Orin
Itxura
Orin | |
---|---|
Deskribapena | |
Mota | hyperpigmentation of the skin (en) |
Espezialitatea | dermatologia |
Identifikatzaileak | |
GNS-10 | L81.2 |
OMIM | 266300 |
Orin, orezta edo lentigo larruazaleko orban txiki bat da.[1] Orban pigmentudun txikiak, biribilak, planoak, leunak, ez-ezkatatsuak, kolorez horixkak, marroiak edo kafesne-kolorekoak dira; normalean nahiko ugariak izan ohi dira, familiakoak, baina ez sortzetikoak, eta haurtzaroan edo nerabezaroan agertu ohi dira. Zenbait kasutan ilez hornituak agertzen dira.[2]
Medikuntzan nebo melanozitiko diete eta kaukasiar arrazaren tumore onberarik ohikoenak dira. Bataz beste, heldu batek 20 inguru ditu.[3]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Lur entziklopedietatik hartua.
- ↑ Euskalterm, [Hiztegi terminologikoa] [2003]
- ↑ Fitzpatrick, TB; Johnson, RA. (1994). Atlas de dermatología clínica. (2. argitaraldia) Madril: Mc Graw-Hill. Interamericana, 150 or. ISBN 968-25-2046-0..
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau medikuntzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |