Edukira joan

Olga Carmona Peral

Wikipedia, Entziklopedia askea
Olga Carmona Peral
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakOlga Carmona Peral
JaiotzaLa Línea de la Concepción, 1977 (46/47 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
HeziketaGranadako Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakilustratzailea eta komikigilea

Olga Carmona Peral (La Línea de la Concepción, Cádiz, 1977) espainiar komiki-ilustratzaile eta komiki-egilea da, baita Espainiako eta Europako argitaletxe garrantzitsuentzako haur eta gazte liburuen ilustratzailea.

Datu biografikoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Carmona Andaluziako La línea de la Concepción udalerrian jaio zen 1977an.[1][2] Arte Ederretan lizentziatu zen Granadako Unibertsitatean, eta argazkigintzan eta pinturan espezializatu zen. Berehala sartu zen zen buru-belarri komikian adierazpen-hizkuntza gisa, literaturako hainbat alderdi marrazkiarekin batera lantzeko, zinemarekin edo arte plastikoekin bateratzeko. Bere istorioen gidoilari eta marrazkilaria zen, eta amateur gisa aritu zen, 2004an profesional bihurtu ahal izan zen arte, lehen eleberri grafikoa argitaratu zuenean.[3][4]

Komikiaren munduaz betidanik interesaturik eta bere istorioak fanzinetan argitaratu ondoren, Carmonak 2004ko Probabilidades (Probabilitateak) eleberri grafikoa argitaratu zuen Recerca argitaletxean, Marcos Pradosekin batera. Ondoren, Aleta/Dibbuks argitaletxean 50 años no es nada (50 urte ez da ezer) kaleratu zuen; 2005ean, Juan Luis Iglesiasen gidoiarekin, eta 2007an Normal, Dibbuks-en David Canteroren hitzaurrearekin. Gainera, urte horretan bertan parte hartu zuen Santiago Navarroren Love Express-en.[3]

2014an Dibbuks-ek argitaratu zuen Todas putas. Los cuentos gráficos delakoan parte hartu zuen. Orduan zuten izen onagatik kontaktatutako hamabost komiki-egileetako bat izan zen Carmona. Erronka gisa, Todas putas osatzen duten hamabost ipuinak (2003an argitaratu ziren, hasiera batean polemika nabarmenarekin) egokitzea onartu zuten, eduki gori haren bertsioa eskaintzeko. Espainiako eta Hego Amerikako talde bikain horren talentuarekin batu zen, Carla Berrocal komikilariaren koordinaziopean, Miriam Teyren hitzaurrearekin ( hamarkada baten ondoren bere borondatezko isiltasuna hautsi zuen), eta Elisa McCauslanen epilogoarekin.[5]

Komiki-ilustratzaile eta egile gisa egiten duen lana haur eta gazteentzako liburuak ilustratuz osatzen du nazioarteko hainbat argitaletxerekin: Espainiako Edinumen, Santillana, Vicens Vives, Edelsa, El País Semanal, Oxford University Press; Suediako Studentlittertatur; Frantziako Maison des Langues; edo Erresuma Batuko Mcmillan Education edo Scholastic Ed.[4]

2022an Garazi Albizuaren gidoiarekin Iruleak komikia argitaratu zuen Txalaparta argitaletxean[6][7]

Aintzatespenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

"Contigo, conmigo" lanak Zaragozako Udalaren Genero Indarkeriaren aurkako II. Komiki Lehiaketaren 1. saria jaso zuen, 2016ko azaroan. Hilabete horretan bertan, Presentes: autoras de tebeo de ayer y de hoy (Presenteak: atzoko eta gaurko emakume tebeo-egileak) izeneko erakusketa kolektiboan parte hartu zuen Erromako Espainiako Errege Akademian. Erakusketa horren ondorioz, eta oraindik ere erakusgai dagoenez, izen bereko katalogoa argitaratu zen, Elisa McCausland eta Carla Berrocal komiki-egileen kolektiboak koordinatuta, Garapenerako Nazioarteko Lankidetzarako Espainiako Agentziak (AECID) argitaratua.[8][9][10]

Carmonak bakarka argitaratu ditu eleberri grafiko hauek:[11][12][13][14][15]

  • Probabilidades. Recerca Editorial, 2004.
  • Dos veces breve. Ariadna Editorial, 2005.
  • 50 años no es nada. Aleta/Dibbuks, 2006.
  • Normal. Dibbuks, 2007.
  • Love Express. Escola Joso, 2007.
  • 12 del Doce. Diputación de Cádiz, 2009.
  • Ellas son únicas. Escola Joso, 2009.
  • Flash Gordon. Versiones y versiones. AEAC. Asociación Española de Amigos del Cómic, 2015.
  • Hormigas. Hormigas, 2016.
  • Iruleak, Txalaparta, 2022. Garazi Albizuaren gidoiarekin.[6][7]

Gainera, hainbat lankidetzatan parte hartu du:[5][16]

  • Con las bombas que tiran. 2009.
  • Viva la Pepa. 2012.
  • Todas putas. Los cuentos gráficos. Dibbuks, 2014.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Presentes: autoras de tebeo de ayer y de hoy. Catálogo de la exposición. AECID, 2016.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]