Organoen trafiko
Organoen trafikoa organoen garraioa eta lagapenean datza, onura ekonomikoa lortzea helburu izanda. Jarduera hau ilegala da ia mundu osoan. Azken hamarkada hauetan, gizakien eskubideen defendatzaileek salatu dute organoen trafikoaren ustezko gertaerak Txinan eta beste zenbait herrialdeetan, lehenengo Yugoslavian edota Mozambiken esate baterako. Baina organoen trafikoa ere hiriko-legendetako gai ospetsuenetariko bat da.
Organoen trafikoa beraz, gorputzaren atal baten salketa eta erosketa da. Beste hitz batzuekin esanda, pertsona aberats eta gaixo batek organo baten bila dagoenean eta beste pertsona pobre batek, bere bizitza mantentzeko diru pixkat bat lortu nahian, egiten den organoen aldaketa.
Mundu osoan mila milioi euro elkar trukatzen ditu ditu organo trafikoak urtean, eta Egipto da operazio horietatik asko egiten diren lekua, ezegonkortasun politikoa eta iheslari kopuru handia dagoelako[1].
Hiriko-legenda ote?
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Askok uste dute legenda zahar bat baino ez dela, inoiz ezin izan delako demostratu organoen trafikoa egiazkoa denik. Hala ere, egia da egun arte ez dela demostratu organoen trafikoa benetan existitzen denik. Bai existitzen dena da "pertsonen trafikoa", non aberatsek pobreak hartzen dituzte beraiekin hainbat gauza egiteko.
Gehienbat Indian existitzen zen, Alemaniatik eta batez ere, Italiatik herrialde honetara bidaiatzen zutenean gaixo aberatsak, trasnplantatzeko modu ez seguru batean, ikaragarri pobre zen jendeari erositako giltzurrunak. Hala ere, gaur egun, Latinoamerikan (Brasilen, Argentinan, Mexikon, Perun ...) da organo gehien saltzen diren lekua, erosle alemaniar, suizo edo italiarrei emanteko.
Ohikoa izan da ere Filipinasen, Hong Kong eta Txinan, non pobreek saltzen dute giltzurrun bat mila dolarengatik batez ere Japoniatik etorritako jende aberatsari. Grado txikiago batean ere eman da Afrikako Iparraldean eta batez ere Egipton, non maiz irakurri dezakegu egunkarian giltzurrunak saltzen dituzten pertsona pobreen iragarkiak.
Egia da egun arte ez dela demostratu organoen trafikoa benetan existitzen denik. Bai existitzen dena da "pertsonen trafikoa", non aberatsek pobreak hartzen dituzte beraiekin hainbat gauza egiteko.
Etikaren ikuspuntutik ikusita
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Etikoki ez da onartzen , kontsideratzen delako esplotazioaren modu gorrotagarri bat, gizakiaren kontra jotzen duena, desoreka bat sortuz bizitzen jarraitzeko aukera dutenen artean; non aberatsek irabazle izango dira eta aitzitik, pobreek, bere gorputzeko zati bat eman behar dute munduan jarraitzeko.
Konponbideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Organoen komertzioa ekidi daiteke herriak duen bizitzeko kondizioak hobetuz,berdintasuna emanez aberats eta pobreen arteko aukerei, gehien bat osasunari dagokionez. Honetaz aparte, esan beharra dago ez dela batere erraza onelako arazo bati aurre egitea, arazoan buru-belarri lan egin beharko litzatekeelako, argi erakutsiz ekintza hau burutzean ezarriko den zigorra. Neurri prebentiboak ezarri beharko ziren ere, arazoari buruzko informazio gehiago emateko, gaur egungoa eskasa dela agerian delarik. Azkenik arazoaren kausak aztertzea izango litzateke hoberena, horrela sustraitik gaindituz arazoa, berriro ere gertatu ez dadin.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Ricard Gonzalez, «Organo trafikoaren paradisua, Egipton», Berria, 2015-02-01