Edukira joan

Pedro Gimon

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pedro Gimon
Bizitza
JaiotzaOndarroa1878ko urtarrilaren 15a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaBilbo, 1939 (60/61 urte)
Hezkuntza
HeziketaBartzelonako Arkitekturako Goi Eskola Teknikoa
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakarkitektoa
Genero artistikoaarrazionalismoa
Art Nouveaua

Pedro Gimon Egiguren (Ondarroa, 1878ko urtarrilaren 15a - Bilbo, 1939[1]) euskal arkitekto garrantzitsua izan zen. Haren bizitzari buruzko datu gutxi ezagutzen dira eta hark eraikitako eraikin asko dagoeneko desagertu dira. Modernismoaren ordezkari nagusietarikoa izan zen baina azken urteetan arrazionalismoaren aldeko garapena egin zuen. Euskal baserria aztertuz, bestetik, egungo arkitekturan haren estetika txertatzeko ahaleginak egin zituen.

Pedro Gimonek Bartzelonako Arkitektura Eskolan ikasi zuen, 1902 arte. Han Lluís Domènech i Montaner irakaslea ezagutu zuen eta haren eragina jaso zuen. Lluís Domènech Modernismoaren eta katalanismoaren aurrekaria izan zen. Aurretik, Bilbon, Anselmo Ginea eta Antonio Lekuonaren obra ezagutu zuen. 1902tik 1906 arte Bizkaiko Diputazioak baserrietako eraikinak aztertzeko beka bat eman zion. 1908an, Euzkadi egunkaria, baserriaren estiloaren defentsan eta haren erabilera arkitektonikoaren aldeko saiakera idatzi zuen. Europako herrialde desberdinak ezagutu zituen: Italia, Belgika, Holanda, Alemania, Austria, Suitza eta Erresuma Batua. Estilo desberdinekin esperimentatu zituen, "euskal-andaluziarra" sortuz, esaterako. Euskal Herrian eraikin desberdinak planifikatu zituen. 1920an, Iruñean ospatu zen Eusko Ikaskuntzaren Bigarren Kongresuan, langile-etxeei buruzko lan bat aurkeztu zuen. Gerra Zibila ondoren Pedro Gimonek arkitektura esparruan izan zuen parte hartzea askoz txikiago bazen ere, azken eraikin batzuk bukatuta utzi zituen, tartean Bilboko erdiguneko zabalgunetako etxebizitza multzoak. Arkitekturari buruzko artikulu asko idatzi zuen.

Estiloaren garapena

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Historizismoa eta eklektizismoa nagusiak ziren garaian, Gimonek eta garaiko beste arkitekto bizkaitar batzuk -Mario Camiña, Teodoro Anasagasti, Emiliano Calixto Amann, Severino Atxukarro, Ismael Gorostiza, Ricardo Bastida, azken hau Pedro Gimonen lehengusua-, Europan arrakastatsua izaten ari zen Art Nouveua estilo berri baten aldeko apustua egin zuten. Zehatz-mehatz, Gimonek Belgikan, Frantzian eta Katalunian garatu ziren modernismoaren alde egin zuen. Baina arkitekto ondarroarrak batzuetan modernismoaren alde egin bazuen ere, bestetan eklektizismoa eta historizismoa jorratu zituen, beste batzuetan neoeuskalduna estiloarekiko apustua ere eginez, eta azkenik, modernotasuna eta arrazionalismoa jorratu zituen baita ere.

  • Bilboko Begoñako Batzokia (eraitsia).
  • Artxandako kasinoa (eraitsia).
  • Bergarako Idarreta Hotela.
  • Ondarroako Arrantzaleen Kofradia.
  • Ondarruko Maskulo Etxea.
  • Algortako Trinitarioen eliza.
  • Vega hotel eraikina.
  • Bilboko La Salve garagardo etxea (eraitsia).
  • BBVA eraikina Bilbo
  • Poza Lizentziatuaren kaleko etxebizitzak.
  • Kaiobia, Arrigunagan, Algortan (eraitsia).
  • Zuloaga museoa, Zumaian.
  • Larreta etxea, Mar del Plata (Argentina).
  • Oribe Laborategiak Logroñon.
Vega hotel eraikina Ondarroan.
  • Gimon Egiguren, Pedro: El caserio: conferencia pronunciada en en Centro Vasco / Pedro Guimón. Bilbo : Lit. Ugarte, 1907. — 32-64 or.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]