Oloroeko bizkonderria
Oloroeko bizkonderria (okzitanieraz: vescomtat de Auloron) Erdi Aroan Oloroen egoitza zuen aginte sistema izan zen, Baretos, Aspe eta Ossau bearnotar haranak agindupean zituena.
819an Lope III.a Zentulok bere semeen artean banatu zuen Baskoniako dukerria: Donatok Bigorra eta Zentulo Lopek Bearno. Baina ez zioten Oloroe eman eta eremua konderriaren agindupean izan zen Antso IV.a Gilenen heriotzera arte. Honek Akize, Ortheze, Tursan eta Gabardanekin batera eman zion eremua Aner bere semeari. Aner 978 inguruan eta Lope bere semeari Oloroe, Akize eta Ortheze eman zion. Lopek, 985ean hil zenean, Arnaldo I.a bere semeari Akize eta Ortheze eta Aner bere semeari Oloroe eman zion. Aner 1009ra arte egon zen agindupean, 1002 eta 1004 artean Zentulo III.a Biarnokoak bizkonderria usurpatu zionean izan ezik. Anerrek ez zuen semerik, beraz, Aingerua bere alaba izendatu zuen ondorengo. Aingerua Zentulo II.arne iloba zen Zentulo IV.a Biarnokoarekin ezkonduta zegoen eta honek Oloroe eta Bearnoko bizkonderriak batu zituen. 1077an Bearnok Akize, Ortheze eta Saliese bereganatu zituenean, burujabetza lortu eta Baskoniako dukerriak bere suzeranotasun eskubideak galdu zituen.
Bizkondeen zerrenda
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Aner I.a (977-978)
- Lope I.a (978-985)
- Aner II.a (985-1002)
- Zentulo I.a (III.a Biarnokoa) (1002-1004)
- Aner II.a (1004-1009)
- Aingerua (1009-?)
- Zentulo II.a (IV.a Biarnokoa) (1009-1058)