Paul Lafargue
Paul Lafargue | |||
---|---|---|---|
(1871) | |||
1891ko urriaren 25a - 1893ko urriaren 14a | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Santiago, 1842ko urtarrilaren 15a | ||
Herrialdea | Frantzia | ||
Lehen hizkuntza | frantsesa | ||
Heriotza | Draveil, 1911ko azaroaren 25a (69 urte) (69 urte) | ||
Hobiratze lekua | Père Lachaise hilerria Grave of Lafargue (en) | ||
Heriotza modua | suizidioa: Pozoia | ||
Familia | |||
Ezkontidea(k) | Laura Marx (1868ko apirilaren 2a - ezezaguna) | ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Parisko Unibertsitatea | ||
Hizkuntzak | frantsesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | kazetaria, politikaria, ekonomialaria, saiakeragilea, idazlea, literatura-kritikaria eta filosofoa | ||
Lantokia(k) | Paris | ||
Lan nabarmenak | ikusi
| ||
Kidetza | Lehen Internazionala | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Alderdi politikoa | Langile-Internazionalaren Frantziar Sekzioa French Workers' Party (en) Socialist Party of France (en) | ||
Paul Lafargue (Santiago, Kuba, 1842ko urtarrilaren 15a - Draveil, Frantzia, 1911ko azaroaren 25a) Frantziako sozialismoaren aitzindaria izan zen.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Medikuntzako ikasketak egin zituen. Gaztetandik sozialista izan zen. Engelsekin eta Karl Marxekin izan zen Londresen, eta Marxen alabarekin ezkondu zen. Lehen Internazionaleko kidea zen eta Espainian, Portugalen eta Londresen zehar ibili zen. Frantziako Langileriaren Alderdia sortu zuen, 1880an, Jules Guesde frantses marxistarekin batera. 1885ean, diputatu hautatu zuten Lillen, baina sozialistek burges gobernu batean parte hartzearen aurka agertu zen.
Idazlanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Harenak dira Le droit à la paresse (1880, Alferkeriarako eskubidea) eta La Religion du capital (1887, Kapitalaren erlijioa) panfletoak. Materialismo dialektikoa eta historikoa Frantzian hedatzeko ahaleginak ere egin zituen lan hauetan: Le Matérialisme économique de K. Marx, (1884, K. Marxen materialismo ekonomikoa); La Théorie de la plus-value de K. Marx (1895, K. Marxen plusbalioaren teoria).
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Paul Lafargue |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.