Otto Robert Frisch
Itxura
Otto Robert Frisch | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Viena, 1904ko urriaren 1a |
Herrialdea | Austria Erresuma Batua |
Heriotza | Cambridge, 1979ko irailaren 22a (74 urte) |
Familia | |
Aita | Justinian Frisch |
Ama | Auguste Meitner |
Hezkuntza | |
Heziketa | Vienako Unibertsitatea |
Hizkuntzak | ingelesa alemana |
Jarduerak | |
Jarduerak | fisikaria, fisikari nuklearra eta unibertsitateko irakaslea |
Parte-hartzailea
| |
Lantokia(k) | Cambridge |
Enplegatzailea(k) | Londresko Unibertsitatea Hanburgoko Unibertsitatea Kopenhageko Unibertsitatea Birkbeck, University of London (en) Birminghamgo Unibertsitatea Energia Atomikoaren Ikerketarako Erakundea |
Jasotako sariak | |
Influentziak | Rudolf Ernest Peierls |
Kidetza | Royal Society |
Otto Robert Frisch (1904ko urriaren 1a, Viena – 1979ko irailaren 22a, Cambridge), austriar-britainiar zientzialari bat izan zen, fisika nuklear arloan lan egin zuena.
Lise Meitner austriar-suediar zientzialariarekin elkarlanean fisio nuklearraren lehen azalpen teorikoa garatu zuten, izendapen hori bera ere sortuz, eta fisio hori bera detektatzeko lehen esperimentuak burutu zituzten. Beranduago, 1940ean, beren lankidea zen Rudolf Peierlsek bonba atomikoaren lehertarazteko lehen mekanismo teorikoa diseinatu zuen.