Parisko berdea
Parisko berdea | |
---|---|
Formula kimikoa | C4H6As6Cu4O16 |
SMILES kanonikoa | [O-.CC(=O)[O-].[O-][As]=O.[O-][As]=O.[O-][As]=O.[O-][As]=O.[O-][As]=O.[O-][As]=O.[Cu+2].[Cu+2].[Cu+2].[Cu+2]&zoom=2.0&annotate=none 2D eredua] |
MolView | [O-.CC(=O)[O-].[O-][As]=O.[O-][As]=O.[O-][As]=O.[O-][As]=O.[O-][As]=O.[O-][As]=O.[Cu+2].[Cu+2].[Cu+2].[Cu+2] 3D eredua] |
Konposizioa | oxigeno, kobre, artseniko, karbono eta hidrogeno |
Mota | konposatu kimiko |
Masa molekularra | 1.011,213553112 Da |
Arriskuak | |
Identifikatzaileak | |
InChlKey | HTSABAUNNZLCMN-UHFFFAOYSA-F |
CAS zenbakia | 12002-03-8 |
ChemSpider | 17215797 |
PubChem | 22833492 |
NBE zenbakia | 1585 |
ZVG | 570168 |
EC zenbakia | 601-658-7 |
ECHA | 100.125.242 |
UNII | X4916E1P1M |
Parisko berdea (kobre(II) azetate triartsenito edo kobre(II) azetoartsenito) artsenikoan oinarritutako pigmentu organiko bat da. Pigmentu berde gisa, Mitisko berdea edo Schweinfurt berdea izenekin ere ezaguna da, besteak beste. Esmeralda koloreko hauts kristalino bat da, oso toxikoa, plagizida eta intsektizida gisa erabili dena[1], baita artean margo gisa ere. 1814an sortu zen lehen aldiz, kolore berde distiratsu bat sortzeko asmoarekin, eta hainbat margolarik erabili zuten XIX. mendean zehar. Oso kopuru txikia emanez gero, urdin tonuak hartzen ditu, baina berde distiratsua da asko erabiliz gero. Margolanetan, azkar degradatzen den margoa da.
Erabilera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Margolaritza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Parisko berdea asko erabili zen XIX. mendean zehar. Claude Monetek, Paul Gauguinek edo Vincent van Goghek erabili dute. Gauguinek uste zuen kolorea modu naturalean lortzea oso zaila zela[2].
Intsektizida
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1867an Illinoisko nekazariak konturatu ziren Parisko berdea oso eraginkorra zela patata-zomorroak hiltzeko, kalte handiak eragiten zituen intsektua. Artsenikoa janarien gainean erabiltzearekin kezkak baziren ere, laster hasi zen erabiltzen kakalardoa hiltzeko. 1880an munduan gehien erabiltzen zen intsektizida zen[3]. Heliothis virescens tabakoren parasitoa kentzeko ere erabiltzen zen[4].
Bigarren Mundu Gerran Sardinia eta Kortsika sakonki fumigatu zituzten malaria kontrolpean edukitzeko asmoz[5].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Dangers in the Manufacture of Paris Green and Scheele's Green» Monthly Review of the U.S. Bureau of Labor Statistics 5 (2): 78–83. 1917 ISSN 2329-1354. (Noiz kontsultatua: 2024-09-25).
- ↑ (Ingelesez) Mars, Ashley Grove. (2020-06-11). «Chrysler Museum of Art |» Chrysler Museum of Art (Noiz kontsultatua: 2024-09-25).
- ↑ Sorensen, Willis Conner. (1995). Brethren of the net: American entomology, 1840-1880. University of Alabama Press ISBN 978-0-8173-0755-4. (Noiz kontsultatua: 2024-09-25).
- ↑ (Ingelesez) Blanco, Carlos A.. (2012-07). «Heliothis virescens and Bt cotton in the United States» GM Crops & Food 3 (3): 201–212. doi: . ISSN 2164-5698. (Noiz kontsultatua: 2024-09-25).
- ↑ (Ingelesez) «History» achh.army.mil (Noiz kontsultatua: 2024-09-25).