Edukira joan

Palatinatua

Koordenatuak: 49°30′00″N 8°01′00″E / 49.5°N 8.01667°E / 49.5; 8.01667
Wikipedia, Entziklopedia askea
Palatinatua
Pfalzgrafschaft bei Rhein
1085 – 1803
Printzerria
Palatinatuko bandera

Palatinatuko armarria

Eskualdeko mapa
Geografia
HiriburuaHeidelberg;
Mannheim, 1720tik aurrera
Kultura
Hizkuntza(k)Alemana
ErlijioaKatolizismoa;
Kalbinismoa (1559tik aurrera);
Katolizismoa berriro (1685etik aurrera)
Historia
Aurrekoa
Lotaringia
Ondorengoak
Badengo Dukerri Handia
Bavariako Erresuma

Palatinatua[1] (alemanez: Pfalz), ofizialki hasieran Rhineko Konderri Palatinua (alemanez: Pfalzgrafschaft bei Rhein) eta gero Hautezko Palatinatua (alemanez: Kurpfalz), konde palatinu batek zuzenduriko Germaniako Erromatar Inperio Santuko estatua izan zen. 1356tik aurrera bere buruzagiak Inperioko printze-hautatzaileak ziren.

Geografikoki, bi lurralde handitan banatua izan zen: Renaniar Palatinatua (Rheinpfalz) edo Beherea (Niederpfalz) eta Palatinatu Garaia (Oberpfalz). Renaniar Palatinatuko lurraldeen artean, Rhin ibaiaren bi ibarrak zeuden ibai honen ibilbidearen erdialdean, bere ibaiadar diren Neckar ibaia eta Meno ibaiaren artean. Alemaniar eskualde honetako paisaia natural ederren eta duen klima leunaren ondorioz, Toskana alemaniarra deitzen ohi da.

Hautezko Palatinatua gero Renaniar Palatinatua (Rheinpfalz) izango zena baino handiagoa zen eta Hogeita hamar Urteko Gerraren ondoren, Palatinatu Behereak (Palatinatu Renaniarrak bera) hauteslerri iraun zuen, baina Palatinatu Garaia Bavariaren menpe gelditu zen.[2]

Gaur egun Behe Palatinatua, Renania-Palatinatua estatu federatuaren zati da, Rheinhessen-Pfalz eskualdea hain zuzen ere, hiriburua Neustadt duena. Eta Goi Palatinatua, Bavaria estatu federatua banatuta dagoen zazpi eskualde administratiboetako bat da, Regensburg hiriburua duena.

49°30′00″N 8°01′00″E / 49.5°N 8.01667°E / 49.5; 8.01667

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]