Patricia Ferreira
Patricia Ferreira | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Madril, 1958 |
Herrialdea | Espainia |
Heriotza | Madril, 2023ko abenduaren 27a (64/65 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: Burmuineko tumorea |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Fernando Lara (en) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Madrilgo Complutense Unibertsitatea |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | film-zuzendaria, gidoilaria eta telebista zuzendaria |
Jasotako sariak | ikusi
|
Patricia Ferreira (Madril, 1958 - ibidem, 2023ko abenduaren 27a) madrildar film-zuzendaria, gidoilaria eta irakaslea izan zen.[1]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Madrilen jaioa, ondoren Galizian lan egin zuen, bere familiaren lurraldean. Madrilgo Complutense Unibertsitatean Irudi eta Kazetaritza Zientzietan lizentziatu zen.[2]
2023an bere proiektu kutun bat, Las abogadas telesaila izan behar zena, zuzentzen ari zela hil zen gaixotasunez, abenduan. 2024ko irailean estreinatu zen Atochako sarraskia eta Lola González Ruiz abokatua gaitzat zituen lan hori.
Lan ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kritikari eta kazetari
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kritikari eta kazetari zinematografiko lanean hasi zuen ibilbide profesionala TVEn, Radio Nacional de Españan eta Fotogramas aldizkarian.
Gidoilari eta telebista saio, dokumental zuzendari
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Telebistan lan egin zuen, besteak beste, TV movies-eko zuzendari eta gidoilari lanetan, El paraíso, esaterako. Zenbait ekitaldi berezi egin zituen, besteak beste, Ana Belénen Ohorezko Goyaren emanaldia, eta, bereziki, Espainian, Europan etaLatinoamerikan egindako serie eta saio kulturalak, albistegiak eta dokumentaletan.
Telesail eta programa horien artean daude, besteak beste, Equinoccio, Latinoamerikako gaiei buruzko dokumental-seriea, TVEk ekoitzia; "Un día en la vida de nuestros antepasados", historiaurreko bizitzari buruzko dokumental-seriea; Un país en la mochila, José Antonio Labordetak Espainian zehar egindako telesaila; Paraísos cerca, bidaiei buruzko dokumental-seriea, Rafael Chirbes edo Javier Marías idazleen gidoiekin; edo Todo el mundo es música, Latinoamerikako "world music"-eko musikari nagusiei buruzko dokumental-seriea.
Zinema zuzendari
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2000. urtean, zineman egin zuen zuzendari debuta, Sé quién eres filmarekin. Film hori Berlingo zinemaldian (Berlinale) estreinatu zen, Panorama atalean, eta zuzendari berri onenaren Goya baterako izendapena eta beste bi izendapen izan zituen: aktore onenarena (Miguel Ángel Solá) eta musikarik onenarena (José Nieto). Azken sari hori irabazi zuen.[3]
2002an, El alquimista impaciente estreinatu zuen, Lorenzo Silvaren izen bereko obraren egokitzapena. Gidoi egokitu onenaren Idazle Zinematografikoen Zirkuluaren saria jaso zuen. Filmak, gainera, Goya sarietarako bi izendapen izan zituen: aktore berri onenarena (Roberto Enríquez) eta zuzendaritza artistiko onenarena (Rafael Palmero). 2004an, En el mundo a cada rato sketch-filma estreinatu zuen. Film horretan, El secreto mejor guardado film laburra egin zuen. Indian grabatu zuten eta Hirugarren munduan HIESaren egoeraren berri eman zuten.[4] Urtebete geroago, film luze berri bat estreinatu zuen, Para que no olvides, non Fernando Fernán Gómezek bere azken paperetako bat interpretatzen zuen. Filma Berlingo zinemaldian (Berlinale) aurkeztu zen eta hiru Goyetarako izendatu zuten: aktore protagonista, errepartoko aktorea eta zuzendaritza artistikoa.[5]
2010ean, Señora de izeneko dokumentala egin zuen. Hainbat emakume-belaunaldiren testigantzak dira. Emakume horiei historiak ez zien amets egiten utzi. Valladolideko Seminci-n proiektatu zen, eta Tiempo de historia saileko hirugarren saria lortu zuen. Mestre Mateo sarietan ere izendatu zuten dokumental onenaren sarirako. 2010ean El amanecer de Misrak izeneko film laburra ere egin zuen, Etiopian grabatu zen eta Ellas son África proiektu kolektiboaren parte zen. 2012an estreinatu zen Los niños salvajes film luzea, Malagako zinemaldian film onenaren urrezko biznagaren irabazlea, gidoi onenaren saria eta bigarren mailako aktore onenak: Aina Clotet eta Álex Monner. 2017an, Thi Mai, rumbo a Vietnam film luzea zuzendu zuen.
Kidetzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Galiziako errealizadoreen CRE elkarteko kidea da, eta 2006az geroztik Emakume zinemagileen eta audiobisualen elkartean (CIMA) Zuzendaritza Batzordeko kide da.[6] 2009tik 2015era Zine Akademiako Zuzendaritza Batzordeko kidea izan zen.
Irakasle
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2001. urteaz geroztik, zuzendaritza-irakaslea da Madrilgo Zinema Eskolan (ECAM), eta aktoreen zuzendaritza-irakaslea izan da eskoletan, lantegietan eta masterretan, hala nola CEUko zuzendaritza-masterra, Kataluniako ESCACan, Madrilgo Zinemaren NIC Institutuan, Uruguaiko zinema-eskolan edo Madrilgo zinema-zentralean.
Filmografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Serieak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Consumo
- Planta baja
- Equinoccio
- Un día en la vida de nuestros antepasados
- Oxígeno
- Centros de poder
- La isla del tesoro
- Un país en la mochila
- Paraísos cercanos
- Todo el mundo es música
Filmak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zuzendari eta gidoilari
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Sé quién eres (2000)
- El alquimista impaciente (2002)
- El secreto mejor guardado (2004)
- Para que no me olvides (2005)
- Señora de (2010) dokumentala
- El amanecer de Misrak (2010)
- Los niños salvajes (2012)
- Thi Mai, rumbo a Vietnam (2017)
Sariak eta aintzatespenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Kategora | Filma | Emaitza |
---|---|---|---|
2002 | Egokitutako gidoi onenaren CEC domina | El alquimista impaciente | Irabazlea |
- Malagako Zinemaldia
Urtea | Kategoria | Pertsona | Filma | Emaitza |
---|---|---|---|---|
2012 | Gidoi Onenaren Zilarrezko Biznaga | Patricia Ferreira eta Virginia Yagüe | Los niños salvajes | Irabazleak |
Beste sari eta aintzatespen batzuk
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2022 Gijóngo Nazioarteko Zinemaldiko Zinema Komadre saria[6]
- 2000: zuzendari berri onenaren Goyarako izendatu zuten Sé quién eres lanarekin.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Casares, E., Heredero, C.F., Rodríguez, E., Giroud, I., Costa, J.B. da, Monterde, J.E., Fundación Autor, Sociedad General de Autores y Editores (Eds.), 2011. Diccionario del cine iberoamericano: España, Portugal y América. SGAE : Fundación Autor, Madrid.
- ↑ Academia de cine. Patricia Ferreira. Junta directiva. .
- ↑ «Sé quién eres » Premios Goya 2017» www.premiosgoya.com.
- ↑ En el mundo a cada rato (2004). .
- ↑ La directora de cine Patricia Ferreira en el ciclo "Descrubre a…" - LaRepúblicaCultural.es - Revista Digital. .
- ↑ a b «María de Medeiros, Elina Löwensohn, Sonia Grande, Patricia Ferreira y Dustin Lance Black, premiadas/os por el FICX en su 60 aniversario» Festival Internacional de Cine de Gijón / Xixón 2022-10-14.