Petri II.a Brasilgoa
Petri II.a Brasilgoa (Rio de Janeiro, 1825eko abenduaren 2a - Paris, 1891ko abenduaren 5a), Brasilgo bigarren eta azken enperadorea, Dom Pedro de Alcántara izenaz ezaguna. Petri I.a Brasilgoaren semea zen; sei urte zituela, aitak utzi zion kargua. Erregeorde batek izan zuen agintea Petri II.a adin nagusira iritsi arte (1840).
1843an ezkondu zen Napolin Teresa Kristina Borboi Bi Sizilietakoarekin, Frantzisko I.a Bi Sizilietakoaren eta Maria Elisabet Borboikoa infantaren alaba. Bikoteak seme-alaba hauek izan zituzten:
- Alfontso, (1845-1847).
- Elisabet (1846-1921).
- Leopoldina, (1847-1864)
- Petri (1848-1850)
Uruguai eta Paraguai babestu zituen Rosasen diktaduraren aurka, eta Francisco Solano Lópezi, Paraguaiko diktadoreari, aurre egin zion (1866-1870 urteetan).
Esklabotasuna abolitzeko erabakia hartu zuen 1888an; erabaki horrek enperadorearen aurka jarri zituen lurjabeak, eta errepublikazaleen matxinada batek kargutik kendu zuen (1889). Europara erbesteratu behar izan zuen.
Ekonomiak eta politikak aurrerabide handia izan zuten Petri II.aren erreinaldi luzean.
Irudi galeria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Genealogia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Petri II.a Brasilgoa |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.