Edukira joan

Pellegrino Tibaldi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pellegrino Tibaldi

Bizitza
JaiotzaPuria (en) Itzuli, 1527
HerrialdeaMilanerria
HeriotzaMilan1596ko maiatzaren 27a (68/69 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakitaliera
Irakaslea(k)Perino del Vaga
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakarkitektoa eta margolaria
Lan nabarmenak
Mugimenduamanierismoa

Pellegrino Tibaldi (Valsolda, 1527Milan, 1596ko maiatzaren 27a) italiar arkitekto manierista, eskultore eta margolaria izan zen.

Hargin baten semea, Milango dukerrian jaio zen eta Bolognan hezi zen. Bagnacavallo edo Innocenzo da Imolaren ikastuna izan zen, eta hamabost urte zituela egindako margolan bat ezagutzen da. 1546an Erromara joan zen Perino del Vagarekin ikastera, eta Castel Sant'Angeloren dekorazioan lan egin zuen. Perin hil ondoren, Tibaldik geletako freskoak margotu zituen.

Giovanni Poggi kardinalarentzat lan egin zuen Bolognan eta baita Erroman ere. 1558tik 1561era Anconan lan egin zuen. Arkitekto lanetan aritu zen Milanen Carlo Borromeo kardinalarentzat, katedralean eta apezpiku-jauregian. 1586an Espainian izan zen El Escorialeko klaustroetan eta liburutegian freskoak egiteko.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]