Ohitura Zaharren eguna
Artikulu honek autopromozio eta publizitate kutsua du. Idazketa aldatzen, erreferentziak gehitzen edo bestelako iritziak azaltzen ez badira, baliteke ezabatua izatea. (eztabaida) |
|
Artikulu edo atal hau ez dator bat formatu hitzarmenekin. |
Ekimen honen oinarri eta ezaugarri nagusia garai bateko bizimodua erakustea da. Garai batean Euskal Herrian baserria zen zutabe. Bere inguruan antolatzen zen bizitza, eta bera zen lantoki nagusia. Elkarren arteko harremana estua zen, ahozkotasunean oinarritzen zen transmisioa, ohiturak, zoria (onerako eta txarrerako), fedea, … zientziaren ezagutza oraingoa ez zenez, kezka eta erantzunik gabeko galdera askori irtenbidea, sineskeria eta legendetan topatzen zieten.
Euskal Herrian eta batez ere herri txikietan, Ataunen, kasu, gizartean aldaketa nabarmenak eman dira. Garai bateko baserri eta abeltzaintza giroko bizimodua galdu da erabat. Garai haiek bukatu ziren eta gaurko bizimodua errotik aldatu da. Egun inor ez da ikusten laian, goldan, segan, behiak eskuz jaisten, … eta, era berean, egun ez da ardatzean egiten, lixiba jotzen, artoa zuritzen, … eta oharkabean gure ondare ez materialaren ezaugarri nagusietako bat desagertzear dagoela konturatu gara.
Helburua ez da hori berreskuratzea, ezinezkoa baita, baina gure esku dago ondare hori, ezagutza hori, ondorengoei pasatzea. Gaurko belaunaldiek oro har, ez dio kasurik egiten, adibidez, ilargiari, ez ditu zuhaitzak ezagutzen, ez ditu txoriak ezagutzen, ez ditu garai bateko lanbideak, zereginak ezagutzen, ezin ditu garai bateko baserriak irudikatu, eta Elkartearentzat, berebiziko garrantzia du, hori bere horretan erakustea, azaltzea.
Ohitura Zaharren Egunaren bitartez, Ataungo baserri, artzain eta garai bateko bizimodu, usadio eta lanbideen ingurua, gaurko belaunaldiengana gerturatu eta ezagutarazi nahi da.
Ohitura Zaharren Egunak edizio hauek izan ditu:
2005ean. GARAI BATEKO LANBIDEAK.
2008an. GARIA eta ARTOA.
2010ean. HAIEK BAI IKAZKINAK!
2014an. BASERRIA, GUREA!
2018an. URA!
2022an. 1950-1970 hamarkadetako ATAUN
Edizio hauetan ikusleek aukera izan dute garai batean baserrian egiten ziren lanbideak ikusteko: sega pikatzen, txerria hiltzen, odolkiak egiten, garai hartako sukalde zaharra eta sukaldeko lanak, lixiba jotzen, zumezko saskiak egiten, ardiei ilea mozten, artilezko galtzerdiak egiten, ferratzailea ferratzen, laian, goldan, sorta-belarrak menditik baserrira kablez nola ekartzen zen, belar-zugatza egiten, garai bateko ezkontza antzeztua, txondorra egiten, …
Egun horretarako, herritarrei garai bateko arropak jantzita parte hartzeko eskatzen zaie.[1].
Jentilbaratza Kultur Elkarteak antolatzen du