oinarrizko zientzia) alboratuak geratzen ari dira, ezertarako balio ez dutela iritzita.

Aitzitik, Nuccio Ordinek interpretazio hori errefusatzen du. Klasiko literarioek, adibidez, gizakia hobeto ezagutzeko balio dute. Bertan agertzen diren baloreak; justizia, berdintasuna, elkartasuna etabar, beharrezkoak dira mundu hobe bat eraikitzeko. Horrez gain, gizakien balore positiboak sustatzen dituzte eta, beraz, belaunaldi berriak hezteko ezinbestekoak dira. Gainera, klasiko horiek gizakien barne bizitza aberasten dute.

Antzineko hizkuntzei dagokionez(Grekera edo latina adibidez), antzinako kultur aberasgarriak ezagutzeko balio dute(Grezia eta Erroma), eta, beraz, gure kulturaren jatorria ezagutzeko.

Horretaz aparte, liburuan zehar Ordinek unibertsitateen egoera aztertzen du. Gero eta gehiago merkatura begira daudela kritikatzen du. Horrenbestez, unibertsitateek ez dute ulertzen ikasleen kultur formakuntza zein garrantzia duen beraien barne garapenerako. Gai humanistikoak alboratuak izaten ari dira, baina beharrezkoak dira gizaki aberatsak eta  kritikoak garatzeko. Idazlearen aburuz, gaur egungo unibertsitateak pertsona automatak sortzen ari dira, balorerik gabekoak, bakarrik kontsumorako eta lan merkaturako balio dutenak, eta bakarrik dirua pilatzea helburu dutenak.

Azkenik, oinarrizko zientziek aurrerapen handiak ekarri dituzte. Gaur egun alboratuta geratzen ari dira. Bakarrik zientzia aplikatuei garrantzia ematen zaie, enpresentzako berehalako etekina lortzen omen dutelako. Baina ez da kontutan hartzen zientzia aplikatuen deskubrimendu ugarik oinarrizko zientziak egindako aurrerapen izugarrietan jatorria dutela. Hala ere, eta gauza guztien gainetik, oinarrizko zientziaren balioa aldarrikatzen da, nahiz eta ezer praktikorik ez sortu,  gizakion jakinduria elikatzea berez baduelako izugarrizko garrantzia.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Berria.eus Sarasola, Ainhoa. (2023-06-12). «Nuccio Ordine hil da, jakintzak berezko balioa duela defendatu zuen pentsalaria» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-06-12).
  2. EITB.eus. (2023-06-10). «Nuccio Ordine filosofo eta irakasle italiarra eta humanitateen defendatzaile sutsua hil da, 64 urterekin» EITB (Noiz kontsultatua: 2023-06-12).
  3. Sarasola, Ainhoa. (2023-06-12). «Nuccio Ordine hil da, jakintzak berezko balioa duela defendatu zuen pentsalaria» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-06-12).
  4. Naiz. (2023-06-06). «Nuccio Ordineren ‘Alferrikakoaren balioa’ eman du Pamielak, Fernando Reyk itzulita» naiz: (Noiz kontsultatua: 2023-06-12).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]