Edukira joan

Orti Gartzeitz Caxal

Wikipedia, Entziklopedia askea
Orti Gartzeitz Caxal
Bizitza
JaiotzaXI. mendea
Herrialdea Aragoiko Erresuma
Heriotza1146 (egutegi gregorianoa) ( urte)
Jarduerak

Orti Gartzeitz CaxalFortun Gartzeitz Caxal izen-deiturez ere ezaguna—[1] XII. mendeko nafar noblea izan zen,[2]. Alfontso I.a Borrokalariaren maiordomo eta 1113 eta 1134 artean Naiarako tenente izan zen. Didako I.a Lopitz Harokoa ordezkatu zuen Naiaran,[3], Didako Urraka Gaztelakoaren alde borrokatu zelako Candespinako guduan.[4]

Bere jatorria erabat ezezaguna da eta agirietan lehendabizikoz 1110. urtean agertu zen. Orduan, Alfontso I.aren kurian zegoen eta Artaxoako San Saturnino elizaren jabetzari buruz Petri Rodezkoa Iruñeko gotzain eta San Zerningo kanonigoen arteko auzian bitartekaritza lanak egin zituen.[5]

Toda ezkondu zuen eta seme bat izan zuen: Gartzea Caxal, musulmanen aurkako gudu batean, ziur asko Mequinenzako setioan, hil zena. Bere semearen heriotza zela eta, biek agiri bat sinatu zuten.[6] Agirian Jerusalemera erromes joango zirela eta bere ondasunak Elizari emango zizkiotela (Zaragozakoak Ostalariei, Tudela eta Fontellaskoak Tenplukoei, Tarazonakoak Belengo Andre Mariakoei, Novillas eta Corteskoak Hilobi Santuaren kanonikoei) zioten.[7]

Naiarako tenentziaz (1113-1134) gain[8], beste batzuk ere izan zituen: Grañóngoa (1116-1120), Viguerakoa (1116-1134), Darocakoa (1124-1134)[6], Ullgoa (1135) eta Cutandakoa (1138). Bere lanak ezkertzeko erregeak lurrak eman zizkion Ebroko haranean.

Alfontso Borrokalaria 1134an hil zenean, Vadoluengoko ituna bultzatu zuen. Ramiro II.a Aragoikoaren alde egin zuen eta Gartzia V.a Ramiritzen gudarosteak harrapatu zutenenean, Leireko monasterioaren altxorrari eskatu behar izan zituen bahisaria ordaintzeko.

1141ean bere ondasunak Clunyko abadiari eman zizkion.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Orti: Latineko Fortunius (Fortuna teonimotik) izenaren euskal aldaera, erdarazko Fortun, Fortuin, Fortuño eta Ortuño-ren kidea.»
    Iturria: «Orti», in Euskaltzaindia: Euskal Onomastikaren Datutegia.
  2. Ubieto Arteta, Antonio. (1981). Historia de Aragón. La formación territorial. 1 Zaragoza: Anubar ediciones, 183 or. ISBN 84-7013-181-8..
  3. Fortún Pérez de Ciriza, Luis Javier. (1993). El Reino de Pamplona y la Cristiandad Occidental. in: Historia Ilustrada de Navarra. Iruñea: Diario de Navarra ISBN 84-604-7413-5..
  4. Estepa Díez, Carlos. (2006). «Frontera, nobleza y señoríos en Castilla: el señorío de Molina (siglos XII–XIII)» Studia historica: Historia medieval 24 (21): 30..
  5. Lema Pueyo, José Ángel. (2008). Alfonso I el Batallador, rey de Aragón y Pamplona (1104-1134). Gijón: Trea, 99 or. ISBN 978-84-9704-399-1..
  6. a b Stalls, William C.. (1992). «The Written Word in the Aragonese Reconquista» Anuario de Estudios Medievales 22: 13..
  7. Ubieto Arteta, Antonio. (1987). Creación y desarrollo de la Corona de Aragón. Zaragoza: Anubar, 75 or. ISBN 84-7013-227-X..
  8. Fortún Pérez de Ciriza, Luis Javier. (2000). «La quiebra de la soberanía navarra en Alava, Guipúzcoa y el Duranguesado (1199–1200)» Eusko Ikaskuntzen Nazioarteko Aldizkaria 45 (2): 441..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]