Paratohormona
Itxura
Paratohormona (PTH) paratiroide guruinak odoleko kaltzio eta fosfato kontzentrazioak erregulatzeko jariatzen duen hormona da. Bere jariaketarako oinarrizko estimulua odoleko kaltzio kontzentrazioa da.
Hormona honen ezinbestekoa funtzioa, odoleko kaltzioa igo eta fosfatoa jaistea da. Hori gertatuko ez balitz, beraien kontzentrazioak saturazio mailatik hurbil geratuko lirateke eta kaltzio-fosfato eran metatuko lirateke hezurretan, kristalak sortuz. Orduan ez kaltzioa eta ez fosfatoa ez lirateke odolera berreskuragarriak izango.
Odoleko kaltzio kontzentrazio jaitsierak paratiroidea estimulatzen du eta paratohormona jariatzen hasten da hau. Ondoko eraginak izango ditu hormonak:
- Giltzurrunean kaltzio birxurgapena areagotu eta fosfatoarena jaitsi egiten da. D3 bitamina aktibatuaren sintesia ere eragiten du.
- Hezurretan osteoklastoak aktibatu eta osteoblastoak inhibitzen ditu, horrela kaltzioa eta fosfatoa odolera askatzen dira. Funtzio hau D3 bitamina aktibatuak ere bultzatzen du.
- D3 bitamina aktibatuaren eraginez hestean kaltzioaren xurgapena ematen da.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c GRCh38: Ensembl release 89: ENSG00000152266 - Ensembl, May 2017
- ↑ a b c GRCm38: Ensembl release 89: ENSMUSG00000059077 – Ensembl, May 2017
- ↑ Human PubMed Reference:. National Center for Biotechnology Information, U.S. National Library of Medicine.
- ↑ Mouse PubMed Reference:. National Center for Biotechnology Information, U.S. National Library of Medicine.