Pietro Metastasio
Pietro Metastasio | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Pietro Antonio Domenico Bonaventura Trapassi |
Jaiotza | Erroma, 1698ko urtarrilaren 3a |
Heriotza | Viena, 1782ko apirilaren 12a (84 urte) |
Hobiratze lekua | St. Michael's Church (en) |
Familia | |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | italiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta, libretista, antzerkigilea, apaiz katolikoa, idazlea eta kantugilea |
Kidetza | Accademia della Crusca Arcadiako Akademia |
Izengoitia(k) | Artino Corasio |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
Metastasio (Erroma, 1698ko urtarrilaren 3a - Viena, 1782ko apirilaren 12a) italiar libreto egilea eta olerkaria izan zen. Jatorrizko izena Pietro Armando Dominico Trapassi zuen. Opera serioaren libretogilerik famatuena izan zen Europan XVIII. mendean. Hamalau urte zituela Giustino tragedia idatzi zuen Senekaren erara eta 1717rako bertso liburu bat argitaratu zuen. 1718. urtean Accademia degli Arcadi izenekoan sartu zen eta 1719. urtean Napolira joan zen eta ezaguna egin zen aristokrazian ezkontzetarako idatzi zituen olerkiei esker. Vienako gorteak 1730ean bertako olerkari ofizial izendatu zuen, eta han gelditu zen hil arte. Idatzi zituen lanen artean aipagarri dira melodrama eta libreto asko La clemenza di Tito (1734,Titoren bihozberatasuna) horien artean, Mozarten musika duena eta Attilio Regolo (1740) besteak beste. Oratorioen artean aipagarria da Jesu Kristoren Pasioa (1730). Musikagile askok erabili zituzten Metastasioren testuak, Galuppi, Gluck, Haendel, Hasse (libreto guztiak), Jommelli, Kozeluh, Mercadante, Meyerbeer, Mozart, Paisiello, Piccini eta Spontinik, besteak beste.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.