Orban Gorri Txikia
Orban Gorri Txikia 2006 urtean Jupiterren atmosferan Orban Gorri Handiaren ondoan agertu zen ekaitz erraldoi bat da
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Orban Gorri Txikia 2006 urtearen hasieran agertu zen. 1940ko hamarkadatik Jupiterren zeuden hiru obalo zuriek 1998 eta 2000 urteen artean bat-egin zutenean sortu zen. Obalo txuri hau, Obalo Txuri BA izendatuta, kolorez aldatzen hasi zen eta 2006 urtearen hasiera Orban Gorri Handiaren tonuak hartu zituen. Bi orbanen kolore gorrixkak planetaren barne atmosferako gasak atmosferan igotzen direnean eta eguzkiaren erradiazioaren efektuak jasaten dutenean sortu daitezke. Infragorrian neurtzerakoan bi orbanak hodei nagusien gainetik daudela ematen du. Obalo Zuritik Orban Gorrira pasatzea ekaitza indartzen ari den sintoma bat izan daiteke. 2006ko apirilaren 8an Hubble espazio teleskopioaren Jarraipen Kamera Aurreratuak ekaitz gaztearen irudi berriak hartu zituen.